Asteazkena, Urtarrila 14, 2009
OSASUNAREKIN EZIN DA JOLASEAN IBILI: JOSTAILU SEGURUA Iturria: Crecer Jugando fundazioaIzenburua: “Jolasa, Jostailua eta osasuna” Produktuen segurtasunari buruzko kezka geroz eta handiagoa da, eta batez ere haurrentzako jostailuei buruzkoa. Izan ere, jaiotzatik, eta gure bizitza osoan zehar, jostailu ugari izaten dugu eskuetan, eta, gutxienez, ukitu egingo ditugu edo “probatu”, zer zapore duten jakiteko… Jostailua eta segurtasuna Legearen ikuspegitik jostailua da 14 urte baino gutxiagoko haurrek jolasteko pentsatua izan den edo helburu horrekin sortu den produktu oro. Jostailuaren inguruko termino eta baldintza teknikoak alde batera utzita, “Jostailu Segurua” dela esan dezakegu haurraren osasun edo segurtasunerako inolako arriskurik ez duena, nahiz eta jostailu horren sorrerako helburuarekin zerikusirik ez duen zerbaitetarako erabili. Merkatuko jostailu guztiek bete behar dituzte araudiak ezarritako gutxieneko segurtasun-baldintzak, eta ildo horretatik fabrikatzaileak ziurtatu behar du jostailuen segurtasun-maila berbera izango dela jostailuen erabilera-denbora guztian zehar, eta beraz, ezin da merkaturatu segurua ez den jostailurik. Jostailuek seguruak izateko eta arriskurik gabe merkaturatu ahal izateko bete beharreko gutxieneko baldintzak Europako araudiak zehazten ditu, baina fabrikatzaileen betebeharrak haratago doaz, izan ere horiek beste baldintza orokorrago batzuk bete behar dituzte, produktuen segurtasunari eta kontsumitzaileen oinarrizko eskubideen babesari buruzkoak, azken horiek baitira produktuen azken erabiltzaileak (informazioa, publizitatea, bermea, kalteen konponketa, eta beste batzuk). CE markaketa eta oinarrizko informazioak Europar Batasunean jostailuak merkaturatu ahal izateko, “CE” marka eraman behar dute, horrek erakusten baitu aplikaziozkoak zaizkion segurtasun-arauak betetzen dituela. Etiketa horrek hau ziurtatzen du: · Jostailuaren materiala ez da arriskutsua osasunarentzat irentsi edo arnastuz gero, ez eta azala, mukosa eta begiekin harremanean.· Jostailuak ez du erredurak eragin ditzaketen tenperaturarik hartzen.· Materialek ez dute erraz su hartzen.· Jostailuaren diseinuak ez du gorputzean lesioak eragiteko arriskurik erabileragatik, eta egonkortasun nahikoa du tentsioak jasateko haustura edo deformaziorik gabe.· Jostailu elektrikoek ezin dute 24 volt baino gehiago izan, eta kable edo eroaleak isolatuta eta mekanikoki babestuta daude.· 3 urte baino gutxiago dituzten haurrentzako jostailuak, eta horien osagaiak eta bereizi daitezkeen zatiak nahikoa handiak izan behar dute irentsiak edo inhalatuak izatea eragozteko. “CE” marka, izena eta/edo helbidea eta/edo marka, eta halaber, fabrikatzailearen edo merkataritza-agente baimenduaren edo EB barruko inportatzailearen helbidea jostailuan bertan edo bilgarrian jarriko dira ikusteko moduan. Eta gainera, kasu jakin batzuetan, jostailuen erabileratik eratorritako arriskuei buruzko oharrak eta horiek eragozteko moduari buruzko informazioa emango da. Segurtasuna erosketa arduratsuaren baitan dago Legedia eta arauak gorabehera, zoritxarrez alerta-albisteak agertzen dira jostailu jakin batzuen erabilerak istripuak eragin ditzakeenean, eta baita ere merkatutik kentzeari buruzko berriak EBko araudia betetzen ez duten jostailuak direla-eta. Horrek baieztatzen digu jostailuak erostean haurraren osasunarentzat arriskutsua izan daitekeen elementuren bat eros dezakegula nahigabe. Horregatik oso ondo begiratu behar dugu erosi behar dugun jostailuak CE marka duela, bestela oso litekeena baita produktuak araudia ez betetzea, eta beraz, horien erabilera arriskutsua da gure haurrentzat. Gure haurrek material seguruekin jolasten dutela ziurtatzeko azken erantzukizuna gurea da beti. Horregatik, CE marka duela ikusteaz gain, beste hau ere kontuan hartu behar dugu: · Jostailuarekin batera doazen jarraibideak arretaz irakurri (etiketak, arrisku-oharrak, erabiltzaileak, jostailuaren ezaugarriak). · Behin jostailua erosita, erabilera-jarraibideak eta jostailua erabiltzeko helburuarekin fabrikatzaileak jakinarazitako gainontzeko informazioa kontuan hartzea. · Josala gainbegiratzea horrela adierazita badago. · Jostailua erabiltzean hartu behar dituzten neurrien berri ematea haurrei. · Haurrek jolasten duten bitartean jarrera arduratsua eta zelataria izatea, eta baita gero ere, jostailua modu egokian gorde eta hurrengoan segurtasun-baldintza berdinetan erabili ahal izateko. Eta gainera, jostailuaren balio-bizitza guztian zehar, garrantzitsua da jostailuaren egoeran arreta jartzea eta zaintzea erabileraren ondoriozko hondatzetik eratorritako arriskuak kontrolatzeko; jostailua ez dela segurua ziurtatuz gero, haurrei ez zaie utziko jostailua gehiago erabiltzen. Haurrek beren artean jostailuak partekatuz gero eta familia-ingurunetik ateraz gero, garrantzitsua da segurtasun-baldintza egokietan uztea, hau da, jostailu horiek erabili behar dituzten haurrentzat inolako arriskurik ez izatea; eta gainera, jostailuak arrisku-oharren bat izanez gero erosteko garaian, horren berri emango diegu haur horien ardura duten helduei, fabrikatzaileak jakinarazitako jarraibideak kontuan har ditzaten. Era berean, jostailuak erabiltzen dituzten hezitzaile eta ingurune pedagogikoek gutxieneko segurtasun-baldintzak egiaztatu behar dituzte eta jostailu horiek erabili behar dituzten haurren adinerako egokiak direla ziurtatu. Araudia Herrialde bakoitzak bere araudi propioa du jostailuek kontsumitzaileengana iritsi ahal izateko bete behar dituzten segurtasun-arauak ezartzeko. Europar Batasunean, araudi hori Batasuneko lurralde guztirako bateratu da jostailuen segurtasunari buruzko berariazko zuzentarau baten onarpenaren bidez. Batasuneko herrialdeek Zuzentaraua barne hartzen duen araudi propioa izatea beharrezkoa da harmonizazioa lortzeko, ezin baitaiteke zuzenean herritarrei aplikatu, aitzitik estatuentzako agindu bat da beren Legeria egokitu dezaten. Fabrikatzailearen etiketa. Gure segurtasun-berme handiena Jostailu seguruak eta aplikaziozkoak zaizkion segurtasun-neurriekin bat datozenak ekoizteko beharrezkoa da ekoizpen-prozesu osoaren kontrol zorrotza egitea, hala jostailuaren diseinu-fasearena nola fabrikazioarena.Ekoizpena arau tekniko harmonizatuekin edo erakunde eskudunak onartutako ereduarekin bat datorrela ziurtatzen duen dokumentazio guztia izan beharko du fabrikatzaileak; dokumentazio hori osatuko dute, besteak beste, azterketa-protokolo batek, horren fitxa teknikoak eta jostailu guztien diseinu eta ekoizpenari buruzko informazio xehatuak, eta baita ere, ekoizpen- eta biltegiratze-tokien helbideak. Jostailuaren diseinu-fasean kontuan hartu behar dira jostailuaren segurtasunarekin zerikusia duten alderdi guztiak, eta ez bakarrik arauak aurreikusitako gutxieneko segurtasun-baldintzak. Jostailuaren akats edo aurreikuspen desegoki baten ondorioz, sail bereko ale guztiak akastunak edo arriskutsuak izango dira. Kontrola ezinbestekoa da ekoizpen-fasean balizko akats mekanikoak edo pertsonalaren akatsak antzeman ahal izateko. Kasu horietan akastunak edo arriskutsuak izango dira diseinatutako eredura egokitzen ez diren jostailuak bakarrik, baina ez ekoizpen-prozesuan zehar akatsik izan ez duten sail bereko aleak. Jostailu akastun horiek merkaturatzeak erantzukizuna sor dezake horien ondorioz kalteak sortuz gero, edo bestela jostailuak izan behar duen bermea exekutatzeko eskubidea, dagokion denboran. Jostailuek laborategiko hainbat proba gainditu behar dituzte arauak ezarritako gutxieneko segurtasun-baldintzak betetzen dituztela ziurtatzeko, eta bereziki, jostailuaren ezaugarriek ez dutela inolako arriskurik bermatzeko kontrolak (ezaugarri fisiko eta mekanikoak; sukoitasuna; propietate kimikoak; propietate elektrikoak; higienea eta erradioaktibitatea. Jostailu jakin baten kalitateari buruzko markak jar ditzakete fabrikatzaileek jostailuan, betiere “CE” markarekin nahasten ez badira. Sinesgarritasun-baldintza gisa, marka gehigarri eta borondatezko horiek fabrikatzailearekin zerikusirik ez duten erakundeek ziurtatu eta egiaztatu behar dituzte. Jostailuek “CE” marka izan behar dute merkaturatuak izateko. Jostailuaren irudi gutuna Jostailu industriaren Nazioarteko Kontseiluak Jostailuaren Irudi-gutunaren Espainiako proposamena onartu zuen, “ICTI Declaration:The Vital Importance of Toys”, 2006ko maiatzean Madrilen egin zuen XXXII Batzar Nagusian, Jostailu Ekoizleen Espainiako Elkarteak babestua. Dokumentu horrek berariaz adierazten du jostailuak benetan tresna garrantzitsua direla eta pertsonen garapen mental, fisiko, emozional eta soziala bultzatzen dutela.1101. Haurrek jolas-materialak erabili dituzte historia guztian zehar. Jostailuek haurren ongizatea bultzatzen dute.2. Jostailua da haur-jolasaren bitarteko objektua. Giza talde baten gizarte bizitzen adierazpidea.3. Haurtzaroan jolasteko eskubidea garatzea ahalbidetzen duen tresna da jostailua, jolasak jostailuak behar baititu, izan ere irudimenak, jolasari lotua, materialki adierazteko premia du.4. Jolasteko eskubide eta denboraren zapalketak ondorio larriak ditu haurren garapenean eta helduak izatean izango duten jokaeran.5. Jostailua tresna pribilegiatua da, haurren garapen mentala, fisikoa, emozionala eta soziala ahalbidetzen duena.6. Jostailuak hezkuntzarako eskubidea inplementatzen du, norbanakoaren nahiz gizartearen garapenean laguntzen duen edozein jostailu hezitzailea delako.7. Jostailua ezinbesteko tresna da fantasia, irudimena eta haurren sormena garatzeko.8. Haurren garapeneko fase eta adin guztietarako jostailuak daude. Familia-bizitza aberasten dute, familiako kide guztien arteko gozamena, poza eta komunikazioa bultzatzen dutelako, adina gorabehera.9. Jostailuek seguruak eta kalitate handienekoak izan behar dute haurren osotasun pertsonala eta mentala bermatzeko.10. Beharrezko segurtasun-baldintzak betetzen dituen jostailuak, haurren garapenean duen garrantziagatik, babesaren oinarrizko eskubidearen alde egiten du. Jostailu-industriaren Nazioarteko Kontseilua irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da, orain dela 32 urte sortea New Yorkeko legeen arabera; Nazio Batuetan erregistratua dago gobernuz kanpoko erakunde gisa eta jostailuak ekoizten dituzten 18 herrialde nagusietako elkarteak biltzen ditu. Sortze-helburuen artean daude jostailuaren sektorea sustatu eta bultzatzea, eta bere agendan sartuta daude segurtasun-neurriak, bidezko merkataritza, merkataritza-askatasuna, diseinua, jolasaren balioa eta jostailua, eta baita ere harremanak kontsumitzaileen elkarteekin, talde sozialekin eta merkataritza nahiz banaketa-sareetako ordezkariekin.5fundacion@crecerjugando.orgwww.cludomecum.com