Kaixo gazte:
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen bizitzengan eragina izan dezaketen egoera ezberdinak aztertzen ditu, betiere gazteriaren ikuspuntutik eta ateratako ondorioei proposamenak egiteko helburuarekin.
Oraingoan gazteen eta familia nekazaritzaren arteko harremana, eta honek izan ditzakeen eragin eta ondorioak aztertu nahi dira sortutako inkesta honen bitartez.
Gaztea zara? Elikadura osasuntsu eta jasangarridun etorkizuneko gizarte baten alde egiten duzu? Landa-eremu bizien alde zein bizi-kalitatea, biodibertsitatea eta paisaiak mantentzen diren ingurumen baten alde zaude?Gustatuko al litzaizuke zure aletxoa jartzea etorkizun iraunkor baten erronkei aurre egiteko?
Euskadiren errealitatea ezagututa, non nekazaritza eredua familia nekazaritzarena den. Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordeak (CRAF) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), gazteek etorkizun jasangarri; sozial, ekonomiko eta ingurumenekoari buruz duten iritzia ezagutu nahi genuke, baita elikadura osasuntsua izateari eta nekazariak eta abeltzainak dituen landa eremuari buruz duten iritzia ere. Horretarako, inkesta labur hau prestatu dugu.
Zer dakite gazteek honen inguruan? Nola kokatzen dira gaztean horren aurrean?
Iritziak ezagutu eta mahai gainean jarri nahi ditu EGK-k eskaera konkretuekin. Animatu zaitez zuk ere parte hartzera eta zabaldu gazteen artean zuen iritziak garrantzitsuak dira eta! Abuztuaren 31ean bukatzen da galdetegia betetzeko epea.
Agur bat.
Inkesta Euskaraz: https://forms.gle/2QU468dxsx9hWbmF7
Webgunea Euskaraz: https://egk.eus/eu/gazteak-eta-nekazaritza-euskadin/
Instagram: https://www.instagram.com/p/Cfnw3P_t-17/