Hemen zaude

LURREKO GARRAIOKO ARBITRAJE BATZORDEA

Asteartea, Ekaina 16, 2009
LURREKO GARRAIOKO ARBITRAJE BATZORDEA

Lurreko edozein garraio publikotan (errepide, trenbide eta kable) arazoren bat baduzu eta garraio-enpresarekin arazoa konpontzeko ados jartzea lortzen ez baduzu, Garraioko Arbitraje Batzordera jo dezakezu irtenbide bat aurkitzeko. EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNA BERE BATZORDE VOKALA DA.

Batzorde honek hurrengo lurreko garraioekin zerikusia duten eduki ekonomikoko auzietan du eskumena:

hirikoak (autobusa, taxia, trenbidea, etab.)Hiriartekoak (autobusa, taxia, trenbidea, etab.)Bidaiari-garraioak (normala, pribatua, turistikoa, alokatzeko ibilgailuak, etab.)

Kontratua betetzeari buruzko arazoetan eta betiere diru kopura 6000€-tik gorakoa ez denean. Kasu hauetan onartutzat ematen da arbitrajearekiko menpekotasuna, baldin eta ez bada berariaz eta zehazki aurkakorik adierazten kontratua gauzatu aurretik. Kopuru horretatik gorato auzia denean, bi alderdien arteko adostasuna behar da.

Ikus dezagun nola egiten den:

- Erabiltzaileak aukeratzen du. Auzia ebazteko ardura hartzen duen Batzordea jatorrizkoa, helmugakoa edo kontratua egin zen lekukoa izango da, eta erabiltzaileari dagokio aukeratzea (bestelako zerbait ezarri ez bada).

- Zailtasunik gabe. Idazki soil bat eta izapide bakar bat nahikoa dira erreklamazioak erabakitzeko. Erreklamazio egilea Batzordean bertaratu ezin bada, beste pertsona bati eman diezaioke bere ordezkaritza.

-Bakarrik joan daiteke. Batzorde horietara abokaturik eta prokuradorerik gabe joan daiteke.

-Doako zerbitzua. Arbitrajea doan egiten da, frogak gauzatzeak eragindako gastuak izan ezik. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko arbitrajeetan ez da ia inoiz frogarik gauzatu behar.

- Gaia amaitutzat ematen da. Laudoa epaia bezala da, eta ondorio berdinak ditu, bi alderdiak beharturik gelditzen direlako. Errekurtsoak oso kasu berezietan soilik jar daitezke.

-Ekipajeetan kalteak edo atzerapenak izateagatik arbitrajea eskatzeko epea urtebetekoa da, betiere unean bertan edo ondorengo 24 orduko epean (ekipajea kalteturik gertatzen denean) dagokion erreklamazioa egin bada, ekipajea helmugan edo eman behar zen lekuan ematen denetik kontatzen hasita.

Lurreko Garraioko Arbitraje Batzordea, Auzitegiei eta Epaitegiei bere alorreko erreklamazioetan ordezkatzen duen erakunde-organoa da.