Hemen zaude

Hipoteketako Egintza Juridikoen Zergari buruzko informazioa eta gomendioak eskaintzen ditu KONTSUMOBIDE-Kontsumoko Euskal Institutuak

Asteartea, Azaroa 6, 2018

 

Hipoteketako Egintza Juridikoen Zergari buruzko informazioa eta gomendioak eskaintzen ditu KONTSUMOBIDE-Kontsumoko Euskal Institutuak

Argitalpen-data: 2018/10/31

Auzitegi Gorenak erabakiko du azaroaren 5ean nori dagokion zerga hori ordaintzea, bankuei edo kontsumitzaileei.

Duela gutxi, epai batek onetsi du banku-erakundeak direla hipoteka eskritura publiko egiteko eta erregistratzeko interesatuak. Hortaz, bankuek ordaindu behar dute Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) gaineko zerga. Dena den, epai hori airean dago Auzitegi Gorenak berari buruzko irizpen bat eman artean.

Etxebizitza erosteko hipoteka-mailegu bat formalizatzean sortutako gastuen artean daude: notarioa eta inskripzioa Jabetza Erregistroan, higiezinaren tasazioagestoriazergakaseguruak eta prozesuko gastuak. Gainera, mailegu-kontratuaren notario-eskriturak behartu egiten du, 0,5eko karga-tasarekin, Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) zerga ordaintzera.

Hala ere, Euskadin, Ondare Eskualdaketen Zerga (OEZ) dela-eta, beren ohiko etxebizitza erosten duten pertsonak salbuetsita daude, Egintza Juridiko Dokumentatuak (EJD) modalitatean, egintzaren edo kontratuaren balioaren % 0,5ean finkatutako tasa graduala ordaintzetik. Honela dago ezarrita OEZen ordainketa-salbuespena Foru araudian:

Bestalde, ohiko etxebizitzaren salerosketari dagokionez, komeni da kontuan hartzea zerga, Ondare Eskualdaketen Zerga (OEZ) modalitatean, desberdina dela enpresa bati zuzenean erosten zaionean edo partikularren arteko salerosketa bat denean:

  • Enpresa bati zuzenean erosten zaionean, eskualdaketa horri dagokion BEZa ordaindu behar zaio enpresari, ez ordea ondare-eskualdaketen zerga, bateraezinak baitira bi zergak.
  • Erosketa partikularren artean egiten denean, kostubidezko Ondare Eskualdaketen Zerga (OEZ) ordaindu behar zaio Ogasunari.

Gomendioak

1.- Berrikusi zure dokumentazioa eta ziurtatu ordaindu ote duzun Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) zerga.

2.- Baldin eta Auzitegi Gorenak datorren azaroaren 5ean irizpena emango balu bankuei dagokiela EJD zerga ordaintzea, hipotekarengatik azken 4 urteetan zerga hori ordaindu izan duten kontsumitzaileek itzultzeko eskatu lezakete.

Egilea Kontsumobide