Hemen zaude

Kontsumoko prestakuntza adinekoentzat

Asteazkena, Ekaina 5, 2019

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die adinekoei, bere prestakuntza-eskaintzaren barruan. Hori dela-eta, berariazko prestakuntza-programa bat sortu du haientzat. Halaber, adinekoek Kontsumobideko prestakuntza-zentroetako ekintzan ere parte har dezakete.

Programa honek kontsumoari buruzko 16 gairen artean hautatzeko aukera ematen du, tailer praktiko batean lantzeko, talde eta banakako lan-dinamiken bitartez. Tailerrak gehienez 25 lagunentzat dira eta bakoitzak ordu bat eta erdiko iraupena du.

Kontsumo-arloko gaiak

Kontsumobidek 16 gai proposatzen ditu:

Betebeharrak

  • Jarduera betetzeko azpiegitura eta lokal egokia izatea.
  • Harremanetarako pertsona bat zentroan bertan izatea, koordinazioa bermatzeko.
  • Betetzen duten jarduera behar bezala hedatzea bazkideen artean.
  • Ekintzetan parte hartzeko konpromisoa.

Tokia eta datak

Eskabidea egin duen taldeak proposatutako lekuan. Jarduerak 2019/2020 ikasturtean zehar garatuko dira (irailetik-ekainera).

Izen-ematea

Irailaren 27a da eskabidea aurkezteko azken eguna. Izena emateko:

Gehienbat, bete ezazu online eskabide-orria.

Izen-emate orrian aukeratu beharko da 16 gaien artean 2 gai.

Harremanetarako telefonoa945 06 21 48 edo 945 06 21 47

Informazio gehiago

'Kontsumorako prestakuntza adinekoen zentroetan' aldizkaria