Hemen zaude

EZ ZAITZATELA MUGIKORRIK GABE UTZI!

Astelehena, Urtarrila 29, 2007
Herritarrek segurtasun gehiago izatea guztion erantzukizuna da Mugikorraren erabilera hainbeste zabaltzearen ondorioz asko ugaritu da mugikorren lapurreta azken aldi honetan. Mugikorra zure diru-zorroa edo kreditu-txartela balitz bezalaxe ibili behar duzu: tresna txiki bat da, baina garrantzi handikoa eta baliotsuenetakoa, eta babestu egin behar dugu.  Mugikorren lapurreta eragozteko, Barne Ministerioak, Zientzia eta Teknologiakoak, eta Osasun eta Kontsumorakoak, lankidetzan ari dira telefonia mugikorreko operadoreekin eta terminalen fabrikatzaileekin.  Delinkuentziaren aurkako borroka horretan garrantzi handikoa da herritarrak horretaz jabetzea eta beharrezko informazioa izatea, horren bidez murriztu egingo baitira mugikorrak lapurtzeko aukerak.  Horretarako bi bide dituzu eskura:Lehenengoa, prebentziozko neurriak hartzea. Eta azken kasuan, Sim-a eta terminal mugikorra baliogabetzea. Kreditu txartelarekin gertatzen den moduan, baliorik gabe geratuko dira salatzen baduzu, eta horrela mugikorrak lapurtzeak ez du pena mereziko. Horren identifikazio-zenbakiakTelefono mugikor bat erosten duzunean, hori babesteko bi maila izango dituzu honakoei esker:  Pin-a (Identifikazio Pertsonalaren Zenbakia) zenbaki bat da, gehienetan 4 digitu dituena, eta Sim txartelarekin (Erabiltzailearen Identifikazio Txartela) lotura du, terminal mugikorrean sartzekoa da eta zure operadorearekin eta telefono mugikorreko zure zenbakiarekin zerikusia du. Ez ezazu desaktibatu.  Imei-a: mundu mailan zure terminal mugikorrak duen identifikazio zenbakia da. IMEI-a zure autoaren bastidorearen zenbakia bezalakoxea da, eta 15 digitu ditu, denak batera idatzita, adibidez, <352167 40 477100 5> edo bereizita <352767/40/477100/5>.Prebentzio-neurriak Jende asko dabilen lekuetan, hala nola merkataritza-zentroetan eta garraio publikoetan, zentzuz erabil ezazu zure mugikorra, eta ez ezazu denek ikusteko lekuan utzi eta ezta ezezagunei utzi ere.  Halaber, ahal baduzu behintzat, dardara egiteko eran erabil ezazu, edo soinu-bolumena murriztu.  Oinarrizko neurri bat SIM txartelaren Pin kodea aktibatzea edo horretarako eskaera aktibatuta edukitzea izango da, gehienetan hori aktibatuta etortzen da.  Autoetan ez ezazu terminala denek ikusteko moduan utzi aginte-mahaian edo eserlekuetan.  Halaber oso garrantzitsua da zure mugikorraren datuak hainbat leku segurutan idaztea: *SIM-era sartzeko zure PIN kodea. *Zure terminal mugikorra blokeatu eta desblokeatzen duen zure “Segurtasun Kodea”. *Terminalaren identifikazioa: IMEI. *Terminalaren marka eta modeloa. Imei-a era honetan eta honako lekuetan lor dezakezu: **#06# markatuz eta deitzeko botoia sakatuz zure terminalean: IMEI-a ikusiko duzu pantailan. *Zure terminal mugikorrean, gehienetan bateriaren konpartimentuan idatzita. *Mugikorra biltzeko kutxan, jarraibideak agertzen diren dokumentazioan, edo fakturan.  Mugikorra lapurtu edo ebatsiz gero, datu horiei esker telefoniako operadoreek mugikorra blokeatu ahal izango dute, eta Poliziaren eta Guardia Zibilaren lana erraztu egingo dute. Zer egin lapurtu edo ebatsiz gero? Horren berri eman berehala telefonia mugikorreko zure operadoreari, zure telefono zenbakiaren eta terminal mugikorraren (IMEI) datuak eman beharko dizkiozu, terminal mugikorra eta SIM txartela blokeatu ahal izateko.  Hori eginez zure terminal mugikorra eta zure SIM txartela ez dituzte iruzurrez erabiliko. Eska ezazu informazioa kasu horietan zure operadorearekin zer egin dezakezun jakiteko eta jarraitu beharreko urratsak ezagutzeko.  SALATU EZAZU mugikorra lapurtu egin dizutela eskumena duen agintaritzaren aurrean, eta eman itzazu zure telefono zenbakiaren eta terminal mugikorraren (IMEI) datuak.