Hemen zaude

TELEFONIA MUGIKORRA: Galdera ohikoenak

Osteguna, Azaroa 22, 2007

TELEFONIA MUGIKORRA: Galdera ohikoenak (I)

Iturria: Telekomunikazioen erabiltzailearentzako arreta-bulegoa.

Titulua: Telefonia mugikorra

Baja eman nahi diot nire telefonia mugikorreko lineari, baina operadoreak esaten dit gutxieneko iraupen-aldi bat bete behar dudala, legezkoa al da?

Norberaren kontratua amaitutzat ematea abonatu guztiek duten eskubide bat da. Horretarako, operadoreari aldez aurretik horren berri eman behar zaio, baja emango den eguna baino hamabost egun lehenago gutxienez. Bajak jakinarazteko operadoreak jarritako modua telefono bidezkoa baldin bada, operadoreak erreferentzia-zenbaki bat adierazi beharko dio, erabiltzaileak kudeaketa horren frogagiri bat eduki dezan.

Iraupen-klausula bat baldin badago, kontratuan agertu beharko du, baita horri amaiera emateko moduak ere. Nolanahi ere, iraupen-aldiari buruzko klausula egotea ez da oztopo izango hura amaitu baino lehen baja-eskubidea gauzatzeko, baja horrek beste ondorio batzuk izan baditzake ere, hala nola zenbait abantaila galtzea edo iraupen-aldiarekin loturiko beste eskaintza batzuk.

Hau da, abonatuak baja ematen baldin badu ezin zaio zigorrik jarri horregatik, baina aldiz, gutxieneko epealdi batekin konprometitzeagatik (bete gabe geratuko litzatekeena) eduki zitzakeen abantailak ordaintzea eskatu ahal izango zaio.

Operadorea aldatzeko, aski da berriarekin kontratua egitea, ala, horrez gain, aurrekoan baja eman beharra daukat?

Operadore berriari eramangarritasuna (telefono-zenbakia mantentzea) eskatu baldin badiozu ez da beharrezkoa izango, eramangarritasun-eskaera aurreko operadoreari iritsiko zaiolako.

Eramangarritasuna eskatuta ez baduzu, aurrekoarekin baja eman beharko duzu, zeren bestela ezin baitu kontratua amaitzeko duzun asmoaren berri izan. Hau da, ez da nahikoa operadore berriarekin kontratua egitea; aurrekoarekin kontratua amaitu beharra dago.

Nire telefono-zenbakia mantentzeko eskubidea dut operadore mugikorra aldatzen badut?

Bai, telefono-zerbitzuko erabiltzaile guztiek dute eman zaizkien zenbakiak mantentzeko eskubidea, aldez aurretik eskatuz gero. Operadoreek ezin diote uko egin zenbakia beste operadore bati emateari, ondorengo kasu hauetakoren bat gertatu ezean:

Eramangarritasun-eskaeran akatsen bat edo ongi bete gabeko daturen bat badago. Aldez aurreko eramangarritasun-eskaera bat badago. Abonatuak zerbitzu hori etenda edo geldiarazita baldin badu, kitatzeko dagoen zor bat dela medio. SIM txartel horren gainean salaketa jarria badago, lapurreta edo galeragatik. Abonatuak SIM txartel anizkoitza edo multilinea kontratua baldin badu. Zenbaki hori operadore emailearenarekin bat ez badator. Ezintasun teknikoren bat badago. Bai operadore emaileak eta bai operadore hartzaileak ere abonatuari adierazi egin beharko diote gertakariren bat dagoen.

Nola eska dezaket nire telefono mugikorraren eramangarritasuna?

Bere zenbakia operadore berrira eraman nahi duen abonatuak operadore berriari (operadore hartzaileari) eskatu beharko dio. Eskaera horren barruan sartzen da operadore zaharrari (operadore emaileari) baja emateko eskaera, eta beraz, ez da beharrezkoa izango halakorik eskatzea. Linearen titularrak sinatu behar du eskaera eta operadore hartzaileari horren hiru kopia bidaliko zaizkio. Kopia bat operadore emailearentzat da, beste bat operadore hartzailearentzat, eta hirugarrena, abonatuak jasoko du.

Zenbat denbora behar da eramangarritasuna eraginkorra egiteko?

Abonatuak bere eskaeran aldaketa hori egiteko ongien datorkion eguna adierazteko aukera izango du. Data hori ez da 6 lanegun baino laburragoa izango, ezta hilabete baino luzeagoa ere, eskaera egiten den egunetik kontatzen hasita. Data hori kontuan hartuko da prozesuan, baina ez du izaera loteslerik. Nolanahi ere, indarreko legeriak aurreikusita duen epea 4 lanegunekoa da, operadore emaileak baja-eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laneguntzat hartzen dira laneko egunak (astelehenetik ostiralera) 8:00etatik 20:00etara, jaiegun nazionalak eta Madrilgo hiriak dituen autonomia nahiz herri mailako jaiegunak salbu, eramangarritasuna zein herritan eskatzen den kontuan hartu gabe.

Telefonia mugikorraren operadorea aldatzen badut, nire terminal zaharra erabil dezaket edo berri bat erosi beharra daukat?

Aparailu “libre” bat erosi baldin baduzu, hau da, operadore jakin batekin duzun kontratuarekin inolako loturarik gabe, ez duzu inolako arazorik izango.

Halere, sarritan, telefonia mugikorreko operadorearekin kontratua sinatzen denean terminala eskuratzen da. Prozedura arrunta da hori, eta horren bidez, terminalak duen kostuaren parte bat operadoreek beren gain hartzen dute, erabiltzailearentzat merkeagoa izan dadin. Maiz, modalitate hori kontratatzen denean baldintza batzuk onartzen dira, eta horien arabera, denbora mugatu baterako subentzionatu dizun operadorearekin bakarrik erabil liteke terminala, hau da, gutxieneko iraupen-aldiaren klausula ezartzen da telefono mugikorraren prezioa murriztearen truke.

Nolanahi ere, baldintza horiek bete baldin badituzu, operadore berriarekin erabili ahal izango duzu. Konprometitu zinen gutxieneko epealdi hori amaitu ez bada (kontratuan agertu behar du), halako kasuetarako kontratuan zehaztuta egon daitekeen klausula aplikatu ahal izango luke aurreko operadoreak.

Ez nago ados telefonia mugikorreko nire operadorearen fakturarekin, baina ordaindu dut, zer egin dezaket?

Abonatuak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio bere operadoreari, fakturazioarekin ados ez baldin badago, kontuan izan gabe ordaindua dagoen ala ez. Operadorearen aurrean erreklamazioa aurkezteko epea hilabetekoa da horren arrazoi den gertaeraren berri izan ondoren, hau da, faktura batean hura bidali zeneko eguna izango da. Operadorea behartuta dago erreklamazio horren erreferentzia-zenbakia ematera, gertaera horren jarraipena egin ahal izateko. Operadoreak erantzuteko epea hilabetekoa da, kexa hori aurkeztu duen egunetik hasita. Ebazpena abonatuaren aldekoa baldin bada, operadoreak behar ez bezala fakturatu dion kopurua ordainduko dio.

Operadoreak ez badu abonatuaren aldeko ebazpena ematen, edo erreklamazioa egin denetik hilabete igarotzen bada, Administrazioari aurkeztu ahal izango dio bere erreklamazioa, Nola erreklamatu apartatuan deskribatutako prozeduraren arabera.

Telefonia mugikorreko nire operadoreak ez dit fakturarik bidaltzen nire gastua egiaztatzeko, erreklamatu al ditzaket?

Bai. Telefono-zerbitzuko abonatu guztiek dute sortu dituzten karguei buruzko fakturak jasotzeko eskubidea. Faktura horietan, nahitaez eta behar bezala bereizita, eskainitako zerbitzuengatik tarfikatutako prezioak jaso beharko dira.

Telefonia mugikorreko nire operadoreren fakturazio zehaztu bat jasotzeko eskubiderik badut?

Telefonia mugikorreko operadoreek beren bezeroei bidali behar dizkieten fakturek ondorengo zehaztapen maila edukiko dute:

1. Lehenik eta behin, telefono-zerbitzuaren karguak eta beste edozein zerbitzurenak bereizi behar dira (esaterako, tarifikazio gehigarria duten zerbitzuak, aparailuak eskuratzea, eta abar)

2. Telefono-zerbitzuaren barruan, zehaztapen mailak ondorengo elementuak bereizirik identifikatuko dira:

Fakturazio-epealdia Hileko kuota finkoa Hileko beste kargu finko batzuk Edozein kuota finko errepikari Tarifa-multzoen arabera gehitutako datuak, esaterako nazio eta nazioarteko deiak, mugikorretara eta tarifikazio gehigarriko zerbitzuetara, deien kopurua, minutuen kopurua eta multzo bakoitzaren kostua adieraziz. Guztira fakturatua eta zeharkako zergak. Fakturaren zenbateko osoa, zergak barneDeien banakapenari dagokionez, fakturatutako dei guztien xehetasuna adierazi beharko da, kostu gutxikoak salbu (ikus beherago). Dei bakoitzarentzat hauxe adieraziko da:

Zein zenbakitara deitu den Deia zen egunetan eta zein ordutan egin den. Deiak zenbat iraun duen Aplikatutako tarifa Deiaren kostu osoaKostu gutxiko deiak banakatu behar izatetik salbu daude, eta horiek honakoak izango dira:

Tarifako deiak, ordutegi arruntean, 3 xentimo / minutuko baino gutxiago. Tarifako deiak, ordutegi arruntean, 20 xentimo / deiko baino gutxiago.Doako deiek ez dute zertan fakturan agerturik.

TELEFONIA MUGIKORRA: Galdera ohikoenak (II)

Iturria: Telekomunikazioen erabiltzailearentzako arreta-bulegoa.

Titulua: Telefonia mugikorra

Telefonia mugikorraren prezioak araututa al daude?

Ez. Merkatu liberalizatua da eta ez dago prezioen arauketarik.

Nolanahi ere, prezioekin loturik zenbait obligazio daude:

Aldatuz gero, aldaketa hori hilabete lehenago jakinarazi behar zaie abonatuei. Abenduaren 29ko 44/2006 Lege berriak kontsumitutako denboran gorantz biribiltzea debekatzen du. Operadorearen prezioek beren web orrian argitaratuak egon behar dute.Ez nago ados nire operadorearen faktura batekin eta ez ordaintzea erabaki dut, baina nire datuak berankorren erregistro batean sartzeko mehatxua egin dit, zer egin dezaket?

Telekomunikazio-zerbitzuei aplikagarri zaien araudiak ez du horri buruz ezertxo ere jasotzen, eta beraz, horri aplikagarri zaion legeria sektore guztiei eragiten dien berbera da, hau da, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (LOPD). Hain justu ere, 29. artikuluak honelako fitxategiak aipatzen ditu bereziki. Gainera, Datuen Babeserako Espainiako Agentziak sartutako datuen kalitateari eta segurtasunari buruzko martxoaren 1eko 1/1995 Jarraibidea onetsi zuen.

LOPDarekin eta aipatutako Jarraibide horrekin bat etorriz, honako arauak errespetatu behar dira:

Ordaindugabeen fitxategian inskribatzeko, ondorengo baldintzak bete behar dira lehenik: Aldez aurretik benetako zor bat egon behar du, epemugara iritsia eta eska daitekeena, ordaindu gabe dagoena. Aldez aurreko ordainketa-errekerimendua.Aurreko baldintza horietakoren batekin itxuraz kontraesanean dagoen froga dokumentalaren printzipiorik duen daturik ezin izango da sartu. Zor jakin bakoitzeko jakinarazpen bat bidaliko zaio interesatuari. Sei urtetik gorako antzinatasuna duen daturik ezingo da sartu. Nolanahi ere, datuen titularrak horiek ezabatzeko edo zuzentzeko eskubidea gauzatu ahal izango du zuzenean operadoreari eskatuz; baldin eta 10 eguneko epean ez badu erantzunik jasotzen edo ez badu asebetetzen, Datuen Babeserako Espainiako Agentziari erreklamatu ahal izango dio, eskaeraren aurkezpena ziurtatuz.

Izaera pertsonaleko datu horien tratamendua LOPD horretan xedatutakoarekin bat ez datorrenean, horiek zuzendu edo ezabatu egingo dira, eta bereziki, datu horiek zehaztu gabe edo osatu gabe daudenean.

Erregistro hauen kudeaketan egin daitezkeen lege-hausteak Datuen Babeserako Espainiako Agentziak zigortuko ditu.

Telefono-ordainagiri bat ordaintzen ez badut, eten al diezadakete? Ba al dut bermerik?

Ordaintzen ez den kasuan Kontratuan jasoa dagoena eta bertan ageri diren bermeak aplikatuko dira. Erabiltzaileak doan eska diezaioke operadoreari.

Bermeak, zerbitzua aldi baterako etenez gero, telefonia finkoarentzat bakarrik araututa daude.

Fakturak ordaintzeko banku-helbideratzea ez den beste ordainketa moduren bat erabiltzeko eskubiderik ba al dut?

Bai, indarreko araudiarekin bat etorriz, erabiltzaileak merkataritza-trafikoan erabili ohi diren ordainketa moduetakoren bat erabiltzeko eskubidea du. Eskubide honek kontratuan agertu behar du.

Ordainketa-kontraturik ez baldin baduzu, operadorearen web orrian kontsulta dezakezu edo bezeroaren arretarako telefonoan doan eskatu.

Nire herrian ez dago telefonia mugikorraren estaldurarik. Nahitaezkoa al da egotea?

Operadoreek nazio-lurralde ia osoaren estaldura eskaintzen duten arren, telefonia finkoarekin ez bezala, ez dago telefonia mugikorrarentzat estaldura unibertsala bete beharrik.

Gaur egun, telefonia mugikorrak ez du “zerbitzu unibertsalaren” kontsideraziorik, eta beraz, gehienetan ezinezkoa da telefonia mugikorreko operadoreak behartzea toki jakinetan estaldura edukitzera.

Nolanahi ere, estaldurarik ez dagoen baina bermatu nahi den lurralde-eremuetan, batzuetan hitzarmenak egiten dira operadoreen eta Herri Administrazioen artean (Udalak, Aldundiak edo Autonomia Erkidegoak), lurralde-portzentaje handiagoa besarkatzeko.

Nire operadoreak doako zenbait zerbitzu eskaini zizkidan eta orain kobratu egiten dizkit, erreklamatu al dezaket?

Kontratuko edo eskaintzako baldintzak betetzen ari ez badira, abonatuak erreklamazioa jar dezake. Operadoreak behartuta daude argitaratutako kontratuen eta eskaintzen edukia Administrazioari jakinaraztera, horiek indarrean sartu baino hamar egun lehenago, eta beraz, eskaintza horien baldintzak aztertu eta, hala badagokio, abonatuaren aldeko ebazpena eman ahal izango da.

Telefonia mugikorreko nire operadoreak ez zuen zerbitzurik eskaini zenbait ordutan, erreklamatu al dezaket?

1. Legeak zerbitzua eteteagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dagoela aipatzen du, eta beraz, erreklamazioa jar dezakezu. Jaso beharreko kopurua hurrengo bien artetik handiena izango da:

azkeneko hiru hilabeteetan eragindako zerbitzu guztiek fakturatutako zenbatekoaren batez bestekoa, etenaldi horrek iraun duen denboraren arabera hainbanatua. bost aldiz hileko kuota etenaldiaren denboraren arabera hainbanatua.Zenbateko hauen artetik handiena euro bat baino handiagoa bada, operadorea behartuta egongo da zenbateko hori hurrengo epealdiko fakturan automatikoki itzultzera.

Matxura hori ezinbesteko arrazoiengatik izan baldin bada, abonatuari automatikoki emango zaio kalte-ordaina, abonu-kuotaren zenbatekoa etenaldi horrek irauten duen denboraren arabera hainbanatuta itzuliz.

2. Gainera, operadoreen kontratuek hileko ordu kopuru bat jaso behar dute, eta etenaldiak gehituta horiek gainditzen baldin badira, operadoreak berak kontratuan adierazi duen kalte-ordaina eragingo dute.

Lehen kalte-ordaina nahitaezkoa da eta ez da kontuan hartzen etenaldiak duen iraupena, baina bigarrena, aldiz, kontratuan aurreikusitako gutxieneko ordu kopurua gainditzen bada bakarrik emango da.

Kalte eta galerei buruzko erreklamazioak jurisdikzio arruntean aztertuko dira.

Nire mugikorrean SMS mezuak jasotzen ari naiz, nik kontratatu ez dudan alerta edo harpidetza-zerbitzu bat da, baina fakturatzen ari dira. Zer egin dezaket hori eteteko?

Mugikorraren bidez eduki-zerbitzuak eskaintzea Informazioaren Gizartearen zerbitzu bat da. Zerbitzu hauen artean aldi baterako kontratatzen direnak daude batetik (melodiak, logotipoak, eta abar), eta bestetik, mezu multzo jarraitu bat kontratatzea eskatzen dutenak (alertak, harpidetzak).

Lehenik eta behin, telefonia mugikorra ez den zerbitzu bat denez gero, operadoreak bereizirik adierazi beharko ditu horien karguak fakturan.

Informazioaren Gizarteko zerbitzuak arautzen dituen araudia aplikatuko zaie zerbitzu hauei (batez ere, informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea). Zerbitzua eskaintzen duenak dituen betebeharren artean ondorengoak daude:

Egiten duen publizitatean “PUBLIZITATEA” hitza agertuko da, eta zerbitzu-eskaintzailearen identifikazioa. Zerbitzu hori eskaintzen hasteko, erabiltzaileak prestazio hori onartu behar du, eta eskaintzaileak berrespen-mezu bat bidali behar dio erabiltzaileari.Hori dela eta, debekatuta dago honelako zerbitzuak eskaintzea erabiltzaileari aldez aurreko eskaera egin gabe eta eskaintzaileak berretsi gabe.

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legeari buruzko informazio gehiago aurkituko duzue www.lssi.es helbidean.

Publizitate-mezuak jasotzen ari naiz nire mugikorrean eta nire operadoreak dio ez duela horiekin zerikusirik, zer egin dezaket?

Alor honetan aplikagarri den araudiak debekatu egiten du publizitate-jakinarazpenik bidaltzea hartzaileak berariaz eskatu edo baimendu ez baditu. Beraz, debekatuta dago publizitatea bidaltzea, jasotzen duenaren aldez aurreko adostasunik gabe. Gogoratu behar da, halere, sarritan, ondasun bat eskuratzen edo zerbitzu bat kontratatzen duen pertsonak publizitatea jasotzeko adostasuna eman ohi duela.

Betebehar hori zaintzea Datuen Babeserako Espainiako Agentziari dagokio. Beraz, erabiltzaile batek uste baldin badu bere adostasunik gabe publizitatea bidaltzen ari zaizkiola, Erakunde horretan salatu ahal izango ditu gertaerak.

Telefonia mugikorreko erabiltzaileen eskubideei buruz ba al dago araudi berezirik?

Zerbitzu Unibertsalaren eta Erabiltzaileen Babesaren Arautegiko VI. Tituluan telekomunikazio-zerbitzuetako erabiltzaile guztien eskubideak araututa daude.

Titulu horren artikuluetan bereizten dira erabiltzaile guztiei aplikatzen zaizkienak, telefono-zerbitzuko erabiltzaileei (finkoa nahiz mugikorra) aplikatzen zaizkienak eta telefonia finkoko erabiltzaileei bakarrik aplikatzen zaizkienak.

Baja eman nahi diot nire telefonia mugikorreko lineari, baina operadoreak esaten dit

gutxieneko iraupen-aldi bat bete behar dudala, legezkoa al da?

Norberaren kontratua amaitutzat ematea abonatu guztiek duten eskubide bat da. Horretarako,

operadoreari aldez aurretik horren berri eman behar zaio, baja emango den eguna baino

hamabost egun lehenago gutxienez. Bajak jakinarazteko operadoreak jarritako modua telefono

bidezkoa baldin bada, operadoreak erreferentzia-zenbaki bat adierazi beharko dio, erabiltzaileak

kudeaketa horren frogagiri bat eduki dezan.

Iraupen-klausula bat baldin badago, kontratuan agertu beharko du, baita horri amaiera

emateko moduak ere. Nolanahi ere, iraupen-aldiari buruzko klausula egotea ez da oztopo izango

hura amaitu baino lehen baja-eskubidea gauzatzeko, baja horrek beste ondorio batzuk izan

baditzake ere, hala nola zenbait abantaila galtzea edo iraupen-aldiarekin loturiko beste eskaintza

batzuk.

Hau da, abonatuak baja ematen baldin badu ezin zaio zigorrik jarri horregatik, baina aldiz,

gutxieneko epealdi batekin konprometitzeagatik (bete gabe geratuko litzatekeena) eduki

zitzakeen abantailak ordaintzea eskatu ahal izango zaio.

Operadorea aldatzeko, aski da berriarekin kontratua

egitea, ala, horrez gain, aurrekoan baja eman beharra

daukat?

Operadore berriari eramangarritasuna (telefonozenbakia

mantentzea) eskatu baldin badiozu ez da

beharrezkoa izango, eramangarritasun-eskaera aurreko

operadoreari iritsiko zaiolako.

Eramangarritasuna eskatuta ez baduzu, aurrekoarekin

baja eman beharko duzu, zeren bestela ezin baitu

kontratua amaitzeko duzun asmoaren berri izan. Hau da,

ez da nahikoa operadore berriarekin kontratua egitea;

aurrekoarekin kontratua amaitu beharra dago.

Nire telefono-zenbakia mantentzeko eskubidea dut

operadore mugikorra aldatzen badut?

Bai, telefono-zerbitzuko erabiltzaile guztiek dute

eman zaizkien zenbakiak mantentzeko eskubidea, aldez

aurretik eskatuz gero. Operadoreek ezin diote uko egin

zenbakia beste operadore bati emateari, ondorengo kasu

hauetakoren bat gertatu ezean:

● Eramangarritasun-eskaeran akatsen bat edo ongi

bete gabeko daturen bat badago.

● Aldez aurreko eramangarritasun-eskaera bat

badago.

● Abonatuak zerbitzu hori etenda edo geldiarazita

baldin badu, kitatzeko dagoen zor bat dela medio.

● SIM txartel horren gainean salaketa jarria badago,

lapurreta edo galeragatik.

● Abonatuak SIM txartel anizkoitza edo multilinea

kontratua baldin badu.

● Zenbaki hori operadore emailearenarekin bat ez

badator.

● Ezintasun teknikoren bat badago.

Bai operadore emaileak eta bai operadore hartzaileak

ere abonatuari adierazi egin beharko diote gertakariren

bat dagoen.

Nola eska dezaket nire telefono mugikorraren

eramangarritasuna?

Bere zenbakia operadore berrira eraman nahi duen

abonatuak operadore berriari (operadore hartzaileari)

eskatu beharko dio. Eskaera horren barruan sartzen da

operadore zaharrari (operadore emaileari) baja emateko

eskaera, eta beraz, ez da beharrezkoa izango halakorik

eskatzea. Linearen titularrak sinatu behar du eskaera eta

operadore hartzaileari horren hiru kopia bidaliko

zaizkio. Kopia bat operadore emailearentzat da, beste

bat operadore hartzailearentzat, eta hirugarrena,

abonatuak jasoko du.

Zenbat denbora behar da eramangarritasuna

eraginkorra egiteko?

Abonatuak bere eskaeran aldaketa hori egiteko

ongien datorkion eguna adierazteko aukera izango du.

Data hori ez da 6 lanegun baino laburragoa izango,

ezta hilabete baino luzeagoa ere, eskaera egiten den

egunetik kontatzen hasita. Data hori kontuan hartuko

da prozesuan, baina ez du izaera loteslerik. Nolanahi

ere, indarreko legeriak aurreikusita duen epea 4

lanegunekoa da, operadore emaileak baja-eskaera

jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laneguntzat hartzen dira laneko egunak

(astelehenetik ostiralera) 8:00etatik 20:00etara,

jaiegun nazionalak eta Madrilgo hiriak dituen

autonomia nahiz herri mailako jaiegunak salbu,

eramangarritasuna zein herritan eskatzen den kontuan

hartu gabe.

Telefonia mugikorraren operadorea aldatzen

badut, nire terminal zaharra erabil dezaket edo berri

bat erosi beharra daukat?

Aparailu “libre” bat erosi baldin baduzu, hau da,

operadore jakin batekin duzun kontratuarekin inolako

loturarik gabe, ez duzu inolako arazorik izango.

Halere, sarritan, telefonia mugikorreko operadorearekin

kontratua sinatzen denean terminala eskuratzen da.

Prozedura arrunta da hori, eta horren bidez, terminalak

duen kostuaren parte bat operadoreek beren gain hartzen

dute, erabiltzailearentzat merkeagoa izan dadin. Maiz,

modalitate hori kontratatzen denean baldintza batzuk

onartzen dira, eta horien arabera, denbora mugatu

baterako subentzionatu dizun operadorearekin bakarrik

erabil liteke terminala, hau da, gutxieneko iraupen-aldiaren

klausula ezartzen da telefono mugikorraren prezioa

murriztearen truke.

Nolanahi ere, baldintza horiek bete baldin

badituzu, operadore berriarekin erabili ahal izango

duzu. Konprometitu zinen gutxieneko epealdi hori

amaitu ez bada (kontratuan agertu behar du), halako

kasuetarako kontratuan zehaztuta egon daitekeen

klausula aplikatu ahal izango luke aurreko

operadoreak.

Ez nago ados telefonia mugikorreko nire operadorearen

fakturarekin, baina ordaindu dut, zer egin dezaket?

Abonatuak erreklamazioa aurkeztu ahal izango dio bere

operadoreari, fakturazioarekin ados ez baldin badago, kontuan

izan gabe ordaindua dagoen ala ez. Operadorearen aurrean

erreklamazioa aurkezteko epea hilabetekoa da horren arrazoi

den gertaeraren berri izan ondoren, hau da, faktura batean hura

bidali zeneko eguna izango da. Operadorea behartuta dago

erreklamazio horren erreferentzia-zenbakia ematera, gertaera

horren jarraipena egin ahal izateko. Operadoreak erantzuteko

epea hilabetekoa da, kexa hori aurkeztu duen egunetik hasita.

Ebazpena abonatuaren aldekoa baldin bada, operadoreak

behar ez bezala fakturatu dion kopurua ordainduko dio.

Operadoreak ez badu abonatuaren aldeko ebazpena

ematen, edo erreklamazioa egin denetik hilabete igarotzen

bada, Administrazioari aurkeztu ahal izango dio bere

erreklamazioa, Nola erreklamatu apartatuan deskribatutako

prozeduraren arabera.

Telefonia mugikorreko nire operadoreak

ez dit fakturarik bidaltzen nire gastua

egiaztatzeko, erreklamatu al ditzaket?

Bai.Telefono-zerbitzuko abonatu guztiek

dute sortu dituzten karguei buruzko fakturak

jasotzeko eskubidea. Faktura horietan,

nahitaez eta behar bezala bereizita,

eskainitako zerbitzuengatik tarfikatutako

prezioak jaso beharko dira.

7

Telefonia mugikorreko nire operadoreren fakturazio zehaztu bat jasotzeko eskubiderik

badut?

Telefonia mugikorreko operadoreek beren bezeroei bidali behar dizkieten fakturek

ondorengo zehaztapen maila edukiko dute:

1. Lehenik eta behin, telefono-zerbitzuaren karguak eta beste edozein zerbitzurenak bereizi

behar dira (esaterako, tarifikazio gehigarria duten zerbitzuak, aparailuak eskuratzea, eta abar)

2. Telefono-zerbitzuaren barruan, zehaztapen mailak ondorengo elementuak bereizirik

identifikatuko dira:

● Fakturazio-epealdia

● Hileko kuota finkoa

● Hileko beste kargu finko batzuk

● Edozein kuota finko errepikari

● Tarifa-multzoen arabera gehitutako datuak, esaterako nazio eta nazioarteko deiak,

mugikorretara eta tarifikazio gehigarriko zerbitzuetara, deien kopurua, minutuen

kopurua eta multzo bakoitzaren kostua adieraziz.

● Guztira fakturatua eta zeharkako zergak.

● Fakturaren zenbateko osoa, zergak barne

Deien banakapenari dagokionez, fakturatutako dei guztien xehetasuna adierazi beharko da,

kostu gutxikoak salbu (ikus beherago). Dei bakoitzarentzat hauxe adieraziko da:

● Zein zenbakitara deitu den

● Deia zen egunetan eta zein ordutan egin den.

● Deiak zenbat iraun duen

● Aplikatutako tarifa

● Deiaren kostu osoa

Kostu gutxiko deiak banakatu behar izatetik salbu daude, eta horiek honakoak izango dira:

● Tarifako deiak, ordutegi arruntean, 3 xentimo / minutuko baino gutxiago.

● Tarifako deiak, ordutegi arruntean, 20 xentimo / deiko baino gutxiago.

Doako deiek ez dute zertan fakturan agerturik.

Informazio gehiago izateko: www.mityc.es

Informazio gehiago izateko: www.mityc.es

Informazio gehiago izateko: www.mityc.es