Hemen zaude

Nola eragotzi birusak zure telefono mugikorrera iristea?

Asteartea, Ekaina 18, 2019

Gaur egun telefono mugikorrak telefonoak baino gehiago ordenagailuak dira. Ezaugarri horrek, abantailak emateaz gain, eragozpenen bat ere ekartzen digu; hala, gure mugikorrak birus informatikoz kutsa daitezke.

Iragan astean ezagutu genuen Google Play-ko 200 app baino gehiago infektatu zituztela. Ez dugu hori ekiditeko errezeta segururik, baina zure telefonoa eta aplikazioak hobeto babesteko gomendio batzuk eman ditzakegu.

  • Denda ofizialetako —Google Play edo App Store adibidez— aplikazioak bakarrik instalatu, eta zalantza baduzu, enpresaren webgunetik deskargatu zuzenean.
  • App bat aukeratu edo instalatu aurretik, beste erabiltzaile batzuek egindako balorazioa eta iruzkinak irakurri. Lagungarri izango zaizu.
  • Eskatzen zaizkizun baimenak gehiegizkoak ez direla begiratu.
  • Instalatutako aplikazioak zein sistema eragilea eguneratuak eduki.
  • Eskuragarri dituzu zure gailu mugikorraren segurtasuna handitzeko aukera emango dizuten tresnak.
  • Android mugikorretarako CONAN Mobile izeneko aplikazioa dago. Aplikazio horrek zure smartphoneak dituen arriskuez ohartarazten dizu eta arrisku horiek murrizteko gomendioak ematen dizkizu.
  • Zalantzaren bat baduzu, bertan nahastuta dagoen enpresari edo erreferentziako zerbitzuei —Internautaren Segurtasun Bulegoa (OSI)— galdetu.

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/blog-sarrera/2019/nola-eragotzi-birusak-zure-telefono-mugikorrera-iristea/y10-kbpstblg/eu/