Hemen zaude

Halloweenen kontu handiz ibiltzea gomendatzen du Kontsumobidek

Ostirala, Urria 29, 2021

 

https://youtu.be/7wGGvefs6QA

Datorren Halloween data berezia izango da pertsona askorentzat, zalantzarik gabe. Festa hau gure artean errotu da eta bi urteko pandemiaren ondoren jende-mugimendu masibo bat izango da ziurrenez. Hori dela eta, gogoratu behar dugun lehenengo gauza da pandemia ez dela pasatu eta arauak betetzen jarraitu behar dugula, eta kontu handiz ibili.

Mozorroak definitzen du Halloween festa, eta arrakastatsua izan dadin eta disgustorik ez izateko, festan kontuz ibiltzeaz gain, mozorroa arretaz aukeratzea gomendatzen dugu:

  • Hain iraunkorrak ez diren materialekin edo beste arropa batzuen zatiekin egiten dira mozorroak; beraz, suarekiko erresistenteak diren eta Europako araudia betetzen duten materialekin egindako mozorroak aukeratu behar dira beti, eta horretarako CE bereizgarria bilatu behar da.
  • Karetak erabiliz gero, hobeak dira buru osoa estaltzen ez dutenak, eta ziurtatu behar da arnasa hartzeko adina zulo
  • Etiketa berrikusi eta materialak egiaztatu behar dira; horrela saihestuko dira alergiak, igurtziak eta abar.
  • Makillajeen kasuan, behar-beharrezkoa da iraungitze-data eta konposizioa egiaztatzea, larruazaleko erreakzio deserosoak prebenitzeko.

Haurrentzako mozorroak

  • 12 hilabete eta 14 urte bitarteko adina duten haurrentzako mozorroak jostailuak dira eta eskakizun zorrotzagoei lotuta daude. Beti egiaztatu behar da etiketa, eta mozorroa adinerako egokia
  • Saihestu mozorroaren zati txikiak, besteak este, perlak edo lentejuelak, askatu eta irentsi egin baititzakete.
  • Saihestu nahi gabe itotzea eragin dezaketen sokak txanoetan edo lepoaren inguruko elementuak.
  • Makillajeetan eta tinduetan egiaztatu egin behar da urez garbitzeko modukoak direla, eta kontuz erreakzio alergiko eta antzekoekin.

Kontsumobidek hurbileko eta konfiantzazko saltokietara joatea gomendatzen du, segurtasun-berme gehigarri gisa. Online erosketen kasuan, gomendio horiek guztiak ere kontuan hartu behar dira.

Ez da ahaztu behar Internet bidez erostean 14 egun daudela iritziz aldatzeko, betiere erabili edo bilgarritik atera ez baduzu artikulua.