Ikuskaritza-kanpainak zehapen izaera du eta 2020ko abendura arte luzatuko da
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskaritza-kanpaina bati ekingo dio uztailean, Interneteko higiezinen enpresen atariek eta higiezinen agentziek etxebizitzetako eraginkortasun energetikoari buruz informatzeko duten betebeharra betetzen dutela ziurtatzeko helburuz. Aurkitzen diren arau-hausteak Kontsumobideko Aholkularitza Juridikora helaraziko dira dagokien zehapen-proposamenarekin.
Etxebizitzetako eraginkortasun energetikoa funtsezko ezaugarria da Europar Batasuneko, Estatuko eta Erkidegoetako erregulazioaren arabera eta, ondorioz, kontsumitzaileek eskubidea dute informatuak izateko, eta higiezinen enpresak (fisikoak nahiz birtualak) behartuta daude informatzera. Eraginkortasun Energetikoaren Etiketa eta ziurtagiriaren erregistro-zenbakia informazio arautuak dira, indarrean den araudiaren arabera agentziek jakinarazi beharrekoak.
Ikuskaritza-kanpaina hau 90 jarduerarekin hasiko da lehenengo etapan; jarduerak proportzionalki bananduko dira hiru lurralde historikoen artean, eta gero egingo diren ikuskaritzak 20 izango da hilabeteko, 2020ko abenduan amaitzeko.
Higiezinen agentzien publizitatearen edo komunikazioaren ?online edo fisikoa? analisia izango da dinamika, energia-ziurtagiri horren erreferentzia ikusgai ote duten ziurtatzeko. Establezimendu fisikoa duten higiezinen agentzietan, etxebizitza bat hautatuko da ausaz, gehituta izan behar duen dokumentazioa aztertzeko: energia-ziurtagiriaren etiketa eta ziurtagiriaren erregistro-zenbakia.
Kanpaina hau 2016an egin zen beste baten jarraipena da. Kanpaina hartan ziurtatu zenez, baxua zen betearazpen-maila. Bestetik, otsailaren 26ko 25/2019 Dekretu berriak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinetako eraginkortasun energetikoa ziurtatzekoak, indartu egiten du bere premia. Adierazi bezala, kanpainak zehapen izaera izango du.