Asteazkena, Urria 9, 2013
Internet Finkoaren Kalitateari
buruz Interneten Elkarteak egindako Bosgarren Azterlana:banda zabalaren Kalitatea, abiadura baino zerbaitgehiago
BATEZ BESTEKO NOTA ZAZPIRA HURBILTZEN ARI DA.
MOVISTAR BAKARRIK DABIL ZORTZI PUNTUTIK GORA ETA KALITATEZ OPERADORE GUZTIEN GAINETIKDAGO
ORANGE, VODAFONE eta R ez dira 6 puntura iristen, onenetik % 35era
MOVISTAR eta ONO deskargen batez besteko abiaduraren % 90tik gora dabiltza
20 Mb/s-tan deskarga-abiaduren % 59 eta % 66 edukitzeak kalte egiten die JAZZTEL, ORANGE eta VODAFONE operadoreei.
TELECABLEk emaitza txarrak ditu abiadura guztietan.R eta EUSKALTEL konpainiek, berriz, zuntzean. Igoerako batez besteko abiadurak:ORANGEren % 75 eta MOVISTARren % 94 artean dabiltzaOperadore nazionalek MOVISTARrek baino 5 aldiz erreklamazio gehiago jasotzen dituzte.
Interneten hornidura:VODAFONE eta R konpainiek 25 egun inguru behar izaten dituzte.
R eta TELECLABE operadoreek matxura-abisuen % 7 eta % 5 artean erregistratzen dituzte linea finkoengatik.
Huts egindako transmisioak:R eta TELECABLErenak batez bestekoaren halako bi dira
Euskal Herria Kontsumitzaileen Batasuna(EHKB) eta Internauten Elkarteak (IE) Espainiako Internet Operadoreen Kalitateari buruzko Bosgarren Azterlana egin dute.Horretarako, 2012ko uztailetik hasi eta 2013ko apirila bitarte 9,4 milioi neurketa aztertu ditu.