Hemen zaude

Datu babesa. Kontuan hartzeko gai garrantzitsua

Asteazkena, Maiatza 13, 2009
Datu babesa. Kontuan hartzeko gai garrantzitsua

Teknologi berrien erakargarri nagusia, Internet nagusiki, mundura leiho bat irekitzen digute botoi bat zakatuarekin

Alderdi hori, aldi berean, mehatxurik

handiena da: askotan, ezin dugu ziur jakin nor dagoen beste aldean.

Mehatxu hori are handiagoa da datuen elkartrukean edo komunikazioan oinarrituta funtzionatzen duten zerbitzuetan,

hala nola txatetan, berehalako mezularitzan, posta elektronikoan, foroetan eta blog edo fotoblogetan.

Halaber, tentuz ibili behar dugu eskuko telefonoa erabiltzen dugunean, edo sarean beste batzuekin bideojokoetan ari

garenean.

Gogorarazi beharra dago Internetek “ez duela jaberik”. Edonork erabil dezake, asmo eztabaidagarriekin zenbaitetan.

Intimitaterako eskubidea beti errespetatu behar da, eta zenbaitetan baliabide teknologikoak edo beste aldean dauden pertsonak eskubide hori urratzeko

estrategiak erabiltzen saiatzen badira ere, ez dugu halakorik onartu behar. Gure eskubideak errespetatzen ez direla sentitzen badugu, salatzeko aukera

dugu beti.

Gure datu pertsonalak eskatzeko joerarik handiena duten aplikazioen artean, cookieak, posta elektronikoa eta foroak aipatu behar ditugu. Kasu horietako askotan, ez dago oso garbi zertarako erabiliko dituzten gure datuak.

Datu pertsonalak ematekotan, ezinbestekoak baino ez ditugu eman behar, eta orri seguruetan. Gainera, datu horien gaineko kontrolak intimitatea eta pribatutasuna

babesten lagunduko digu.

Kontuz eduki desegokiekin!

Kontuz eduki desegokiekin!

Interneten, bideojokoetan edo telebistan–adibidez–, legez kanpoko edukiak(eduki pornografikoak, pertsonen segurtasunaren

aurkakoak eta abar), kaltegarriak

(indarkeriazkoak, drogen kontsumoa

bultzatzen dutenak eta abar) edo

gezurrezkoak aurki ditzakegu.

Iragazkiak tresna egokiak izan daitezke zabor-postaz edota Interneten edo eskuko

telefonoetan agertzen diren orri

desegokiez babesteko. Telebistari dagokionez, ordutegiak zein programen izaera kontrolatu behar dira. Bideojokoak erosteko edo erabiltzeko garaian, kontu handia izan behar da, eta adin jakin

baterako egokitasuna edo tipologia

balioetsi. PEGI sistema aliatu ona izan daiteke.

5.

www.pegi.info/es/

Tecnología berriak bai, baina kontuz deborarekin

Zalantzarik gabe, teknologia berriek

eskaintzen dituzten abantaila guztiak

baliatu behar dira, eta guztiei probetxua atera behar zaie, baina mugara iritsi edo muga gainditu gabe.

Teknologiak eskaintzen dituen erantzunak eta abantailak hain berehalakoak izateak neurriz kanpo erabiltzera bultza dezake.

Eskaini beharreko denbora aldez aurretik planifikatzea eta teknologiari zer erabilera zehatz emango zaion

jakitea oso baliagarria da denbora ez-emankorra saihesteko.

Aisia “birtualari” eskainitako denbora adiskideekin edo familiarekin igarotzen

den aisialdi “presentzialarekin” konbinatu beharko litzateke.