Hemen zaude

FINANTZIATURIKO EROSKETAK

Asteartea, Ekaina 16, 2009
FINANTZIATURIKO EROSKETAK

Kreditu bat ematen duten enpresei zenbait obligazio bete beharrak ezartzen dizkien xedapenen bidez babesten ditu egungo araudiak kontsumitzaileak, ondasun higigarriak direnean ordainketa geroratua biltzen duen salerosketa-kontratu batek izan behar duen edukia arautzeaz gain.

Batez ere bi arau arduratzen dira arlo hori arautzeaz: Kontsumorako Kreditu Legea –kreditua izenpetzen dutenen babesa funtsezko xedetzat duten neurriak ezartzen ditu- eta Ondasun Higigarriak Epeka Saltzeari buruzko Legea –ondasun higigarrien salerosketa-kontratuak bildu beharreko baldintzak arautzen ditu-.

ZER HARTZEN DA KONTSUMORAKO KREDITU-KONTRATUTZAT?

Kontratu honetan enpresak konpromisua hartzen du pertsona bati kreditu bat emateko ordainketa geroratuaren, maileguaren edo kreditua irekitzearen bidez, edo beste edozein finantzaketa-bitarteko baliokideren bidez, norberaren premiak betetzeko, norberaren enpresa –edo lanbide- jarduera alde batera utzita.

ZER ESKAKIZUN BETE BEHAR DUTE KONTSUMORAKO KREDITU-KONTRATUEK?

Forma-eskakizunak:

· Kontratuek idatziak behar dute izan. Idatzita ez badaude, baliogabeak izando dira.

· Esku hartzen duten Alberdi beste ale behar dute egon, eta kontsumitzileari behar bezala sinatutako alea entregatu behar zaio.

Eduki-eskakizunak:

Funtsezko balbintzez gain (alderdiak behar bezala identifikatzea, haien

eskubideak eta obligazioak zehaztea, eta abar), honako hauek bildu behar dira kontratuan:

· Urteko Tsa Baliokidea (UTB) eta hori aldatzeko baldintzak.

· Kredituaren zenbatekoa, zenbakia, aldizkakotasuna, kreditua itzultzeko kontsumitzaileak ordainketak zein egunetan egin behar dituen, interesak eta gainerako gastuak, eta ordainketa horien guztirako zenbatekoa.

· Kredituaren guztirako kostua osatzen duten elementuen zerrenda, urteko tasa baliokidearen kalkuluan zein barne hartzen diren adierazita.

KREDITUAREN ZENBATEKOA AURRETIK ITZUL AL LITEKE?

Edozein arrazoi dela eta, kreditua baliogabetu eta zati bat edo zenbateko osoa aldez aurretik ordaindu nahi badugu, edozein unetan egin dezakegu hori kontratua indarrean hasten denetik. Normalean, enpresak kontratuan bildu beharreko konpentsazio bat aurreikusiko zuen; dena den, kontuan hartu behar dugu ezar diezaguketen konpentsazio horrek zenbait muga dituela.

ZERTAN DAUDE KREDITU BAT LORTZEARI LOTURIKO KONTRATUAK?

Zenbait kontratutan propio ezartzen da erosketak finantziaketa-kreditu bat lortzea barne hartzen duela. Kasu horretan, kreditua lortzeak mugatuko du ondasunaren erosketa; izan ere, kreditua ematen ez bada, kontsumitzaileari ezin zaio prezioa ordaintzea eskatu, ez escurra, ez beste ordainketa-formulen bidez, eta baliogabeak izando dira baldintza horiek biltzen dituzten itunak.

Erosketa bertan behera uzte bada, horri loturiko kredituak eraginkor izateari utziko dio, eta eroslea kreditu horretatik libratuko da.

Loturiko kontratuetan kontsumitzaileak, saltzailearekiko dagozkion eskubideak baliatzeaz gain, eskubide horiek berberak baliatu ahal izando ditu kreditua eman duen enpresarekiko, betiere zenbait baldintza betetzen badira.

ZER AGERTU BEHAR DA KONTRATUAN?

Kontsumorako Kreditu Legeak kontsumitzaileari aintzat hartzen dizkion eskubideez gain, garrantzitsua da jakitea zein baldintza izan behar dituen ez kredituak baizik eta salerosketa-kontratuak berak ordainketa geroratzen denean, eta Ondasun Higigarriak epeka Saltzeari buruzko Legea arduratuko da horretaz.

Honako hauek bildu beharko dira nahitaez kontratuan:

· Kontratua non eta noiz egin den.

· Alderdien izena, abizenak, sozietatearen izena eta helbidea, eta finantziaketa-kontratuetan, finantziatzen drenaren izena edo enpresaren izena eta haren helbidea.

· Saldutako objektuaren deskribapena, haren identifikazioa errazteko beharrezko ezaugarriekin.

· Eskurako salmenta-prezioa, hasierako ordainketaren zenbatekoa (halakorik izanez gero), zati geroratua, eta, hala badagokio, hirugarren batek finantziaturiko zatia. Maileguaren kapitala agertuko da finantziaketa-kontratuetan.

· Ituna egiten bada, hirugarren batentzako eskubideen emakida, et ahorren izena edo enpresaren izena eta helbidea, edo pertsonaren aldea lagatzeko ahalmenaren erreserba.

· Jabaria erreserbatzeko cláusula, horri buruzko ituna egiten bada (cláusula hori honako honetan datza: erosten duenak ezin izando du ondasuna baliatu –saldu- zenbateko osoa ordaintzen ez duen arte), erreserba-eskubide hori lagatzeko eskubidea, edo antolamendu juridikoan aurreikusitako beste edozein berme.

· Besterentzeko edo beste edozein baliatze-egintza gauzatzeko debekua, saltzailearen baimen idatzirik gabe prezioaren osotasuna ordaintzen ez den edo mailegua itzultzen ez den bitartean.

· Jakinarazpen, errekimendu eta deiei begira alderdiek ezarritako legua. Ordainketa egiaztatuko den helbidea ere agertuko da.

· Ondasunaren tasazioa, hala badagokio enkanterako tasa gisa baliagarri izan dadin.

· Ondasuna entregatu eta hurrengo 7 lan-egunetan erosten duenak kontratua ezesteko duen ahalmena.

HONAKO HAUEK ERE KONTUAN HARTU BEHAR DITUGU

· Kontsumitzaileak eskatzen badu, kreditua eskaintzen dion enpresaburuak kontratua gauzatu aurretik entregatu beharko dio kredituaren baldintza guztiak biltzen dituen agiri bat, gutxienez 10 lan-egunetan iraunarazi beharreko eskaintza lotesle gisa, aparteko salbuespenak izan ezik.

· Kreditu-eskaintzei buruzko publizitate orok urteko tasa baliokidea aipatu behar du, adibide argigarri baten bidez.

· Eskainitako ondasunen prezioari buruzko publizitateak eskurako erosketa-prezioa eta epekako guztizko prezioa adierazi beharko ditu.