Hemen zaude

Kontsumobideren gomendioak Dentix enpresak aurkeztutako hartzekodunen konkurtsoaren aurrean

Larunbata, Urria 10, 2020
Dentix izeneko hortz-kliniken kateak aurkeztu duen hartzekodunen konkurtsoak ehunka pertsona hartu ditu eraginpean. Horregatik, Kontsumobidek komenigarritzat hartu du lehen gomendio hauek helaraztea:
Tratamendua lotutako kontsumo-kreditu baten bidez finantzatu duten kontsumitzaileak.
Lehenik eta behin, erreklamazio bat aurkeztu beharko diote enpresari.
Enpresak erantzuten ez badu, erreklamazio bat aurkeztu beharko diote finantza-erakundeari, eta ordainketak geldiarazteko eta kreditu-kontratua ez betetzeagatik deuseztatzeko eskatuko dute bertan.
Finantza-erakundeak kontsumitzailearen eskaerak onartzen ez baditu, Kontsumobideren bulegoetara, dagokion KIUBera jotzea, edo KONTSUMITZAILEEN ELKARTE, UCE/EHKB bezala, gomendatzen da, dagokion erreklamazioa jartzeko.
Zerbitzu osoa ordaindu duten edota kreditu pertsonal baten bidez finantzatu duten pertsonak
Komenigarriena da kontsumitzaileen eskubideen defentsarako elkarte (UCE/EHKB) batera jotzea eta demanda judizial bat aurkeztea.
Tratamenduak amaitu gabe dituzten pertsonak.
Oro har, komeni da odontologoen elkargora joatea, historia klinikoa berreskuratzeko eta tratamendua Dentixekin hitzartutako prezioan (edo, hala badagokio, itundutako prezio batean) amaitu dezakeen dentistarik edo hortz-klinikarik badagoen jakiteko.
Kasu guztietan, dokumentazio guztiaren kopia aurkeztea gomendatzen da (informazio-liburuxkak, ordainagiriak, kontratuak, enpresarekiko komunikazioak eta abar).
Etorkizunean horrelako egoerak saihesteko, besteak beste honako gomendio hauei jarrai diezaiekete kontsumitzaileek:
Legez ezarrita dauden eta konfiantza ematen duten klinikak aukeratzea.
Aldez aurreko eta idatzizko aurrekontu bat izatea eskubidea da. Halaber, aurrekontua onartzen denetik, odontologo arduradunaren izena jakinarazi beharko da idatziz.
Tratamendu osoa aldez aurretik ez ordaintzea.
Publizitatea loteslea da. Publizitate-liburuxkak, webguneko informazioa, aurrekontua, fakturak eta abar gorde egin behar dira. Beharrezkoak izango zaizkizu erreklamazio bat egiteko garaian.

https://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2020/kontsumobideren-gomendioak-dentix-enpresak-aurkeztutako-hartzekodunen-konkurtsoaren-aurrean/