Hemen zaude

Euskadiko 30 baserrik heuren ateak zabalduko dituzte Uztailak 8 eta 9an ONGI ETORRI BASERRIRA! Ekimenaren 7. edizioan

Asteartea, Ekaina 21, 2022
Bisitariek aukera anitza izango dute eskura, betiko baserria bisitatzetik egurrez egindako bizikletak nola egiten diren ikusteraino Baserri mundua eta hiriaren arteko zubigintza lanak egiteko asmoz,
orain 8 urte, 2014 urtean, ENBA sindikatuak Gipuzkoako 8 baserrietako ateak zabaltzea erabaki zuen, etxeko ateak zabalduaz, ekoizle eta kontsumitzaileenganako harremana sendotu eta estutu
nahiean, honenbestez, NIREA ekimenean atxikia da. Bestalde, bertako elikagaien kontsumoa sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak HAZI bitartez, talde bakoitzean, elikagai otarra zozketatuko da.
Aurtengoan, COVID pandemiaren ondorioz 2 urteetako etena ostean, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenaren zazpigarren edizioarekin gatoz, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskeiniz. Uztailak 8 eta 9an, Gipuzkoa eta Bizkaiko 30 baserritarrek heuren
baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena, antolatzailea den sindikatuaren ustean, bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dugu denon esku. 
Uztailak 8, ostirala
 Aia: AGIRRESOROAUNDI baserria (esne behiak eta jezteko errobota)
 Antzuola: LAMARIANO AZPIKOA baserria, AMA TXO gaztandegia (ardia eta gazta
sorta zabala)
 Amezketa: ZUZITZA baserria (txerriak eta behi pirenaikoak)
 Aretxabaleta: AREANTZA ETXEBARRI baserria (esne behiak)
 Beizama: OIARBI-SALETXE baserria (behi limusinak eta txerriak)
 Donostia: UNANUE ZAR baserria (jateko sagarra eta kiwia)
 Elgoibar: MAUSITXA baserria (ardiak-gazta eta larre behiak)
 Errezil: BASABE-BARRENA baserria (sagastiak eta baserriko ogia) /
Haur tailerra
 Getaria: AKARREGI TXIKI txakolindegia (mahastiak eta txakolina)
 Getaria: GIEZ BERRI (eztia)
 Olaberria: IRANTZUAGA baserria (baserriko arrautzak)
 Oñati: GOMIZTEGI baserria (ardiak eta gazta)
 Zerain: ARIZTIZABALl baserria (basoa) - Txirbil (egurrezko bizikletak)
2. Uztailak 9 larunbata
 Amorebieta-Etxano:ETXERRIAGA baserria (sagarra, sagardoa eta baratza)
 Antzuola: LAMARIANO AZPIKOA baserria, AMA TXO gaztandegia (ardia eta gazta
sorta zabala)
 Aralar: BELTZULEGI txabola. Segurola artzain familiaren txabolara joango gara,
bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko. Oinez 2 ordutako igoera da eta beste
horrenbeste beherantza. Mendirako arraopa eta oinetakoak eraman eta bide batez,
ogitartekoa eta edaria. Bereziki, jende helduarentzat.
 Aretxabaleta: AREANTZA ETXEBARRI baserria (esne behiak)
 Arrieta: BIORTZARTXU baserria (nekazaritza ekologikoa)
 Beizama: URKI ZAHAR txakolindegia (mahastiak eta txakolin ekologikoa)
 Dima: FIDEL ABANS abeltzaintza (okelerako behi limusinak)
 Gamiz-Fika: GOREKO baserria (nekazaritza ekologikoa)
 Loiu: ABAROA (erlezaintza eta ezti ontziraketa)
 Ordizia. ARRAMENDI baserria (esne behiak) / Haur tailerral
 Urnieta: EULA sagardotegia (sagastiak-sagardoa) eta ADARRAZPI baserria
(ardiak, gazta eta mamia), bazkari-dastaketa kontratatu daiteke bertakoekin aurrez
hitzeginda.
 Urnieta: BASITEGI baserria (baserriko arrautzak eta nekazalturismoa)
 Urnieta: ONDDOAK Otazu (shitake perretxikoak)
 Zarautz: BASO-BELTZ baserria (barazkigintza)
 Zerain-Idiazabal: OLABIDE (ardiak) eta ONDRAMUÑO baserria (ARANBURU
gaztandegia)
 Zumaia: XARRONDO baserria (esne behiak, esnea ontziratua eta jogurrak)
KOLORE GRIXEAN dauden bisitak soilik EUSKARAZ izango dira
Bisitaren Ordutegia: 11,00 – 14,00
Baserri eta ibilbide gaineko informazioa: www.ongietorribaserrira.eus
Izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus ko izen-emateko orrian
Izena emateko azken eguna : Uztailak 1 de Julio (barne)
Izena ematea DOHAIN da
Informazio telefonoa: 943.650123
* ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenari buruzko informazioa eta
baserritarren adierazpenak lortzeko erreportairen bat egiteko, jar
zaitezte harremanetan ENBAko koordinatzailea den Xabier Iraolarekin
(699.467686)