Ostirala, Uztaila 24, 2015
HEGAZKINEAN BIDAIATZEKO GOMENDIOAK
Erabiltzaileek hegazkin-bidaia bat kontratatzean dituzten eskubideen berri eman nahi du Gipuzkoako Kontsumitzaileen elkarteak. Hegaldi bati buruzko kontsulta egiten duzunean edo Europako Batasuneko bidaia-agentzia baten bidez erreserba bat egitean, honi buruzko informazioa eman behar dizute: Bidaia egiteko aukera desberdinak (hegaldi mota). Aireko linea desberdinek dituzten tarifa guztiak. Benetan zerbitzua beteko duen hegazkin-konpainiaren izena, baldin eta billetean datorren konpainiaren desberdina bada. Bidaiak irauten duen denboran izan daitezkeen hegazkin-aldaketak. Egingo diren geldialdiak. Aireportu arteko transferentziak hegaldiak irauten duen denboran. Internet erabiliz gero, billetea erosi baino lehen ziurtatu beharko duzu interesatzen zaizkizun ibilbidea, datak, ordutegiak eta tarifak aukeratu dituzula, eta halaber, baldintzak ezagutu behar dituzu.Gainera, galdetu ezazu zein diren Garraio Baldintza Orokorrak eta interneten ageri diren erantzukizun-mugak, edo bestela, galdetu hegazkin-konpainiari non kontsulta ditzakezun.
Jarraian kontuan hartzea komeni den zenbait gomendio eman nahi dizkizugu:
Okupazioa handia den garaian bidaiatzeko asmoa baduzu, egin erreserbak aldez aurretik. Eskaera handiko garaian bidaiatu behar baduzu, erreserba baieztatua duen billete bat erostea komeni da, eta bidaia joan-etorrikoa bada, saia zaitez itzulera itxita eta baieztatua izaten. Bidaia hasi baino lehen hegaldiaren ordua baieztatzea komeni da. Nazioarteko hegaldietan hegazkin-konpainia gehienek eskatzen dute irteera edo itzulera erreserba baieztatzeko, hegaldiaren irteera-ordua baino 72 ordu lehenago gutxienez. Horrela egin ezean, zure erreserbak ezeztatuak izan daitezke. Era berean, hegazkin batera igotzen zaren bakoitzean billeteak egiaztatzea komeni da, hegazkin-konpainiako langileak hegaldi horri dagokion kupoia bakarrik kendu duela ziurtatzeko.