Hemen zaude

Ikastetxeek jada izena eman dezakete Consumópolis 15 lehiaketan

Osteguna, Urria 31, 2019

Jada zabalik dago “Consumópolis 15” lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea. Ikastetxeak Kontsumobideren web-orriaren bitartez edo Consumópolis-en orrian sartuta erregistratu ahal izango dira. 

Consumópolis Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren Zuzendaritza Nagusiak, autonomia-erkidegoen laguntzarekin, antolatutako eskola-lehiaketa bat da. Lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailatako ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailatako ikasleei, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailatako ikasleei zuzenduta dago. Lehiaketaren bitartez gazteen artean kontsumo arduratsua sustatzea bilatzen da. Aurtengoa lehiaketaren hamabosgarren edizioa izango da. 

Bi parte-hartze fasetan egituratua dago. Lehen fasean hainbat proba gainditu behar dira Consumópolis-en web-orrian sartuta. Eta bigarren fasean talde-lan bat egin behar da. Autonomia-erkidego bakoitzak kategoria bakoitzeko irabazleak, bigarren sailkatuak eta hirugarren sailkatuak izendatuko ditu. Autonomia-erkidego bakoitzeko irabazleek lehiatuko dute estatuko fasean azken saria irabazteko. Euskal Autonomia Erkidegoak ia edizio guztietan hartu du parte, horietatik hirutan garaipena lortuz. 

Talde bakoitzak 5 ikasle eta irakasle tutore bat izango ditu. Ikastetxe bakoitzak berak nahi adina talde aurkez ditzake, eta taldeen tutoretza-lanak egingo dituzten pertsonak talde batean baino gehiagotan egon daitezke.

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/albistea/-/prentsa_oharra/2019/ikastetxeek-jada-izena-eman-dezakete-consumopolis-15-lehiaketan/