Asteazkena, Apirila 11, 2012
Kaltegarri gerta zitezkeen 80 produktuko 20.000 aletik gora kendu zuen merkatutik iaz Osasun eta Kontsumo SailakGuztira, 6.303 ikuskaritza-ekintza burutu zituen 2011 urtean zehar, Kontsumobidek eskeinitako datuen araberaOro har, 2011 urtean, 6.303 ikuskapen-jarduera egin dira, 4.077, erreklamazioengatik; 1.018 ikuskapen-kanpainengatik, 1.034 alerta-sareengatik, eta 174, beste jarduera batzuengatik. Jasotako 2.619 alertetatik, alertan jarritako 80 produktu lokalizatu dira, eta 20.173 ale erretiratu dira merkatutik.Hauek dira 2011ko ekitaldian egin diren ikuskapen-kanpaina nabarmenenak, eta haietatik ateratako ondorioak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ezagutzera eman duenez:1.- Publikoarentzako salmenta-prezioei (PSP), merkataritza-ordutegiei eta erreklamazio-orriei buruzko kanpaina:Establezimenduen % 89,7k produktuen prezio guztiak erakusten ditu erakusleihoan, eta % 98,4k, barnean ere bai. Establezimenduen % 96k behar bezala ageri du zer merkataritza-ordutegi duen, eta % 97,3k erreklamazio-orriak badituztela iragartzen duen kartelik jartzen du, edota eskura dauka, ikuskapena egin zaien unean.2.- Belzteko zentroetan nahitaez izan behar duten informazioa kontrolatzeko kanpaina:Belzteko aparatuak erabiltzen dituzten langileek bazuten, oro har, ziurtagiri egokia, eta EE markarekin bat datozen edo ez datozen ziurtatzeko etiketa ere bazuten.Ikusgai izan behar dituzten informazio-karteletan ez-betetze batzuk atzeman dira; beste zenbait kasutan, azalaren fototipoei buruzko taulak ez dituztela ikusi da, edo esposizio-denborarik ez dela ageri, bezeroen fitxetan ere datuak betetzeke zeudela, zentroek egiten duten publizitatean ere atzeman dira ez-betetzeak, prezioak ere ez dituzte ageri zenbaitetan eta erreklamazio-orriak dituztela dioen informaziorik ere ez beste batzuek, edo zenbaitek, eduki ere ez zituzten.3.- Ikuspen handiko txaleko islatzaileak kontrolatzeko kanpaina:Ikuskatutako txaleko guztiek zuten EE marka eta PSPa; betetzen zituzten diseinu-baldintzak eta badute liburuxka. % 94k bazuen nahitaezko informazioa eduki behar duen etiketa; % 83,3k jasotzen ditu identifikazio-datuak eta helbidea, fabrikatzailearen informazio-liburuxkan; % 93,3k nola erabili, mantendu, gorde eta garbitu behar den zuzen azaltzen du; % 44,4k UNE arauekin bat datozela egiaztatzeko informazio zuzena ematen du; % 80k ageri du UNE arauaren zenbakiari eta urteari buruzko informazioa, bai eta txaleko-ehunaren osaerari buruzkoa ere, eta % 26,7k bandetan fabrikatzailearen izena ageri du ikusteko, irakurtzeko eta ezin ken daitekeen moduan.4.- Zerbitzu-emaileek beren identifikazio- eta harreman-datuak zerbitzu hartzaileei emateko betebeharra betetzen duten kontrolatzeko kanpaina estatala:Guztiek ematen die kontsumitzaileei aurretiko informazioa, ageri dute erreklamazio-orriak badituztela, eta eduki ere benetan badituzte.5.- Txikizkako merkataritzaren titularrek ontziratutako produktuetan kontsumitzaileari ematen zaion informazioaren funtsezko eta oinarrizko alderdiak kontrolatzeko kanpaina:Protokolo-item-en % 85,7 egokiak dira.6.- Bitamina eta mineraldun esnearen laginak hartzeko kanpaina:Egindako saiakuntzen % 100ek betetzen du araua.7.- Haurren jantzien (14 urte bitarte) laginak hartzeko kanpaina:Jantzien segurtasunari, osaeraren adierazpenari eta arduradunaren helbideari buruzko ez betetze gutxi batzuk izan dira.8.- Jostailuen etiketak eta segurtasuna kontrolatzeko kanpaina:Laborategira bidalitako 24 laginetatik 15en emaitzak ditugu; bat, alerta-sarean jarriko da (imanak dituen igeltsuzko moldeak). 2 komunikazio egin dira.Jostailuen 48 protokolo egin dira, 880/1990 Errege Dekretuaren arabera, eta 6 protokolo, 1205/2011 Errege Dekretuaren arabera. Ia jostailu guztiek betetzen dituzten etiketa-betekizunak.