Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak ehunezko jantzien etiketak kontrolatzeko ikuskapen-kanpaina bat abiarazi du, bai establezimendu fisikoetan, bai Interneteko dendetan. Kanpaina hau Estatuko gobernuarekin eta gainerako autonomia-erkidegoekin koordinatuta egingo da.
Merkatuaren liberalizazioak eta prezio oso baxuko eskaintzak zituzten hirugarren herrialdeetako operadoreen sarrerak alerta-egoeran jarri zituzten Estatuko ikuskaritza eta merkatu-kontroleko zerbitzuak, eta 2018an % 52ko ez-betetzea detektatu zuten ehunezko jantzien etiketetan. Horren ondorioz, ikuskapen-kanpainekin jarraitu da, etiketetan irregulartasunak badirauten edo konpontzen ari diren egiaztatzeko. Oraingo honetan, kanpainak izaera zehatzailea du.
Etiketatzearen bidez, handizkariek eta txikizkariek legeak eskatzen duen aurretiazko informazioa ematen diote kontsumitzaileari, haien eskubideak, segurtasuna eta merkatuan lehia leiala bermatzeko.
Kanpaina modu sekuentzialean egingo da hiru lurraldeetan, eta produktu bera bi establezimendutan egiaztatzea saihestuko da. Establezimendu fisikoen kasuan, horiek ausaz aukeratuko dira, baina denda birtualen kasuan, jaso dituzten erreklamazioen kopurua hartuko da kontuan.
Kanpainaren helburu nagusia ez izan arren, honako hauek ere egiaztatuko dira: erosketa-tiketak eman direla, establezimenduek erreklamazio-orriak dituztela kontsumitzaileen eskura eta hori behar bezala iragartzen dela.
Hemen zaude
Kontsumobidek ehungintzako etiketak kontrolatzeko kanpaina hasi du
Igandea, Urria 10, 2021