Hemen zaude

MUGI TXARTELA GASTEIZKO TRANBIAN ERABILTZERIK IZANGO DA

Osteguna, Maiatza 7, 2015

MUGI TXARTELA GASTEIZKO TRANBIAN ERABILTZERIK IZANGO DA
Euskadiko garraio txartelen arteko interoperabilitatea lortzeko urratsa da. Bilboko tranbia-zerbitzuetan erabili daiteke MUGI txartela iazko uztailaren amaieraz geroztik

Datorren maiatzaren 4tik aurrera MUGI edo Lurraldebus txartela Gasteizko tranbia ordaintzeko erabili ahal izango da, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak jakitera eman duenez.Arabako BAT txartelaren prezio bera izango dute MUGI txartelaren erabiltzaileek: 0,73 €; esku-dirutan ordainduz gero, aldiz, 1,35 €. Dena dela,Gasteizko tranbian MUGI txartelaren bidez egindako bidai horiek ez dute veste deskontuak lortzeko aukerarik emango eta ez dira txartelaren mugimenduetan agertuko.

Hiru lurraldeetako Garraio Txartelen arteko Interopetabilitate Planaren barruan kokatutako proiektu pilotu horri esker erabiltzaileek erosotasuna eta preziomerkeagoak lortzen dituzte.

Maiatzaren 4ean beraz, Euskadiko txartel bakarraren proiektua ezartzeko beste urratsa emango da. Izan ere, txartel bakarra proiektuaren helburua hiru lurraldetan garraio publikoa edozein txartelekin (MUGI-BARIK-BAT) ordaindu ahal izatea eta erabiltzaileek dagozkien deskontuak lortzea da.

Iazko uztailaren 30etik aurrera aipaturiko hiru txartelak Bilboko tranbia-zerbitzuak ordaintzeko baliogarriak dira. Azarotik aurrera, berriz, TrapagarangoLarreinetako funikularrean. Hurrengo urratsa DBuseko autobusetan eta Euskotreneko Linea Orokorrean erabili ahal izatea izango da.