Euskadiko Kontsumitzaileen Batasuna-EKB autonomia mailako federazio bat da eta herritarren eskubideak defendatzen ditu, kontsumitzaile eta erabiltzaile diren aldetik. Zerbitzuak eskaintzen dituzten hiru elkarte probintzialek osatzen dituzte, horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren herrialde historiko banatan kokatuak daude.
Gure helburu nagusiak honakoak dira:
- Herritarren interes eta eskubideak defendatu eta sustatzea, hala banaka edo talde mailan.
- Horiek prestatu eta horiei argibideak ematea, kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa horien bizi-kalitatea hobetuz.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkari izatea: orokorrean edo ondasun, zerbitzu, produktu edo jarduera berezien kasuan.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaile guztien errebindikazioak jaso eta bideratzea herritarren bizi-kalitatea pixkanaka hobetzeko borrokan.
- Horiek autonomia, estatu eta Europa mailako erakunde ofizial guztietan egon daitezela bultzatzea.
Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumitzaileen ordezkari izateko duen eginkizunean, honako Batzordeetan hartzen du parte:
- Euskadiko Prezioen Batzordea
- Kontsumoko Aholkularitza Batzordea
- Merkataritzako Aholkularitza Batzordea
- Osasun alorreko Publizitatea Kontrolatzeko Batzordea
- Euskal Herriko Publizitate Engainagarriaren Batzordea
- Eraikuntzan Kalitatea Kontrolatzeko Batzordea
- Erabilitako Olioen Kudeaketari buruzko Hitzarmena jarraitzeko Batzorde Mistoa
- Drogamenpekotasunen Prebentziorako Batzordea
- Turismoko Aholkularitza Kontseilua
- Kontseilu Ekonomiko eta Soziala
- Estatistikako Euskal Kontseilua
- Merkataritzako Batzorde Tekniko Juridikoa eta legegintzakoa
- Merkataritza Sustatzeko Batzorde Teknikoa
- Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kontseilua
- Emakunde
- Euskal Herriko Elikagaien Segurtasunaren eta Higienearen Kontseilua