Gasa: Ondo erabiltzeko eta ondo mantentzeko aholkuak
Ikuskaritzak eta azterketak
Kanalizazio bidezko gas naturala edo propano gasa erabiltzen dutenak
· Gasaren enpresa-hornitzailea zurekin harremanetan jarriko da 4 urtean behin, dagokion ikuskaritza burutzeko.· Ez da beharrezkoa zuk enpresa-hornitzaileari deitzea lehen burutzen zituzten azterketak egiteko.· Azkeneko azterketa burutu zenetik lau urte iragandakoan enpresa-hornitzaileak deitzen dizunean, erraz iezaiozu ikuskaritza-lana.
Butanoa eta propano gasa erabiltzen dutenak
· Zure instalazioaren azterketa, beti ere 4 urtean behin egin beharrekoa, baimendutako enpresa batek bakarrik egin lezake. Kasu honetan, erabiltzaileak eskatu beharko du azterketa hori.· Enpresa ezezagunek eskaitzen duten zerbitzuetaz ez fidatu eta jar zaitez harremanetan zure betiko enpresarekin.· Eskatu beti azteketaren ziurtagiria eta dagokion faktura. Beste aholku batzuk · Akatsen bat topatzen baldin badute zure instalazioan, lehen bait lehen zuzendu.· Akatsak ez zuzentzeak edota azterketak/ikuskaritzak ez egiteak, gas-horniketaren mozketa ekar lezake.· 15 KW baino gehiagoko galdaretan (ohizkoenak alegia), derrigorrezkoa da 2 urtean behin mantentze.lanak egitea errekuntza ona bermatzeko eta ingurumena zaintzeko zerbitzu ofizialarekin kontratu edota Eusko Jaurlaritzak baimendutako zerbitzu teknikoekin.· Gogoan izan, galdara atmosferikoa (ohizkoena alegia) sukaldean baldin badaukazu, konmutadore bat jarri behar duzuka , galdarak eta ke-erauzgailuak batera funtzionatu ez dezaten.· Gasezko sukaldearen ordez elektrikoa jartzen baduzu, baimendutako enpresa batek egin beharko du eta enpresa banatzaileari jakinarazi.· Aireztapen-saretak garbi eduki, inolako oztoporik gabe.· Gas-ihesik somatzen baduzu, ireki lehioak eta ez sakatu etengailurik.