Hemen zaude

Ura arazteko zerbitzuak saltzeko merkataritza-jardunbide erasokorrak

Astelehena, Maiatza 25, 2020
Kontsumobidek Basauriko Udaleko Kontsumo Arloaren bitartez jakin du Covid-19aren krisia baliatuz ura arazteko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa batek etikoak ez diren merkataritza-jardunbideak erabiltzen dituela. Enpresak pertsonei deitu eta esaten die beren etxera joango direla ura aztertzera eta desinfekzio-lanak egitera. Zenbaitetan, interesdunak ezetz esaten badu ere, behin eta berriz saiatzen dira. 
Egoera horren aurrean, Kontsumobidek honako alderdi hauek gogorarazi nahi ditu: 
Ez dago inolako betebeharrik ezein komertzialki atea irekitzeko.
Zerbitzua erabiltzea erabakitzen bada, lehenik eta behin aurrekontu bat eskatu behar da, aurrekontua aztertzeko egun batzuk hartu behar dira, eta ez da ezer sinatu behar ziur egon arte.
Enpresak ura arazteko gailu bat edo arazketa-sistema bat saldu nahi badu, 14 eguneko epea dago inolako azalpenik eman gabe atzera egiteko. Horretarako, beharrezkoa da gailua ez erabiltzea, zigilua ez kentzea, eta, jakina, instalazioa ez baimentzea, ezta aurrekontu batean sartu ez den eta aurrekontuan sinatzearen bidez onartu ez den obrarik ere. Nolanahi ere, egungo egoeran epeak etenda daude. 
Jardunbide horien edo antzekoen biktimak izan diren pertsonek edota itzuli nahi duten produktu bat eskuratu duten, baina enpresak atzera egitea onartzen ez duelako itzuli ezin duten pertsonek erreklamazio bat jar dezakete gure webgunean edota dagokion kontsumo-bulegoan.
https://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2020/ura-arazteko-zerbitzuak-saltzeko-merkataritza-jardunbide-erasokorrak/