Astelehena, Martxoa 4, 2013
Itxi behar duela aurreikus daiteken bidaia-agentziako bezeroei zuzendutako oharra
Gogorarazten dizuegu bidaia-agentzia guztiek fidantza bat gordailatzeko betebeharra dutela, euren egoitza soziala dagoen tokiko turismoko erakunde administratiboetan. Fidantzaren zenbatekoa bidaia-agentziek kontsumitzaileekin hartutako konpromisoen ez-betetzeei aurre egiteko erabiltzen da soil-soilik, arbitrajeko laudo edo epai judizial batek hala adierazi ondoren, betiere.
Itxi behar duela aurreikus daiteklen bidadia-agentzia batean bidai konbinatu bat, pakete turistiko bat edo zerbitzu bat kontratatuta daukaten kontsumitzaileei eta erabiltzaileei,Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailakalderdi hauek kontuan hartzea gomendatzen die, hurrengo egoera hauetako batean baldin badaude:
1. Bidaia bat kontratatu eta ordaindu dut, baina agentziak oraindik ez dit bidaiatzeko dokumentazioa eman; jakin dudanaren arabera, handizkariak ez du kobratu eta ezin dit plaza ziurtatu. Haren proposamena berriro ordaintzea eta, ondoren, erreklamatzea da. Zer egin dezaket?
· Txikizkako agentziak ez badizu bidaia antolatuko dela ziurtatzen, dirua itzultzeko eska dezakezu.
· Bidaia ezeztatu aurretik, saiatu handizkariarekin hitz egiten, akordio batera irits zaitezketen ikusteko.
· Akordiorik lortzen ez baduzu, aurkeztu erreklamazio bat bidaiaagentziari, bai eta handizkariari ere, baldin eta daukazun dokumentazioan bere izena eta erreserbaren zenbakia agertzen badira.
· Erantzunarekin konforme ez bazaude, bide judizala hartuta erreklamatu dezakezu(*):
2. Duela egun batzuk, nire bidaia ezeztatuko zutela eta dirua jasotzera joan nintekeela esateko deitu zidaten bidaia agentzikoek. Egunak igaro dira eta ez dut itzulketarik jaso, zer egin dezaket?
Erreklama ezazu bai agentziari bai handizkariari dirua itzultzeko eta jasotako kalteengatiko ordaina (hala badagokio), baldin eta dokumentazioan haren izena eta erreserba-zenbakia agertzen badira.
Erantzunarekin konforme ez bazaude, bide judizala hartuta erreklama dezakezu(*):
3. Bidaia konbinatu bat (garraioa eta ostatua) egiteko seinale bat eman dut, baina komunikabideetako albisteak direla eta, bidaia ezeztatu nahi dut. Zer egin dezaket?
Edozein momentutan, kontsumitzaileak eskatutako edo kontratatutako zerbitzuak ezezta ditzake, eta ordaindutako zenbatekoa jasotzeko eskubidea du, hura guztizko prezioa zein gordailua (seinalea) izan. Hala ere, bidaia-agentziari kalte-ordaina eman beharko dio, jarraian adierazitako kantitateetan:
a) Bidaia konbinatua bada, kudeaketa-gastuak eta, hala badagokio, ezeztatze-gastuak (behar bezala justifikatuak) ordainduko ditu, bai eta penalizazio hauetako bat ere:
· Bidaiaren guztizko zenbatekoaren % 5, baldin eta ezeztatzea 10 egunetik gorako eta 15 egunetik beheragoko aurrerapenarekin egin bada.
· % 15, ezeztatzea 3 eta 10 egun bitarteko aurrerapenarekin egin bada.
· % 25, ezeztatzea bidaia hasi aurreko 48 orduen barruan egin bada.
· Kontsumitzailea aurreikusitako irteera-orduan agertzen ez bada, ez du ordaindutako zenbatekoaren itzulketarik jasotzeko eskubiderik izango, aldeon artean bestelako akordioren bat lortu ezean.
b) Pakete turistikoa kontratazioko baldintza ekonomiko bereziei lotuta badago (tarifa bereziak edo bestelakoak), uko egiteagatik eratorritako gastuak bi aldeok adostutako baldintzei jarraiki ezarriko dira.
Bidaia ezeztatu aurretik, saiatu handizkariarekin / paketearen antolatzailearekin hitz egiten, akordio batera iritsi zaitezketen ikusteko.
4. Zerbitzu bat kontratatu eta ordaindu dut (adibidez, hegazkin-txartel bat, gau bat hotel batean…), baina komunikabideetako albisteak direla-eta, zerbitzua ezeztatu nahi dut. Zer egin dezaket?
Edozein momentutan, kontsumitzaileak eskatutako edo kontratatutako zerbitzuak ezeztatu ditzake, eta ordaindutako zenbatekoa jasotzeko eskubidea du, hura guztizko prezioa zein gordailua (seinalea) izan. Hala ere, bidaia-agentziari kalte-ordaina eman beharko dio, jarraian adierazitako kantitateetan:
a) Zerbitzuen kasuan, kudeaketa- eta ezeztatze-gastuak ordainduko ditu (behar bezala justifikatuak). b) Zerbitzu bat kontratazioko baldintza ekonomiko bereziei lotuta badago (tarifa bereziak edo bestelakoak), uko egiteagatik eratorritako gastuak bi aldeok adostutako baldintzei jarraiki ezarriko dira.
5. Eta bidaia-agentziak abuzturako kontratatuta daukadan bidaia bat-batean ezeztatzen badu, badauka horretarako eskubiderik?
Araudian aurreikusitako kasuetan izan ezik, eta kontsumitzaileari egotzi ezin zaizkion arrazoiren bat dela medio, bidaia antolatzen duen agentziak bidaia konbinatua adostutako irteera-dataren aurretik ezeztatzen badu, kontsumitzaileak hurrengo aukera baterako eskubidea izango du:
a) Kalitate bereko edo handiagoko beste bidaia konbinatu bat, baldin eta bidaia antolatzen duen agentziak edo bidaia konbinatuaren amaierako saltzaileak aukera hori eskain badezakete. Eskainitako ordezko bidaia kalitate txikiagokoa baldin bada, agentziak bion arteko prezio-diferentzia ordaindu beharko dio kontsumitzaileari.
b) Gehienez ere hilabeteko epean, kontratua betez ordaindutako zenbateko guztiak itzultzea. Esandako epea igaro bada eta erabiltzaile turistikoek ez badute zor den zenabtekoa itzuli, erabiltzaile turistikoak honen bikoitza eskatu dezake.