
Deepfake izeneko edukiak, Adimen Artifizialaren bidez sortu edo manipulatutako irudi, bideo edo audio errealen simulazioak, desinformazioaren eta segurtasun digitalaren arloko kezka nagusietako bat bihurtu dira. Pertsonak, ahotsak edo egoerak errealismo handiz imitatzeko duten gaitasunak nahasmena sor dezake, iruzurrak erraztu eta benetako edukien identifikazioa zaildu.
Testuinguru honetan, Europar Batasunak Adimen Artifizialaren erabileran gardentasuna indartzeko neurriak garatzen jarraitzen du. Horien artean, AA bidez sortutako edo manipulatutako edukiak argi eta garbi identifikatzeko betebeharra nabarmentzen da, herritarrek eduki artifizial baten aurrean daudela jakin dezaten.
Neurri horien helburua da ingurune digitalean konfiantza indartzea, desinformazioari aurre egitea eta erabiltzaileak balizko engainu edo manipulazioetatik babestea. Gardentasuna eta informazio argia funtsezko elementuak izango dira teknologia horien erabilera arduratsua bermatzeko eta herritarren eskubideak ingurune digitalean babesteko.
EHKBtik uste dugu ezinbestekoa dela Adimen Artifizialaren garapenak kontsumitzaileen babesa indartuko duten neurriak izatea lagun, bereziki gero eta zailagoa denean benetako edukiak eta artifizialki sortutakoak bereiztea.
"La Unión Europea acuerda la propuesta de España de prohibir los 'deepfakes' sexuales" – La Moncloa, Gobierno de España.

