Hemen zaude

Muturreko beroak sendagaiei ere eragiten die: nola gorde behar diren behar bezala

Osteguna, Uztaila 2, 2026

Udako tenperatura altuek pertsonei ez ezik, sendagaiei ere eragiten diete. Muturreko beroak sendagaien osaera aldatu, eraginkortasuna murriztu eta segurtasuna arriskuan jar dezake, behar bezala gordetzen ez badira. Horregatik, ezinbestekoa da ontzian edo erabilera-orrian adierazitako kontserbazio-jarraibideak betetzea.

Sendagai gehienak 25 °C edo 30 °C-tik beherako tenperaturan gorde behar dira; beste batzuek, berriz, 2 °C eta 8 °C arteko hoztea behar dute. Edonola ere, ez dira inoiz eguzkipean edo auto barruan utzi behar, tenperatura oso altuak har baititzake denbora gutxian.

Bidaietan edo oporretan, sendagaiak leku fresko eta beroarekiko babestuan garraiatzea gomendatzen da. Hozkailuan gorde behar diren sendagaien kasuan, poltsa isotermikoak edo hozkailu eramangarriak erabiltzea komeni da, betiere izotz-metagailuekin zuzeneko kontaktua saihestuz, izoztu ez daitezen.