Ostirala, Maiatza 15, 2026

EHKBtik ikerketa bat bultzatu dugu kontsumo jasangarriaren inguruan herritarren ohiturak, pertzepzioak, oztopoak eta motibazioak ezagutzeko.
Galdetegiak hainbat arlo lantzen ditu: elikadura, tokiko merkataritza, bigarren eskua, konponketa, garraioa, energia eta hondakinen kudeaketa.
Herritarren parte-hartzea funtsezkoa da egungo errealitatea hobeto ulertzeko eta pertsona kontsumitzaileen beharretara egokitutako ekimen erabilgarriagoak eta hurbilagoak sustatzeko.
Parte hartu galdetegian:
https://forms.gle/2JCXpz6tv6AA9VRW8

