
Gizarte Eskubideen, Kontsumo eta 2030 Agendaren Ministerioak 3,6 milioi euroko isuna ezarri dio Alquiler Seguro enpresari, etxebizitza-alokairuaren merkatuan praktika abusiboak egiteagatik.
Ebazpenaren arabera, enpresak hainbat arau-hauste egin ditu, horietako batzuk oso larriak, maizterrei eskatu gabeko zerbitzuak eta zegozkien ez ziren kostuak ezartzeagatik. Praktika horien artean daude aseguruak edo zerbitzu osagarriak kontratatzea derrigorrez ezartzea, baita alokairu-kontratuetan klausula abusiboak txertatzea ere.
Era berean, beste irregulartasun batzuk ere atzeman dira, hala nola jabeek ordaindu behar dituzten gastuak maizterrei egoztea edo berme nahikorik gabe zordunen fitxategietan sartzeko aukera ematea.
Administrazio-bidean irmoa den zehapen honek enpresa behartzen du praktika horiek etetera eta bere kontratuak kontsumitzaileen babeserako araudira egokitzera.
EHKBtik gogorarazten da garrantzitsua dela alokairu-kontratuen baldintzak arretaz aztertzea, sinatu aurretik informazio argia eskatzea eta edozein zalantza edo balizko abusuren aurrean kontsumitzaileen elkarteetara jotzea.

