Hemen zaude

IRUZURRAK INTERNETEN

Asteazkena, Martxoa 17, 2010
IRUZURRAK INTERNETEN IRUZURRAREN AURKA, SENACar phising Internet bidezko iruzur mota honetan kotxeak oso prezio merkeetan eskainiko dizkigute atzerriko herrialdeetan. Remesen igorpen-sistemaren bidez eskatzen dute dirua, 3000 eurotik beherako zenbatekoetan, kapital zuritzearen legedia saiheste aldera. Ustezko iruzurgileak negozioari egiaren itxura emateko, balizko enpresa bitartekarien bidez eskaintzen dute ordainketa eta garraioa.

"KOTXEA SALGAI”

Loteriak “Nigeriar kartak” gisa ere ezagutzen duguna Internet bidezko iruzur bat dugu. Enpresa batek jakinarazpen bat bidaltzen dio kontsumitzaileari, loteria sari bat irabazi duela adieraziz. “Sariaren ziurtagiria” kontsumitzailearen izenean etorri ohi da, administrazio publikoen eta Espainiako nahiz beste herrialde batzuetako loterien logotipoak zein sinboloak faltsututa dituela. Herritarrari administrazio tasa batzuk ordaintzea eskatzen zaio saria kobratzeko aurrebaldintza gisa, normalean 3.000 eurotik beherako zenbatekoak, diru-remesen bidalketan jarduten duten enpresen bitartez.

"SARI BAT IRABAZI DUZU"

· Enkanteak interneten

Interneteko enkante-atarien bidez egiten da iruzur mota hau. Ustezko iruzurgileek existitzen ez den artikulua prezio oso erakargarrian jartzen dute salgai. Kontsumitzaileak enkantea irabazten duenean, saltzailea berarekin kontaktuan jarri eta ordainketa modua proposatzen dio, normalean diru-remesen igorpenean jarduten duten enpresen bitartez. Iruzur mota hau ekiditeko modu bakarra saltzailearen inguruko ahalik eta informazio gehien lortzen saiatzea da, enkantearen web orrian bertan topa ditzakegun jarraibideak betez. Interneteko atariek babes-politikak eskaini ohi dizkiote eroslearieta beti kontuan izan beharko ditugu artikuluon enkanteetan parte hartzen dugunean.

"ESKAINTZA HOBEA EGIN ARTIKULU HONENGATIK”

Merkataritza elektronikorako aholkuak

INTERNETEK MUGA BERRIAK IREKI DITU MERKATARITZARENTZAT, ORAIN ARTE SINISGAITZA ZIRUDIEN MERKATU POTENTZIAL BAT ESKAINIZ. EGUNERO MILIOIKA TRANTSAZIO KOMERTZIAL EGITEN DIRA ETA BATZUK BAINO EZ DIRA IZATEN IRUZURRA. ERABILTZAILE ETA MERKATARIEN ARTEKO PRODUKTU-SALEROSKETETAN GERO ETA IRUZUR GUTXIAGO EGITEN DA ETA ONDORIOZ FIDAGARRITASUN HANDIAGOA DAGO. EGUN,ERABILTZAILEEN ARTEKO TRANTSAZIOAK HARTU DITUZTE IRUZURGILEEK BEREN JOPUNTUAN, ETA HORIEK DIRA ENKANTE-ATARIETAN OHIKOENAK.

1. Produktuen zein bezeroen inguruko informaziorik gehiena lortze aldera, jar zaitez harremanetan saltzaile edo eroslearekin eta gorde itzazu elkarrizketa guztiak. Azkenean iruzur baten biktima bazara, gordetako elkarrizketa hauek lagungarri izango dira ikerkete-lanetan. Telefono bidezko harremanak posta elektroniko artekoak baino fidagarriagoak dira eta ikerketa-eremua zabaltzen dute.

2. Datu guztiz fidagarria ez izan arren, saltzaileez zein erosleez zenbait subasta ataritan egindako balorazioak lagungarriak izan litezke erabakitzeko orduan. Zuk zeuk ere informa ezazu salerosketaz. Zure eskarmentua lagungarria izango da hirugarrenentzat.

3. Fidagarritasun-berme handiena eskaintzen duten ordainketa-bideak erabili itzazu.

4. Kreditu-txartelaren bidez ordaintzeko zuk emandako datuak nahikoak dira beste pertsona batek iruzur moduan erabili ditzan beste salerosketa elektroniko batean. Hori saihesteko zenbait bankuk zenbateko mugatua duten kreditu-txartel birtualak eskaintzen dituzte gero iruzur asmoz erabil ditzatela ekiditeko.

5. Iruzurgileek, salerosketa elektronikoko operazioetan (SCROLL), bitartekari gisa jarduten duten balizko enpresen web orriak sortzen dituzte. Horrelako enpresarik ikusiko bazenu, ziurtatu ezazu benetan existitzen dela.

6. Bila ezazu informazio gehigarria saltzaileen, erosleen, salerosketa-produktuaren zein salmentarekin lotura duten hirugarrengoen inguruan. Foro askotan iruzurren biktimek beren esperientziak eskaintzen dituzte halakoak salatu eta hirugarrengoei ohartarazteko.

7. Bermerik eskaintzen ez duten eta logika komertzialetik at dauden prezio baxu, mauka edo sekulako eskaintzez ez fida. Inork ez du dirua oparitzen edo galtzen salmentetan. Lehia libreko merkatu honetan marjina komertzialak ez dira oso handiak.

8. Ordainketa modua aukeratu ahal izanez gero jasotzean ordaintzekoa hauta ezazu

9. Salmenta bat kobratzeko orduan, aintzat hartu fondo-transferentziak egiten dituzten enpresen bidezko ordainketa moduak direla iruzurgileak maizen erabiltzen dituztenak. Errefusatu itzazubanku-txekeen bidezko ordainketak, batik bat saldutako produktuaren prezioa baino handiagoa denean zenbatekoa.

10. Gorde itzazu ordainketaren egiaztagiri eta frogagiri guztiak merkantzia jaso eta ondo egiaztatu arte.

11. Ezarritako epean eskatutako produktua jaso ezean eta saltzailearen aldetik erantzunik jasotzen ez baduzu, salatu ezazu. Denborak bere alde egingo baitu.

12. Kontratatutako produktua baino kalitate baxuagokoa jasoz gero, berehala ordezka diezazutela eskatu. Ez ezazu gorde etorkizuneko ordezkapenaren promesa faltsupean. Ordezkatu ezean, salatu berehala.

13. Gogora ezazu atzerrian saldu edo erosiz gero, iruzur bati aurre egiteko aukerak nabarmen murrizten direla.