Hemen zaude

Kontratua sinatu aurreko izapideak

Astelehena, Otsaila 12, 2007

KONTRATUA SINATU AURREKO IZAPIDEAK - JABEGO-ERREGISTROAN KONTSULTA EGITEA

Lehenengo izapidea, bisitatu dugun etxebitzaren erosketa erabaki ondoren, etxebitzaren erregistroko datuak, saltzaileak eman behar dizkigunak, higiezina dagoeneko herriari dagokion Jabeko-Erregistrora eraman behar dira eta bertan ondoren adierazten diren puntuak egiaztatu behar dira:

  • Erosi nahi dugun finka erregistroan izen emanda ote dagoen;
  • Jabe bezala, etxebizitza saldu nahi digun pertsona fisiko edo juridiko bera agerten ote den;
  • Finkak bere gainean hipotekaren baten karga ote duen;
  • Gure erosketari arazoak ekarri ahal dizkion beste eskubide baten kargarik ote duen.

Beharrezkoa da aurreko egiaztapenak Jabego-Erregistroan egitea, iruzurrak saihesteko, hala nola Finka saltzailearen jabegokoa ez izatea, edo etxebizitzarengatik salneurri bat ordaintzea eta hipoteka bat edo gehiago dituela ikustea, eta etxebizitzaren karga direnez, guk ordaindu behar izatea. Zenbait Jabego-Erregistrotan, etxebizitzaren gainean dauden kargak zeintzuk diren eta etxebizitza zein pertsona fisiko edo juridikoren izenean dagoen erregistratuta adierazten duen ziurtagiri bat ematen dute, beste zenbaitetan, berriz, datu horiek guztiak ezagutzeko liburuarekin kontsulta pertsonala egin behar izaten da.

Aldi berean, kontsumitzaileak adierazitako komunikazio-etxebizitzan, informazio jarraiko erregistro-egiaztegiriak, kontsumitzaileak bere eragiketa egiten duen bitartean, egunean jartzen du beharrezkoa duen erregistro-informazioa eskainiz. Berehalakoa izaten da, telegramaz edo telefaxez bidaltzen baite informazio hori.

 

EGOERA FISKALA AGIRIEN BIDEZ EGIAZTATZEA

A) Ondasun Higiezinen gaineko zergaren ordainagiria

Ondasun Higiezinen gaineko zerga, OHZ, ezarpen-aldiko lehenengo egunean sortzen da, urte

naturalarekin bat datorrena. Urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean ondasunaren jabe bezala agertzen den pertsonak ordaindu behar du. Urtean zehar, titulartasuna aldatzen bada, aldaketa hori hurrengo ezarpen-aldian hartzen da kontuan.

 

Etxebizitzak aurreko urterokoei dagozkien zorrengatik duen erantzukizunak ordainagiriak ordainduta izatea gomendatzen du. Honen arrazoia sinplea da: saltzaileak ordainagiriak ordaintzen ez baditu, eta etxebizitza dagoeneko Udalak ezin baditu kobratu, eroslearengana jo ahal izango du, eta honek ordaindu beharko ditu, eta ondoren, saltzailearen aurka erreklamazioa aurkezteko ekintza bat izango du.

 

B)Hiri-Izaera duten Lursailen gaineko zerga (lehenago Udal-Plusbalioa izenarekin ezagutzen zena)

Udal-plusbalioa saltzaileak ordaindu behar du beti. Saltzaileak ez badu ordaindu. Udalak ezin dio

Erosleari inoiz ere eskatu. Hala ere, zenbait kasutan saltzaileak zerga honen zenbatekoa eroslearen erantzukizun bezala uzten du, salerosketarako kontratuan agertzen den klausula baten bidez. Horrela, zerga ordaindu ondoren, saltzaileak erosleari eskatuko dio Udalari ordaindutako zenbatekoa. Kontratua sinatzeko orduan kontu handia izan behar da, izan ere salneurria neurri handi batean gehitu dezake.

KONTURAKO KOPURU EDO SEINALE BAT EMATEA

Erabiltzaileak etxebizitza bat erosteko interesa badu, normalean kopuru bat ordaintzen du seinale moduan. Kasu hauetan, saltzaileari ordainagiri bat eskatu behar diogu, non ordaindutako zenbatekoa agertzen den. Ordainagiri honetan etxebizitzaren salneurria adierazi behar da, eta salneurri horri seinale bezala emandako zenbatekoa kendu behar zaio.

Seinale hau emateak ondorengo betebeharrak ekartzen ditu:

Erosleak uko egiten badu eta saltzailearekin aurre-kontratua eteten badu, ordaindutako

Zenbatekoa galtzen du.

Aurre-kontratua saltzaileak eteten badu, jasotako zenbatekoaren bikoitza ordaindu beharko du; garrantzitsua da aurre-kontratuan klausula hau agertzea, berme handiagoa izateko.

Zenbatekoa alde desberdinek erabakitzen duten zerbait da. Ezin da inoiz zentzuzko zenbateko bat baino gehiago izan. Ordaindu baino lehen, azpimarratu dugun egiaztapen fisikoa eta agirien bidezkoa egin behar da, zenbatekoa eta kontratuaren xehetasunak adieraziz.

Etxebizitza baten erosleak, etxebizitza eraikitzen hasi baino lehen edo eraikitzen ari diren bitartean, honako neurri hauek dira erosleak ordaindutako zenbatekoak ziurtatzeko.

Proiektuan dauden edo eraikitzen ari diren etxebizitzen promotoreek, kreditu-entitate batek emandako abalaren bidez edo aseguru-kontratu baten bidez, eskuratzaileek kontura egindako ordainketen zenbatekoa bermatu behar dute, gehi urteko %6 interesa, hitzartutako epean eraikuntzarekin hasten ez badira edo bukatzen ez badute.

Promotoreak kontura jasotako zenbatekoak kontu berezi batean sartu behar ditu, beste fondo batzuetatik bereiziz, eta promotoreak etxebizitzak eraikitzeko bakarrik erabili ahal izango du zenbateko hori.

Eskuratzaileak, edozein agiri sinatu baino lehen, abal nahikoa edo aeguru-kontratua dagoen jakin behar du, horretarako bankura edo aseguru-etxera gutun ziurtatua bidaliz, ordainagiria hartu izana adieraziz.