Asteazkena, Ekaina 5, 2019
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak 'Kontsumobide jolasean' programa antolatzen du gabonetan, udan eta Aste Santuan.
Deskribapena
Jolas-jarduerak (tailerrak, jokuak, eskulanak...), euskaraz, kontsumo arduratsua sustatzeko.
Jarduera guztiak eta hamaiketakoa doakoak dira.
Hartzaileak
6-12 urte bitarteko umeentzat, taldean edo banaka.
Iraupena eta ordutegia
Programa hiru denboralditan garatzen da:
- Udan: 2019ko ekainaren 24etik uztailaren 19ra. Programaren xehetasunak (pdf, 194 kB), 4 txanda, aukeratzekoak:
- 1. txanda: ekainak 24-28.
- 2. txanda: uztailak 1-5.
- 3. txanda: uztailak 8-12.
- 4. txanda: uztailak 15-19.
- Aste Santuan eta Pazko Astean: 2019ko apirilaren 15etik apirilaren 26ra. Programaren xehetasunak (pdf, 891 kB), 2 txanda, aukeratzekoak:
- 1. txanda: apirilak 15-17.
- 2. txanda: apirilak 23-26.
- Gabonetan: 2019ko urtarrilaren 2tik 4ra arte. Programaren xehentasunak (pdf, 97 kB).
Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da.
Tokia
- Donostiako Kontsumorako Prestakuntza-Zentroa.
- Nola heldu: Euskotren, Renfe eta Dbus (9, 29, 33, 8).
Izena emateko azken eguna
- 'Kontsumobiden jolasean' 2019ko udan: ekainaren 19a. Plaza mugatuak.
- 'Kontsumobiden jolasean' 2019ko Aste Santuan eta Pazko Astean: apirilaren 12a. Plaza mugatuak.
Informazioa eta erreserbak
- Telefonoa: 943 022 590.
- Posta elektronikoa: formacion-gipuzkoa@kontsumobide.eus