Hemen zaude

Kontratu sinatzea

Astelehena, Otsaila 12, 2007

KONTRATUA SINATZEA

Nahiz eta izaera orokorra deuen salerosketarako kontratua, hau da bi aldeek -erosleak eta saltzaileak- formaren askatasun-printzipioa betez sinatutako kontratua, agiri pribatuaren bidez zein agiri publikoaren bidez egin ahal den, ondasun higiezinen kasuan, Kode Zibileko 1.280. artikuluak salerosketa- kontratua eskritura publikoan agertzea exijitzen du. Hala ere, askotan, lehenago kontratu pribatu bat sinatzen da, non bi aldeak higiezina saltzeko eta erosteko konpromisoa hartzen duten hurrenez hurren. Horrela, eskritua publikoen bidez salmenta egiteko orduan bi aldeetako batek atzera jotzeko oztopeak jarten dira.

 

AGIRI PRIBATUA

Agiri pribatua, notariaren eskuhartzerik gabi bi aldeek sinatzen duten agiria da. Agiri pribatua ezin daiteke Jabego-Erregistroan inskribatu, beraz, sinatzen duenak kontratuaren edukia egia dela ziurtatzen du.

Salmentarako akordioan, pribatu denez, bi aldeek egokitzat jotzen dituzten xedapenak ager daitezke. Erosleak ondoren agertzen diren klausulak akordioan agertzen direla egiaztatu behar du:

  • Jabegoa egiaztatzen duen titulua.
  • Etxebizitzaren deskribapena.
  • Salneurria guztira.
  • Ordainketa-modua. Atzeratua bada, epe bakoitzean ordaindu beharrekoa eta epemugaren

Data adieraziko dira. Kasu hauetan, garrantzitsua da saltzaileari interesengatik ordaindu beharrekoa zehazteko eskatzea.

  • Etxebizitzan eragin dezaketen kargak eta zergak zeintzuk diren zehaztu behar da. Zergatik

Edukiko ez balu ere adieraziko da.

  • Eskritura publikoaren data eta baldintzak. Eskrituraren gastuak nork ordaindu behar dituen    

Adieraziko da.

  • Bi aldeetatik edozeinek ez badu kontratua betetzen, zigor-klausulak ezarriko dira.

Seinale edo lehenengo ordainketa bezala emandako zenbatekoak gehiatzeratutako zenbatekoak, Eta etxebizitzeren salneurria gehi interesak, bat etorri behar dute.

 

AGIRI PUBLIKOA

Notariak eskritura publikoak baimentzeko orduan funtzio eta betebehar desberdinak ditu, kontratua idaztetik hasita, kontratuaren baimena ematera, aholkularitza teknikoa ematera eta ezar daitezkeen legezko xedapenez, bai zibilak, zein administrazio-mailakoak eta fiskalak, ohartaraztea barne.

Kode Zibileko 1.462. artikularen arabera, eskritura publikoa ematea, gure zuzenbidean, ondasun higiezina ematea da. Horrez gain, eskritura publikoa, gure berme-sisteman, erregistroan izena emateko bete behar den eginkizuna da.

Eskritura publiko horretan, honako hauek zehartuko dira:

-Kontratugillen ahalmena.

-Kontratuan biltzen den finkaren deskribapena, elementu komunetan duen parte-hartzea adierazita.

-erosketa titulua.

-erregistro-inkripzioa, transmisioa egiten duenaren izenean,

-balioa,

-finkak dituen kargak eta zergak, erregistro-ziurtagiriaren arabera,

-errentamendu –egoera,

-salerosketaren prezioa eta nola ordainduko den,

-salerosketari lotzen zaizkion administrazio-xedapenak eta zehazkiago, zerga-betebeharrak.

Eskritura publikoa gauzatzeko baimena eman aurretik, notarioak Jabetza- Erregistroari eskatu behar dio kontratuan azaltzen den etxebizitzaren inguruko informazioa eta hura aldeei jakinarazi.

Orobat, notarioak hamar eguneko epean gauzatu behar du eskritura publikoa, aipatu erregistro-informazioa jasotzen duen unetik kontatzen hasita.

Notarioak, sinatzeko unean, eskritura osoa irakurri behar du, edo bestela esku-hartzaileei hura irakurrarazi. Ildo horretan, erosleari komeni zaio notarioak eskritura oso-osorik irakurtzen duela egiaztatzea, edo bestela, berak irakurtzea, eduki osoa egiaztatzearren, eta behar dituen argibide guztiak eskatzea.