Asteartea, Martxoa 15, 2016
EUSKAL HERRIKO KONTSUMITZAILEEN BATASUNA- EHKB UNIÓN DE CONSUMIDORES DE EUSKADI - CAUCE Tarifa garestienaren eta merkeenaren artean, urtean 150 euroko aurrezkia dago , hori online kontratzen eta fakturazioa elektronikoa bada Euskal Herriko Kontsumitzailleen Batasunak -EHKB tarifa elektriko desberdinen ikerketa bat egin du eta zuk tarifa garestiena kontratatuta baduzu eta merkeena kontratatzen baduzu hileroko aurrezkia 12,50 eurokoa soilik izango da. · Euskalherrian Elektrizitatea eta/ edo gasa merkaturatzen duten konpainia nagusiak konparatu dira, hots: - Iberdrola, Gas Natural Fenosa, Viesgo, Endesa eta EDP· Konpareketak egin dira, kontagailu adimenduneko tele-kudeatua jarrita duten edo ez dutenen arabera · Kontratatutako potentzian, bi tarte bereiztu dira: 3.45kW eta 4.60kW, etxeetako profil tipikoen arabera. - 3.45kW: Kontsumo erdi-baxuko etxeak. 2-4 kide etxean. berogailua eta sukaldea ez ohi dira elektrikoak izaten, aire giroturik gabe. Ohiko etxetresna elektrikoak: Garbigailua, telebista, hozkailua, xurgagailua. Kalkuluetarako 3.450kW urteroko kontsumoa esleitzen da - 4.60kW: Aurrekoaren, kontsumo ertainaren, antzekoa baina sukalde/labea elektrikoa gehituz. 4.600kW esleitzen dira. Berogailua ez da elektrikoa edo kontsumo baxuko igorle termiko gutxi batzukin. Ondorioak Konpainia desberdinen eskaintzarik merkeenak lineako kontrataziora eta fakturazio elektronikora lotuta geratzen dira. - Salbuespen bezala, EDP-ak faktura elektronikoa eskatzen du soilik, kontratazioa posible diren (bulegoan, online edo telefonoz) edozein bidez egin ahal izanez. 3.45kWeko potentzia bat kontratatzearen kasuan, eskaintza ekonomikoenen arteko prezio desberdintasunak ez dira batere nabarmenak, ikertutako konpanietan, urteroko 20 Eurokoa gutxi gorabera. Hala ere, ekaintza ekonomikoenen eta garestienen arteko desberdintasunak ohargarriak dira, 110€/urtean iritsi ahal izanez. Antzeko zerbait gertatzen da kontratatutako potentzia 4.60kWko denean. Merkeenen arteko desberdintasunak urteroko 25-30€en artean ibiltzen dira. Merkeenak garestienekin konparatzerakoan, desberdintasunak 150€ raino baino gehiago izatera heldu daitezke. Azken finean, datuak ikusita, abantaila gehigarri batzuk lortzen direla dirudi, enpresaz aldatzearen edo zure argi eta gas faktura enpresa bakar batean bateratzearen kasuan, segur aski ez askoz hobeagoak, zure gaur egungo enpresari faktura berrikustea eta egokitzea proposatzen badiozu ere, hots zure kontsumorekiko eskaintza egokiagoa eta “bide batez” lehian dagoen beste enpresa baten eskaintza badarama gutxienez berdindu ahal izateko ( konpainia askok hau esango dute telefonoz) Nolanahi ere, kontutan har ezazu eskaitzarik handienak aurkituko dituzula: 1º Kontratatuta dakazun potentzia berrikusiz 2º Plan desberdinetara moldatu ahal izateko kontagailu adimenduneko instalazioarekin. 3º Metagailu zehaztuak erosiz zure kontsumo aldiaren arabera edo kontsumo baxuko erradiadoreen bitartez ere. 4º Egia esan, Kontratazioarekin eta faktura elektronikoarekin lortuko duzu urteroko fakturazio kostua murristea, ia komertzializatzaile guztietan Gomendioak: Aurrekontu berria eskatzen duzuenean, eta ez dakizu zure elektrizate-fakturako urteroko kostua, hilabete arrunteko faktura bat eraman, haren gainean kalkuloak egiteko (han agertzen diren kontsumoekin) urte batean ordainduko zenukeen prezioa, zure kontsumoei eta kontratatutako potentziari dagokienez, eta egiten dizuten eskaintza berrian, urtean ordaindu beharko zenukeena modu berdinean kalkulatzeko eskatu. Ez utzi engainatzen, ezta zure helburuetatik desbideratzen ehunenekoekin, indizeekin... etabar, harira joan daitezela eta zuk egindako hipotesiaren azpian ondoriozko eskudirua kalkula diezazuten. Kontsulta telefonikoa bada, kontsulta behin baino gehiagotan errepika ezazu nahiz eta berriemaile guztiak enpresa berekoak izan, segur aski, datu desberdinak eskainiko dizkizute, are gehiago, irizpideen arteko nahiko desberdintasun aurkituko dituzu, zuk ekin dena argi geratu arte. Oso garrantzitsua da, eskaintza ezin hobea topatuz gero eta enpresaz aldatzea erabakitzen baduzu, eskaintza horren iraupen epea adierazteko eskatu, ze baliteke datorren urtean kosteak igotzen zaiatzea eta egoera berdinean bilatzea .