Ostirala, Martxoa 27, 2009
ENERGIA-SEKTOREAREN LIBERALIZAZIOA (GASA ETA ARGINDARRA) 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera, argindarraren eta gas naturalaren erabiltzaile guztiek eskubidea dute bi hornidura horiek kontratzeko modua hautzatzeko; hau da, tarifaren araberako moduarekin jarraitzeko (gobernuak ezarritako prezioa) edo erabiltzaileak aukeratutako empresa hornitzailearekin/merkaturatzailearekin kontratatzeko argindarra eta gas naturala, libreki itundutako presiona. Tarifaren araberako kontsumoa (ordainagiriak) Mota horretan, argindarra eta gas naturala fisikoki hornitzen dituen enpresari berari kontratatzen zaizkio argindarra eta gasa, hau da, banatzaileari, gobernuak ezarritako prezioaren arabera. Tarifaren araberako merkatuan, ordainketa-poliza sinatzen da banatzailearekin, argindarraren edo gasaren hornidura guztia estaltzen duen osoko tarifa ordainduz. Merkatu liberalizatuan kontsumos (ordainagiriak) Mota hau aukeratzen badugu, argindarra eta gasa merkaturatzen dituen, enprea bati kontratatuko dizkiogu argindarra eta gasa, libreki itundutako presiona. Tarifaren araberako merkatuan edo merkatu librean egon arren, inguruko enprea banatzaileen sare berak emango dio arreta erabiltzaileari. Hala ere, liberalizatutako merkatuan, erlazio ekonomikoak aldagarriak dira. Erabiltzaileak merkaturatzen duen enpresari ordaintzen dio hornitzeagatik, bi aldeen artean libreki itundutako presiona. Argindarraren kasuan, kontsumitutako energia merkaturatzen duen enpresarekin kontratatzeko aukera dugu, edo bestela, zuzenean banatzailearekin contrata dezakegu sarerako sarbidea. Merkatu libreko argindarraren facturan bi prezio-mota barne hartzen dira: · Gobernuak araututako prezioak, sareak erabiltzeagatik ordaindu behar direnak, eta neurtzeko ekipoaren alokairua.· Prezio liberalizatuak, hots, merkaturatzailearekin libreki itundutako prezioak, argindarra ersteagatik. Merkaturatzaileak aukera du facturan barne hartuko dituen zenbatekoak nahierara hautatzeko, beraz, aurketzen diguten eskaintzan zein kontzeptu barne hartzen diren eta zein ez argüí izan behar dugu; facturan barne hartu beharreko kontzeptuak honako hauek dira: · Kontsumitutako energia.· Sartzeagatiko bidesaria. Gobernuak arautua.· Kontadorearen alokairua eta irakurteta-zerbitzua. Kontadorea alokatzea erabakitzen badugu, arautua dagoen prezioa da.· Beza (% 16). Aurreko kontzeptuen gainean aplikatzen da. Gasari dagokionez, merkatu librean prezioaren inguruko alderdi guztiak negocia ditzakegu merkaturatzailearekin: · Prezioa bera.· Prezioak berriz aztertzea.· Ordaintzeko epeak.· Kontratuaren iraupena. Gas naturalaren kasuan, merkaturatzen duen empresa izango da beti sarerako sarbidearen kontratuko titularra; ezinezkoa da kontsumitzaileak banatzailearekin zuzenean kontratu hori kudeatzea, argindarraren kasuan ez bésala. Nola ekidin eta konpondu arazoak Aztertutako hornidura-zerbitzuak kontratatzean, abonu-poliza bat sinatu behar dugu eta guk kontratu horren copia bat gorde behar dugu. Arreta handiz irakurri behar dugu, izan ere, kontratu horretan jasotzen baitira sinatu ditugun baldintzak, gure eskubideak eta gure betebeharrak. Zelantzarik sortzen bezaigu, zerbitzua hornitzen digun erakundearekin harremanetan jarri beharko dugu, dela telefonoz, dela haien merkataritza-bulegoetara joan da. Zenbait hornidura-enpresak badu bezeroei arreta emateko doako telefono-zenbaki bat. Instalazioaren muntatzea, zerbitzuan jartzea, aldatzea eta handitzea, eta dagokionean, berrikustea, instalatzaile baimenduek egin beharreko lanak dira; instalatzile horrek indarreko legedian ezarritako ziurtagiriak sinatu behar ditu nahitaez, eta Eusko Jaurlaritzaren Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzaren Lurralde Bulegoaetan dagozkien tramiteak gin behar ditu. Erreklamatzeko Entitate hornitzailearekin arazoak izanez gero, lehenengo adostasun adiskidetsua lortzen saiatu behar dugu bulego komertzialetan edo telefonoz. Arazoaren jatorria hornitzaileak legezko edo arauzko betebeharren bat ez duela bete baldin bada, Eusko Jaurlaritzako Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako lurralde bulegoetara jo dezakegu. Zuzendaritza horrek zigor-espedientea hasi dezake. Nolanahi ere, Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoetara (KIUB) edo Gipuzkoako Kontsumitzaileen Batasunara-GKB ere jo dezakegu.