Hemen zaude

Notariotza-gastuak

Astelehena, Otsaila 12, 2007

NOTARIOTZA-GASTUAK

Gobernuak onartzen ditu notarioek jasotzen dituzten tasak, eta hauek Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira. Tarifa horiek, bereziki, eskrituran azaltzen den etxebizitza saltzeko prezioaren araberakoak izaten dira.

Ohiko etxebizitza erostean eta saltzaile profesional bati erostean, erosleak aukeratzen du notarioa.

Gastuei dagokionez, Kode Zibilak, 1455. Artikuluan, banaketa hau ezartzen du, aurkako itunik ezean ezarriko dena:

-saltzaileak ordainduko ditu eskritura gauzatzeko gastuak

-erosleak ordainduko ditu bai lehenengo kopiari dagozkion gastuak, bai salmenta-ondorioak ere.

 

Praktikan, aldeek adosten dute gastuak nork ordaindu behar dituen, eta ohikoena da erosleak ordaintzea.

2000ko ekainetik aurrera, notarioek fakturaren azken zenbatekoaren %10erainoko deskontuak ezar ditzakete.

Notarioaren fakturan argi eta garbi banakatuko dira azalpen guztiak. Hala, beren edukiaren aurka egin ahal izango da, faktura jakinarazten edo ematen denetik hamabost eguneko epearen barruan.

Orobat, eroslea, normalean gastu horiek bere gain hartzen dituena, fakturarekin ados ez balego, idatziko erreklamazioa aurkez lezake, bere probintziako Notarioaren Elkargoaren Zuzendaritza-Batzordean.

Batzorde horrek kexari erantzun egokia emango ez balio, oraindik ere helegitea zuzendaritza Orokoarrean.