Hemen zaude

Albisteak

Uztaila 2026

Kontsumoak neurriak hartu ditu Polymarket eta Kalshi apustu-plataformen aurka, Espainian baimenik gabe jarduteagatik

Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak zehapen-espedientea ireki die Polymarket eta Kalshi iragarpen-plataformei, Espainian joko-zerbitzuak eskaintzeagatik horretarako beharrezkoa den baimenik izan gabe. Neurri kautelar gisa, Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiak bi plataformetarako sarbidea blokeatzeko agindu du...

Uztaila 2026

Arrain-kontserbek etiketa hobetuko dute kontsumitzaileei informazio gehiago eskaintzeko

Arrain-kontserbek hobekuntza garrantzitsuak izango dituzte kontsumitzaileei eskaintzen zaien informazioan, produktu horiek arautzen dituen kalitate-araua eguneratu ondoren. Helburua da etiketatzea merkatuaren egungo errealitatera egokitzea, gardentasuna indartzea eta erosketa-erabaki informatuagoak hartzea erraztea. Aldaketa...

Uztaila 2026

Europak amaiera emango die ostalaritzako dosi bakarreko ontziei

Olioa, gurina, marmelada, saltsak edo azukrea bezalako produktuen dosi bakarreko ontziek azken egunak dituzte taberna, kafetegi eta jatetxeetan. Ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko Europako araudi berriak hondakinen sorrera murriztea eta berrerabilpena sustatzea du helburu, erabilera bakarreko formatu horien erabilera pixkanaka-pixkanaka ...

Uztaila 2026

Kontsumoak ia milioi bat euro bideratuko ditu jokoaren arriskuak ikertu eta sahies aldera

Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak 950.620 euroko dirulaguntza-deialdi berria egin du, jokoarekin lotutako arriskuak prebenitu eta detektatzera bideratutako ikerketa-proiektuak finantzatzeko. Jokoaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko ditu laguntza horiek, eta ikerketa-zentro publiko zein pribatuei...

Uztaila 2026

Etxeetan eta enpresetan autokontsumo energetikoa sustatzeko kanpaina berria

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) bidez, "Energia propioa duten pertsonak" kanpaina berrabiarazi du, etxeetan, bizilagun-erkidegoetan eta enpresetan autokontsumo energetikoaren onurak eta hura ezartzea errazten duten neurri berriak ezagutarazteko....

Uztaila 2026

Kontsumo higiezinen enpresa handi bat ikertzen ari da alokairu-kontratuetan ustezko abusuzko klausulak erabiltzeagatik

Gizarte Eskubideen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak zehapen-espedientea ireki dio Espainiako hainbat hiritan milaka etxebizitza alokatzen dituen higiezinen enpresa handi bati, alokairu-kontratuetan abusuzko klausulak txertatu dituelakoan. Enpresaren izena ez da publiko egin, ikerketa-prozedura oraindik martxan dagoelako. Ikerketan...

Uztaila 2026

Kontsumok 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskoletako elikadura-kalitatea indartuko du

Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030eko Agenda Ministerioak iragarri du 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskoletara zabalduko duela elikadura osasungarriari buruzko araudia. Neurriaren helburua, biziaren lehen urteetan elikadura orekatua eta kalitatezkoa bermatzea da, haurrek ohitura osasungarriak gara ditzaten. Araudi berriak zentro...

Uztaila 2026

Erabilera bakarreko plastikoek ekosistementzako mehatxu nagusia izaten jarraitzen dute

Elikagaien eta edarien ontziek ingurumena kutsatzen duten plastikozko hondakinen artean lehen postuan jarraitzen dute. Hala ondorioztatu du 112 herrialdetan egindako nazioarteko ikerketa batek. Azterlanak hondartzetan, ibaietan, aintziretan eta beste naturagune batzuetan bildutako 1,8 milioi hondakin baino gehiago aztertu ditu. Hondakin ohikoenen...

Ekaina 2026

Europar Batasunak bidaiarien eskubideak indartu ditu bidaia konbinatuei buruzko araudi berriarekin

Europar Batasunak beste urrats bat eman du kontsumitzaileen eskubideen babesa indartzeko, bidaia konbinatuei buruzko Zuzentarau berria indarrean jarriz. Araudi berriak egungo errealitatera egokitzen ditu arauak, bereziki Internet bidez egiten diren erreserben hazkundeari erantzunez, eta segurtasun juridiko handiagoa eskaintzen die bai bidaiariei...

Ekaina 2026

CNMCk ikus-entzunezko edukien sailkapena bateratzeko akordioa bultzatu du

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC), Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako Ministerioarekin eta ikus-entzunezko sektoreko eragile nagusiekin batera, Adostutako Erregulazio Akordioa bultzatu du, adingabeen babesa indartzeko eta ikus-entzunezko edukiei buruz erabiltzaileek jasotzen duten informazioa hobetzeko. Akordioak...

Ekaina 2026

CNMCk eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak indarrak bateratu dituzte eskubide digitalak indartzeko

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (AEPD) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute bi erakundeen arteko koordinazioa indartzeko eta herritarren eskubide digitalen babesa hobetzeko. Akordioak lankidetza-esparru egonkor bat ezartzen du, eraldaketa digitalak ekarritako erronkei modu eraginkorragoan...

Ekaina 2026

Doako bidalketa da dagoeneko Internet bidezko erosketetan aukerarik ohikoena

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) Etxeen Panelaren azken txostenak berretsi du doako bidalketa Internet bidezko erosketetan ohiko praktika bihurtu dela. 2025eko laugarren hiruhilekoari dagozkion datuen arabera, hamar kontsumitzailetik zortzik baino gehiagok ez zuten bidalketa-gasturik ordaindu online egindako azken erosketan...

Ekaina 2026

Kontsumo Ministerioak 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatzeko lege-proiektua bultzatu du

Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2030 Agendaren Ministerioak kontsulta publikoari hasiera eman dio 16 urtetik beherakoei edari energetikoak saltzea debekatzea eta produktu horien salmenta nahiz publizitatea arautzea aurreikusten duen lege-aurreproiektuaren inguruan. Neurri honen helburua haur eta nerabeen osasunean edari horiek izan ditzaketen...

Ekaina 2026

Europako Batzordeak txartel bakarra proposatu du trenez bidaiatzea errazteko

Europako Batzordeak lege-proposamen berri bat aurkeztu du Europar Batasunean tren bidezko joan-etorriak errazteko, «Bidaia bat, txartel bat» printzipioan oinarrituta. Ekimenaren helburua da bidaiariek hainbat tren-operadorek eskaintzen dituzten estatuko nahiz nazioarteko ibilbideak erraz planifikatu, alderatu eta erosketa bakarrean eskuratu ahal...

Ekaina 2026

Hiru tona baino gehiago bildu dira Euskadiko naturaguneetatik LIBERA Proiektuari esker

SEO/BirdLife erakundeak eta Ecoembesek sustatutako LIBERA Proiektuak «1m² basuralezaren aurka» herritarren zientzia-kanpainaren hamargarren edizioa egin du. Ekimenak, aurten ere, ehunka boluntario bildu ditu naturaguneetan abandonatutako hondakinak biltzeko eta sailkatzeko Euskadin, kanpainan 328 boluntariok parte hartu dute, 18 bilketa-...

Ekaina 2026

Indarrean sartu dira Europar Batasunean ura babesteko arau zorrotzagoak

Europar Batasunak uraren kalitatea hobetzeko eta osasun publikoa zein ingurumena babesteko arau berriak jarri ditu indarrean. Araudi berriak kutsatzaileen kontrolerako baldintza zorrotzagoak ezarri, zaintza-betebeharrak handitu eta ur-baliabideen kudeaketa jasangarriagoa sustatzen ditu. Neurri berrien artean, substantzia kaltegarri izan...

Ekaina 2026

LIBERA Proiektuak «Naturak hitz egingo balu» udako sentsibilizazio-kanpaina abiatu du

Uda hasi dela eta, eta San Joan gauarekin bat eginez, SEO/BirdLife erakundeak eta Ecoembesek sustatutako LIBERA Proiektuak «Naturak hitz egingo balu» sentsibilizazio-kanpainaren edizio berri bat jarri du abian. Ekimenaren helburua naturaguneetan hondakinak ez uztearen garrantziaz kontzientziatzea da. Kanpainak hausnarketarako gonbita egiten die...

Ekaina 2026

Europar Batasuna identifikatu gabeko deepfakeak debekatzeko bidean aurrera doa

Deepfake izeneko edukiak, Adimen Artifizialaren bidez sortu edo manipulatutako irudi, bideo edo audio errealen simulazioak, desinformazioaren eta segurtasun digitalaren arloko kezka nagusietako bat bihurtu dira. Pertsonak, ahotsak edo egoerak errealismo handiz imitatzeko duten gaitasunak nahasmena sor dezake, iruzurrak erraztu eta benetako edukien...

Ekaina 2026

Erregaiaren prezioaren igoerak zure hegaldian eragina izan dezake? Ezagutu bidaiari gisa dituzun eskubideak

Erregaiaren prezioa aire-konpainien kostu nagusietako bat da, eta haren gorabeherek eragin handia izan dezakete sektorean. Hala ere, kontsumitzaile batek hegazkin-txartela erosi ondoren, ohiko galdera bat sortzen da: aire-konpainiak ordainketa gehigarri bat eska al dezake erregaiaren prezioa gero igo dela argudiatuta? Kontsumitzaileen...

Ekaina 2026

Kontsumitzaileentzako eskubide berriak: konponketa bermatua eta produktuen erabilgarritasun iraupen luzeagoa

Europar Batasunak kontsumo jasangarriago baten alde egiten jarraitzen du, konpontzeko eskubidea indartzera bideratutako neurri berriak ezarriz. Ekimen horien helburua da produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, hondakinen sorrera murriztea eta kontsumitzaileek ordezkapenaren aurretik konponketa aukeratu ahal izatea erraztea. Berritasun...

Orriak