Onuradunak
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren bazkideak.
- Bazkidearen ezkontidea edo horrekin antzeko harremana duen beste norbait.
- Horien ondorengoak, adin txikikoak, familiaren etxean bizi direnak.
Dagokion urteko kuota ordainduz lortzen da bazkide izatea
Onuradun izateagatik jasotzen diren prestazioen ondorioetarako eta 26/1984 Legean xedatutakoaren arabera kontsumitzaile edo erabiltzailetzat hartuko da “azken hartzaile moduan ondasunak edo ondasun higiezinak, produktuak, zerbitzuak, jarduerak edo funtzioak erosi, erabili edo une atseginak igarotzeko hartzen dituen pertsona fisiko edo juridikoa. Inoiz ez dira kontsumitzaile edo erabiltzailetzat joko azken hartzaile izan gabe ondasunak edo zerbitzuak erosi, biltegiratu, erabili edo kontsumitzen dutenak produkzio, eraldaketa edo merkaturatze prozesuetan sartzeko edo hirugarrengoei eskaintzeko”..
Prestazioak
Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumoko teknikarien eta abokatuen talde handi bat jarria du zure eskura, horien bidez ondorengo zerbitzuak eskainiko direla bermatzen da:
- Informazio Juridikoaren zerbitzua eta Kontsulten Arretarakoa behar hainbat aldiz erabiltzea, telefonoz, idatziz edo bertara joanez.
- Kontsumitzailea Defendatzeko zerbitzuaz baliatzea, zerbitzu horretan judiziala ez den bidetik egindako erreklamazioen aholkularitza eta izapideak egiten dira (bitartekaritzak edo adiskidantzako konponbideak gauzatzea) eta judizialak ez diren helegite arruntak bizi den herriko Udalean, eta salaketak jartzea eskuduntza duten erakundeetan.
- Euskadiko Kontsumitzaileen Batasunak-EKB kontsumoari buruz duen datu-basean eta liburutegian sartzea.
Jarduketa-sektoreak
Etxebizitza | Salerosketa Akurak |
Osasuna | Publikoa Pribatua |
Farmazia | |
Zerbitzu publikoak | Elektrizitatea Telefonoa Ura Gas but. eta naturala Posta Garraioak |
Banku Zerbitzuak | |
Elikadura | |
Merkataritza | Autoak Etxe-tresna elektrikoak Altzariak Arropa/oinetakoak Informatika Tindategiak |
Aseguruak | |
Konponketak | Autoak Etxe-tresna elektrikoak Etxeetako zerbitzuak |
Turismoa | |
Administrazio Publikoa | |
Ingurumena |