Hemen zaude

Gaurkotasuna

Albisteak

Apirila 2020

Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? Maskara kirurgikoa (II)

Produktu sanitarioa da (PS). Gutxienez, sudurra eta ahoa estaltzen ditu, eta barrera bat jartzen du aldean daraman pertsonak ahalik eta agente infekzioso gutxien transmititzeko. Horrez gain, maskara horrek erabiltzailea babes dezake fluido kutsatzaileen zipriztinetatik. Bi motatakoak dira (I mota eta II mota), bakteriak iragazteko...

Albisteak

Apirila 2020

Zer eratako maskarak daude eta zelan erabili? NBE maskarak (III)

NBE norbera babesteko ekipamendua da; sudurra, ahoa eta kokotsa estaltzen ditu, eta diseinatuta dago aerosol solido eta likidoetatik babesteko. Doikuntza hermetikoa bermatu behar du daraman pertsonaren aurpegirako, berdin izanik nola dagoen haren azala eta zelan mugitzen duen burua. Ekipamendu horiek langileen norbera babesteko materialaren...

Albisteak

Apirila 2020

Kontsumobidek Covid19aren informazio garrantzitsu guztia web-gune batean bildu du

Pandemiaren eta alarma-egoeraren hasiera-hasieratik, Kontsumobidek bere web-eko informazioak eguneratu ditu, kontsumitzaileak informatzeko asmoz eta haien eskubideak babesteko eta defendatzeko asmoz. Web-ean argitaratutako informazio guztia orain web-gune berezi batean bildu du, www.kontsumobide.euskadi.eus/covid19eu —atariko orri nagusitik ere...

Albisteak

Apirila 2020

Turismo Sailak erreminta interaktibo bat jarri du herritarren eskueran Euskal Autonomia Erkidegoan irekita dauden oinarrizko saltokiak kontsultatzeko

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Euskadiko Merkataritza Elkarte eta Federazioekin lankidetzan, erreminta digital berri bat jarri du herritarren eskueran; haren bidez, COVID19aren Alarma Dekretuko neurrien arabera oinarrizko zerbitzuak aurrez aurre edo telematikaz eskaintzen dituzten establezimenduen zerrenda kontsulta...

Albisteak

Apirila 2020

Maskarak saltzen dituztenek eman behar duten informazizoa arautu da, eta haien salmente prezioa mugatu egingo da

Hilaren 19an Osasun Ministerioak agindu bat eman zuen (SND/354/2020) kontsumitzaileak babesteko helburuarekin. Horretarako, birusaren aurrean norbera babesteko produktuen prezioei muga bat jarri diete, hala nola maskarei eta gelei, eta, aldi berean, horien prezioak finkatzea arautu dute.  Agindu honek honako produktu hauei eragiten die:...

Albisteak

Apirila 2020

Etxebizitza alokatzeko laguntzak, Covid-19a dela eta

Alokairua ordaintzeko luzamendua, errentatzailea enpresa bat edo 10 etxebizitza baino gehiago dituen jabe handi bat bada.  Kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsonek errentaren ordainketa ohiz kanpo eta aldi baterako geroratzeko eska dezakete, 2020ko maiatzaren 2a baino lehen.  Higiezinaren jabeak –pertsona zein entitate– 7...

Albisteak

Apirila 2020

EBren bidaiarien eskubideei buruzko erregelamenduak interpretatzeko jarraibideak, COVID-19ak eragindako egoera aldakor honetan

Europako Batzordeak komunikazio bat egin du bidaiarien eskubideen arloan EBk dituen erregelamenduak interpretatzeko jarraibideak emateko. Laburpen hau interesagarria izan daiteke krisi egoera honetan pertsonek izan ditzaketen bidaia-ezerezte edo beste era bateko egoerei aurre egiteko.  Orientabide orokorrak garraiobidea edozein...

Albisteak

Apirila 2020

Alarma-egoeraren ondorioz bete ezin diren kontratuak

Erreklamatzeko prozedura Kontsumitzaileak 14 egun naturaleko epea du, alarma-egoera amaitzen denetik zenbatzen hasita, enpresari kontratua suntsiarazteko eskatzeko. Enpresak kontratua suntsiarazteko eskaera jasotzen duenean, beste aukera batzuk eskain diezazkioke kontsumitzaileari, kontratua aldatzea edo berritzea ekar dezaketenak. 60...

Albisteak

Apirila 2020

Telefonia eta Komunikazioak

Zerbitzua emateko bermea  8/2020 Dekretuak bermatzen du telefono eta komunikazio zerbitzuak Alarmako Estatuaren aurreko baldintza berberetan emango direla. Konpainiek sareetako segurtasun kontuengatik soilik eten ahal izango dituzte.  Zerbitzu unibertsala ere bermatzen da.  Eramangarriak etetea  Dekretuak debekatu...

Albisteak

Apirila 2020

Covid-19a. Hipoteka-ordainketen luzamendua

Covid-19aren krisialdia dela-eta kalteberatasun-maila handiena duten pertsonak babeste aldera, hipotekaren ordainketak eteteko aukera ezarri da, besteak beste. Kalteberatasun ekonomikoko egoeran dauden pertsonei, fidatzaileei eta abal-emaileei laguntzen die neurri horrek.  Luzamendua eskatzeko epea alarma-egoera kendu eta 45 egunera...

Albisteak

Apirila 2020

COVID-19 larrialdian oinarrizko horniketak bermaturik daude

Energia eta ura bermaturik.  Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, inori ezin zaio moztu energiaren (elektrizitatea, gasa, petrolio-deribatuak) edo uraren inolako horniketarik; debekatuta dago. Hortaz, horniketa-kontratuei dagokienez, ordaindu ezean horniketa moztu egingo dela dioten klausulak baliorik gabe utzi ditu gobernuak, aldi...

Albisteak

Apirila 2020

Coronaizurrak: birusa ez dadila hedatu Interneten ere

Konfinamendua dela-eta, gero eta gehiago darabiltza jendeak Internet eta sare sozialak.  Eduki mordoa sortzen eta zabaltzen ari gara egunotan, koronabirusa gurera heldu aurretik baino gehiago ere bai.  Poz-pozik dabiltza, hortaz, zibergaizkileak: inoiz baino biktima posible gehiago dute eskura, iruzurrak eta engainuak egiteko. ...

Albisteak

Apirila 2020

Itzulketak Koronavirusen garaian: epeak eten egiten dira

Pentsatu al duzu zer erosten ari zaren? Merkataritza-establezimenduetan erositako premia biziko produktuez gain, merkataritza elektronikoak produktu ugari eskaintzen ditu oraindik. Hala ere, egungo osasun-larrialdiko egoera dela eta, gogoratu komeni dela ezinbestekoa dena baino gehiago ez erostea, eta aztertu zure ingurunekoak lehenago; ...

Albisteak

Apirila 2020

Kontsumitzaileak babesteko neurri berriak: kontsumorako kredituak etetea

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretuak ezartzen du kontsumorako kredituak hiru hilabetez eten behar direla. Etete hori jaso ahal izango dute Covid-19aren hedapena gelditzeko hartutako neurrien ondorioz kalteberatasun-egoeran dauden pertsonek. Mailegua eteteko aldiak maileguaren epemuga denbora baliokidean aldatzea ekarriko du. Epe horretan,...

Albisteak

Apirila 2020

Benetako kasuak argitaratu ditugu koronabirusaren krisiak eragindako ezeztapenei buruzko zure kontsultekin laguntzeko

Kontsumobiden esteka honetan aurki ditzakezun benetako kasuak argitaratzeari ekin diogu. Badakigu ez dugula egoera horrek kontsumitzaileengan eragiten duen kontsulta-sorta osoa hartuko, baina gehien errepikatzen diren kontsultak eta erreklamazioak argitaratzen ari gara.  Zalantzarik gabe, hegaldiak, bidaiak eta egonaldiak bertan...

Albisteak

Apirila 2020

Bidaia konbinatuei buruzko arau berria Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Dekretu Legean

Gaur, apirilak 2, jarri da indarrean 11/2020 Errege Dekretu Legea, martxoaren 31koa, eta COVID19aren ondorioz bertan behera geratu diren bidaia konbinatuei buruzko xedapen berriak ditu. Berrikuntzarik garrantzitsuenetako bat da bidaia COVID19aren ondorioz bertan behera utzi den kasuetan, antolatzaileak edo, hala dagokionean, txikizkariak, dirua...

Albisteak

Apirila 2020

Hileta-zerbitzuen prezioak arautu dituzte

Espainiako Gobernuak Covid19ren krisiak eragindako egoera ezberdinak jorratu ditu, eta horien artean hileta zerbitzuei eragiten dietenak daude. Zoritxarrez, krisi honek eragindako heriotzek jokabide batzuk azalaratu dituzte, eta, horien ondorioz, gobernuak esku hartu behar izan du kontsumitzaileen eskubideak babesteko. Martxoaren 29ko SND/298/...

Albisteak

Apirila 2020

Covid-19aren krisialdia dela-eta kontsumitzaileak babesteko hartu berri diren neurriak

2020ko apirilaren 1eko BOEn, martxoaren 31ko 11/2020 Dekretua argitaratu da, non neurri espezifikoak jasotzen baitira kontsumitzaileak hainbat arlotan babesteko.  Kontratu jakin batzuk suntsiarazteko eskubidea, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei penalizaziorik ezarri gabe.  Neurri horrek produktu-erosketen eta zerbitzu-...

Albisteak

Apirila 2020

50 eurora igo da kontakturik gabe ordaintzeko muga

Arauak eta gomendioak gogoan ditugu supermerkatura erostera goazenean: banaka joan behar dugu; ahalik eta gutxien joan eta beti zerrenda batekin; plastikozko eskularruak erabili; aurpegia ez ukitu; metro bateko gutxieneko segurtasun-tartea mantendu … Eta, ahal dela, hobe dugu txartelarekin edo mugikorrarekin ordaintzea, dirua, eskuz-esku dabilenez...

Albisteak

Martxoa 2020

Kontsumobidek 'jardunbide eztabaidagarriak' antzeman ditu zenbait aire-konpainiatan

Kontsumobidek eztabaidagarriak izan daitezkeen jardunbideak antzeman ditu aire-konpainietan, eta kontsumitzaileak jardunbide horien ondoriozko kontsultak eta erreklamazioak egiten ari dira. Hau da operatiboa: pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, hegaldi asko bertan behera geratu behar diren arren, airelineek ez dituzte azken unera arte...

Orriak