Hemen zaude

Gaurkotasuna

Albisteak

Iraila 2019

'Heriotzagatiko komisioa': banku-praktika txarra

Egile batzuen arabera, "heriotzagatiko komisioa" da hildako pertsona baten banku-posizioen ziurtagiria emateagatik kobratzen den komisioa. Egile horien eta Castellóko Probintzia Auzitegiaren epaiaren arabera[1], komisio horiek kobratzea banku-praktika txarra da. Ikus dezagun zer ari garen esaten eta zelan egiten den praktika hori....

Albisteak

Iraila 2019

Kontsumobidek gogorarazten du kontsumitzaileak ez daudela behartuta urtebetetik gorako antzinatasuna duten gas- edo elektrizitate-fakturak ordaintzera

Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak, azken egunotan jasotako zenbait kexu eta kontsultaren aurrean, gogorarazten du gasa eta/edo elektrizitatea merkaturatzen dituzten konpainiek ezin dituztela fakturatu urtebetetik gorako atzerapena duten kontsumoak, eta ezin dituztela, ezta ere, kontsumo horiek erreklamatu....

Albisteak

Iraila 2019

Kontsumobidek gogorarazten du erabiltzaileek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan dezaketela greba baten ondorioz haien trena atzeratzen edo bertan behera uzten bada

Tren-sektorean deitutako greben aurrean, Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak gogorarazten du bidaiariek eskubidea dutela txartelaren zenbatekoa itzul diezaieten, hautabidezko garraio bat eman diezaieten edo, are, kalte-ordain bat jaso dezaten. Tren-bidaia bertan behera uzten bada haren aurreko 48 orduen barruan, tren-enpresak...

Albisteak

Iraila 2019

Gimnasioak: informa zaitez sasoian jarri aurretik

Uda eta oporretako gehiegikeriak amaitzen ari dira. Oraindik egun eguzkitsuak eta beroak gelditzen diren arren, atzean geratzen ari dira aire zabaleko barbakoak edo terraza batean patata frijituekin batera hartutako edariak edo garagardoak 30 gradu baino gehiagoko tenperaturarekin. Ikasturte berria eta helburu berriak hasten dira. Gimnasio batean...

Albisteak

Iraila 2019

Irakaskuntza-akademiak: zer galdetu, izena eman baino lehenago

Asmo onak edukitzen dira irailean: hizkuntza bat ikastea, oposizioak prestatzea, edo curriculumeko hutsuneren bat betetzea; horrelako gauzak egin nahi izaten dira ikasturte hasieran. Bada, akademia batean izena ematea erabaki baduzu, berdin du presentziala edo online den, hona hemen aholku batzuk,...

Albisteak

Iraila 2019

Eskola-itzulera: erosketa berdea eta arduratsua egiteko jarraibideak

Ikasturtearen hasiera erronka da familientzat, gastu handia dakarren eskola-materiala eskuratu behar dute-eta: testu-liburuak, kirol-arropa eta askotariko artikuluak. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak alferrikako gastuak ez egiteko jarraibide batzuk eman nahi dizkizu, eta zera gogorarazi: zure...

Albisteak

Iraila 2019

Kontsumoa: erreklamazioa non jarri, arazoaren arabera

Kontsumo-erakundeek tramitatzen dute kontsumoari buruzko arauen urraketak sortutako gatazken ondorioz izaten diren erreklamazioen parte handi bat; Kontsumobide horietariko bat da. Sektore askotan, ordea, bide eta organo espezifikoak daude arazo horiek konpontzen saiatzeko. Hemen dituzu horietariko batzuk, jakin dezazun non erreklamatu, kasuaren...

Albisteak

Iraila 2019

Kontsumobidek on line salmentako 50 web-orri ikuskatuko ditu

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak, abuztuaren 12an, on line salmentako 50 web-orri ikuskatzeko kanpaina hasiko du, kontsumitzaileari ematen zaion informazioa araudiak behartutakoa dela egiaztatzeko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikuskaritza-zerbitzuek esku hartuko duten kanpainan bereziki 5 sektoretan jarriko da arreta, hauek salmenta-...

Albisteak

Abuztua 2019

Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautuko duen Lege berriak kontsulta publikoko fasea gainditu du

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bete du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege berriaren aurretik egin beharreko kontsulta publikoko derrigorrezko tramitea. Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarietan entzunaldia eginez burutu da prozesua. Horren bitartez, lege berriak eragina izan dezakeen erakundeen eta...

Albisteak

Abuztua 2019

Revolving txartelen berri izan duzu? Irakurri hau arretaz

Revolving txartelak kreditu-txartelak dira, eta hileko kuota baxuen bidez zure erosketak (ordainketak) atzeratzea ahalbidetzen dizute. Bestetik, kreditu-muga daukate, eta kreditu-lerroen funtzionamendua dute. Hala ere, kontuz: inork ez du dirua merke oparitzen. «Trikimailuak» dauzkate, eta interesak oso altuak izatea da lehenengoa;...

Albisteak

Abuztua 2019

Hipoteketan abusuzko klausulak detektatu ditu Kontsumobidek Euskadin diharduten banku-erakunde gehienetan

Zehapen-proposamena helarazi zaie erakundeei eta, aurrera egitekotan, miloi erdi eurotik gorakoak izan litezkeen zehapenei aurre egin beharko liekete. Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak Kontsumobideren Ikuskaritza kanpaina baten emaitzak aurkeztu ditu gaur Legebiltzarrean; Euskadin ezarpen-maila handiena duten...

Albisteak

Abuztua 2019

Fidelizazio- eta ordainketa-txartel bat onartu baino lehen, informa zaitez ondo: revolving txartel bat izan daiteke

Fidelizazio-txartelak ohikoak dira gure gizartean, eta ohikoa da, halaber, saltokiek VISA motako fidelizazio-txartelak eskaintzea. Txartel horiek ez dirudite banku-erakundeenak, baizik eta eskaini dizkiguten saltokienak. Normalean, kate handiek edo multinazionalek eskaini ohi dute produktu hori, eta, itxura batean, abantailaz beteta daude, baina,...

Albisteak

Abuztua 2019

Ogiaren hiztegi berria(I). Denok entzuten ditugun ogi-izenak

Seguruenez, entzunak izango dituzu, ogiari buruz ari garela, izen hauek: ore ama, osokoa, zereal askokoa… baina, badakizu zertaz ari garen? Pentsatu dugu interesgarria litzatekeela argitzea uztailaren batean indarrean sartu zen apirilaren 26ko 308/2019 Errege Dekretuak jasotzen dituen kontzeptuak; horrela, zertaz hitz egiten dugun jakingo dugu...

Albisteak

Abuztua 2019

Ogiaren hiztegi berria (II). Ogi arrunta eta izan ditzakeen mota desberdinak

Ogiaren hiztegiaz egindako lehen artikulua (leiho berri batean irekitzen da)n, izenik ezagunenez hitz egin genuen; orain, berriz, ogi arruntaz hitz egingo dizugu. Baina, lehendabizi, ogia zer den gogoratuko dugu. Ogia. Irinez eta urez egindako ore errea, gatzduna nahiz gatzik gabea, legamiaz edo ore amaz hartzitua. Ogi arrunta. Okindegietako...

Albisteak

Abuztua 2019

Ogiaren hiztegi berria (III). Ogia ere berezia izan daiteke

Ogiaren hiztegi berezi hau amaitzera doa. Azken artikulu hau ulertzeko, ez ahaztu zer den ogi arrunta. Ogi arrunta. Okindegietako betiko ogia da. Erretzen denetik 24 orduren barruan kontsumitu behar da. Irin bat edo gehiago izan ditzake, integralak edo ez; zerealen zahia ere izan dezake. Ogi berezia. Arrunta ez den ogia. Berezia da irin...

Albisteak

Abuztua 2019

Autoa alokatzeko kontuan eduki beharrekoak

Alokatu aurretik Alderatu preziok eta konpainiak Interneten eta hautatu komeni zaizun autoa: modeloa, gama, potentzia eta abar. Erreserba aldez aurretik egitea eta check-a linean egitea aukera ona izan daiteke, batez ere goi-denboraldian. Eskatu beti kontratuaren, baldintzen eta gainerakoen kopia. Kopiarik ezin baduzu eskuratu, deskarga...

Albisteak

Abuztua 2019

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria iragarri du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua Eusko Legebiltzarreko arloko batzordearen aurrean agertu zen ekainaren 17an bere sailaren jarduketa-ildoak aurkezteko; horien artean kokatzen dira Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren ildo estrategikoak. Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria...

Albisteak

Abuztua 2019

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epai batek pertsonek aireko bidaietan dituzten eskubideak indartzen ditu.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako irizpenaren arabera, lotura zuzen bat edo gehiago dituen bidaia bat kontratu bakarrean gauzatu bada, konpentsazioaren ondorioetarako bidaia bakarra izango da. Epai hori Txekiatik Bangkokerainoko bidaia baten ondorioz eman da. Bidaia horretan, eskala bat egin zen Abu Dabin. Lehenengo hegaldia,...

Albisteak

Abuztua 2019

Kontsumobidek Turista Arduratsuaren Gida osatzen lagundu du

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua den Sonia Perez Ezquerrak Turista Arduratsuaren Gida aurkeztu du Turismoaren Astearekin batera, turismoa “esperientzia aberasgarri eta jasangarria” izan behar dela azpimarratuz. Bisitarientzako gomendio-sorta biltzen duen gida bat da. Turista Arduratsuaren Gida hau egiteko Kontsumobide...

Albisteak

Uztaila 2019

Zerbitzuen Karta aurkeztu du Kontsumobideko zuzendariak

'Kontsultei 2 eguneko epean erantzun nahi diegu eta erreklamazioei 10 eguneko epean, eta haien tramitazioa 45 egunetan osatzea lortu. Arbitraje-espedienteetan, 70 eguneko batez besteko ebazpen-epea lortu nahi dugu' Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak Kontsumobideko Zerbitzuen Karta 2019-2020 aurkeztu du; kalitatearekin eta...

Orriak