Hemen zaude

JAUNARTZEEN OSPAKIZUNAK|7.000€-ak GAINDITZEN DITU

Astelehena, Apirila 25, 2016
JAUNARTZEEN OSPAKIZUNAK|7.000€-ak GAINDITZEN DITU

Gazteiz, 2016ko apirilaren 18a.- Jaunartzearen ospakizunak 7.000€-ak gainditzera heldu daiteke, jantziaren, osagarriaren eta otorduaren artean, gastu handiagoa eskatzen duten zerbitzuak eta gaiak, hauei ere gehitu behar zaie, ospakizunak senideentzat duen kostua, opariak, jantziak edo ile-apaindegia. Elizkizun hau ekitaldi soziala bihurtu denez, batzuetan zorduntze garrantzitsua dakar familia askorentzat. Jaunartze ospakizunak ekartzen duen gastua nabarmentzeko asmoz Euskal Herriko kontsumitzaileen Batasunak egindako ikerketatik ondorioztatzen den konklusioetako bat da.

Egun hain seinalatutarako prestaketa guztiak nahiko aurrerapenekin hasten dira. Normalean ardura gehiagorekin aukeratzen dena mutiko edo neskako jantzia da. Modelo aukera handia dago, beraz, prezioetan ere bai. Neskaren soinekoa batazbesteko 560 euro inguru kosta daiteke, hala ere, oihalaren kalitatearen arabera, eramaten duen lana, diseinatzaile batena den ala ez, beraz 99€-etatik hasi eta 1.450€ etarainoko jaunartze-jantziak aurkitu ditzakegu.

Baina soinekoaz gain, neskak diadema bat, loreak, begizta beharko ditu osagarri gisa, 14,99€-en eta 65,90€-en artean kostatuko zaigu. Beharda ere, kankana, eskularruak beharko ditu batazbesteko 63€ gehituz. Gainera kontutan eduki behar ditugu zapatak, aldagarria, galtzerdiak erosi behar direla, batazbesteko beste 55,95€ .

Mutikoen kasuan, gure poltsikoarentzat arropa merkeago izango da, almirante jantzia aukeratzen badugu, 220€ inguru ordainduko dugu, nahiz eta 340€ arte aurkitu dezakegu. Beste aukera batzuekin berdin gertatzen da, marinel-jantzia batazbesteko 220€ edo jaka-jantzia 240€ inguru. Neskekin gertatzen den bezela galtzerdiak, aldagarria eta zapatetako kostua gehitu behar zaio.

Osagarri guzti hauek 110€ eta 536€ artean kosta dakiguke.

Oturuntza atalik garestiena da. Etxean familiarekin ospatzea aukera ekonomikoena izan arren, gaur egun jatetxe batera jotzen ohi dugu (jatetxe asko eskontza eta jaunartzeetan espezializatuak daude). Lagunen eta senitarteen artean ohikoenea 65 gonbidatu inguru izatea da eta gonbidapena batazbeteko 3.312€-koa izango da, aukeratzen den menuaren arabera, noski.

Ohiko gastuak. Osagarriak izan ohi dira beste gastuetariko batzuk, erlojua, eskumuturrekoa, katea, gurutzea, etab.

Oturuntza zehazteko orduan prezio-mota guztietakoak aurki ditzakegu.

Normalean, jatetxeko kudeatzailearekin negoziatu egiten da eta menuaren prezioa aukeratu.

Prezio jakin batean barruan, menu mota desberdinak eskaintzen dituzte, 30€ eta 70€ artean egoten dira mahaikideen gogoen arabera

Erreportaje fotografikoa beste gastu bat da. Ohikoa da, elizak berak argazkilari bati eskatzea egun horretan jaunartzea ospatzen duten umeei argarki erreportaje bat egin dezan eta gero denen artean gastuak banatu, familia bakoitzak adina kopia eskatuz.

Urtero gehituz joaten ari den beste datuetako bat animazio zerbitzu gehigarria da, Umeei egun hain berezi horretan dibertitzeko.

Ospakitzuna hilezkortzeko, ohikoena da erreportaje fotografikoa ezkatzea, gastu hau ere kontutan eduki beharrekoa.

Denda espezializatuan zerrenda bat eskatzea, eta non aldezaurretik umeek jaso nahi dituzten opariak aukeratu dituzte ( horrela egitea onuragarria izan daiteke, senideei nolabait oparriak aukeratzeko lana errazten dietelako ).

Kontu-korrente bat irekitzea gonbidatuek diru kopuru bat sar dezaten opari gisa.

Kontabilizatu ez diren gastu hauei beste batzuk gehitu behar zaizkie eta normalean ekitaldi honetarako egiten direnak, falta denfamilia hornitzea, etxea konpontzeko aukera aprobetxatzea, etab.

Gomendioak

Familiaren aukera ekonomikoen arabera aurrekontua lantzea eta horretara mugatzea ahal den guztia. Horrela gehiegikeriak eta behargabeko zorduntzeak saihets daitezke.

Aurrekontuan aurrez ikusitako gastuak sartu eta marjina utzi gehigarrientzat.

Publizitate-erakargarriengatik ez eragiten uztea , ezta kontsumismoagatik, gaur egun ospakizun mota hauetan gero eta arruntagoa baita.

Zerbitzu eta Produktu guztietan kalitate-prezio erlazioa balioestatu.

Lehen Jaunartzeari lotuta dauden erosketetan aurresteko oso egokia da prezioak konparatzeko denda desberditan prezioak konparatzea.

Konparatu ondoren, beharrezko artikulu bakoitza denda ekonomikoenean erosi eta ez egin erosketa guztia denda berdinean

Oturuntza aldez aurretik gordetzea, horrela establezimendua aukeratzeko aukera gehiago egon dira eta prezio egokiagoa aurkitzeko ere.

Familiaren zorduntzea handituko dutenez gero kreditu azkarretera ez jotzea

Prentsa Saila

Manu Urkiri

656197499