Hemen zaude

Nola kontratatu gasaren Azken Baliabideko Tarifa?

Osteguna, Abendua 8, 2022

Urtean 50.000 KWh baino gutxiago kontsumitzen baduzu, gasaren Azken Baliabideko Tarifa (ABT; gaztelainaz TUR)  hartzeko eskubidea duzu. Kontsumitzaile gehienak egoera horretan daude.

Non kontratatzen da gasaren Azken Baliabideko Tarifa?

Soilik 4 enpresek dute tarifa hori eskaintzeko eta kontratatzek baimena; beraz, zure gas kontratua ez badago enpresa hauekin eginda ez zaude ABTren babespean.

ABTa kontratazeko, enpresa hauetako batera jo behar duzu:

Tarifa libreko merkatuan lehen urteko kontratuan bazaude eta ABT tarifara pasatu nahi baduzu, zure konpainiak penalizatu zaitzake, baina inoiz ez energia terminorako (prezioaren alde aldakorra) aurreikusitako fakturazioaren % 5 baino gehiago.

Dokumentazioa

Dokumentazio hau prestatu beharko duzu.

  • NAN/AIZ
  • Datu pertsonalak
  • Etxebizitzaren helbidea.
  • Helbideratzeko banku-kontua
  • HPKU (fakturan aurkituko duzu)

Ez ahaztu

Azken errekurtsoko merkaturatzaileek jasotzen dituzten eskaera guztiei erantzuteko betebeharra dute, betiere kontsumitzaileek baldintzak betetzen badituzte. Ez ordaintzeagatik hornidura eten zaien pertsonei baino ezin izango zaie uko egin arreta emateari.

ABT tarifaren kontratazioa ezin da beste ezein produkturen baldintzapean jarri. Adibidez, azken baliabideko merkaturatzaileak mantentze-aseguru bat eskain diezazuke, baina zu libre zara aseguru hori onartzeko edo ez, eta zure erabakiak ez du inola ere baldintzatzen ABT kontratatzeko eskubidea.

Azken baliabideko merkaturatzaileek ezin diote deskonturik edo errekargurik aplikatu ABTri.

Zalantzak

Zalantzarik baduzu, jo ezazu zure konpainiara, azken baliabideko edozein merkaturatzailerengana edo Kontsumobidera.

Erreklamazioak

Kexak edo erreklamazioak badituzu, lehenengo eta behin saiatu akordio bat lortzen zure konpainia merkaturatzailearekin, eta lortzen ez baduzu, jo Kontsumobidera.

Konparatu

Prezioak alderatu nahi badituzu, fakturaren kostu aldakorrari erreparatzea gomendatzn dizugu. Kostu finkoak bere horretan jarraitzen du, baina zure kontsumoa handitzen bada, kostu aldakorrak handituko du zure faktura.

Hauek dira ABTren (TUR) indarreko prezioak (abenduaren 31ra arte)

Tarifa mota

Tarifa

 

Alde finkoa

Alde aldakorra

TUR 1 5.000 KWh/urte arteko kontsumoak

5,03 €/hil

0,06355463 €/hil

TUR 2 5.000 eta 15.000 KWh/urte bitarteko kontsumoak

9,52 €/hil

0,06069581 €/hil

TUR 3 15.000 eta 50.000 KWh/urte bitarteko kontsumoak

20,54 €/hil

0,05852538 €/hil

*Prezio hauek ez dituzte jasotzen gasaren gaineko zergak eta BEZa

ABTren prezio aldakorra gobernuak finkatzen du hiru hilean behin, betiere prezioaren aldaketak % 2 gainditzen badu.

Aldi baterako, krisiaren ondorioz, gasaren prezioaren hazkundea % 15era mugatu da.

Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) gas-tarifen konparatzailera ere jo dezakezu.

Informazio gehiago duzu Kontsumobideren webgunean eta MLBNren gida honetan