Igandea, Ekaina 29, 2008
ETIKETA ZALANTZARAKO BIDERIK GABE Herritarrek eskuratzen eta kontsumitzen dituzten elikagaiei buruz informazio zehatza jasotzeko eskubidea bermatu dadin, beharrezkoa da elikagaien ezaugarriak ezagutzera ematea, etiketen bitartez azalpen zehatz eta egiazkoa emanez. Informazioa da kontsumitzaileen aukerarik onena eta etiketa informazio-iturri nagusia. Zer esan behar du Etiketak produktuaren inguruko datu baliagarri ugari eman behar dizkio kontsumitzaileari: eskuratu duen elikagaiari buruzko informazioa ematen dio eta, horrela, bere gurari eta eskakizunen arabera aukeratzea ahalbidetzen dio. Horretarako, argia eta ulergarria izan behar du, eta nahitaezkoa da egia esatea. - Etiketak hauxe adierazi behar du: Beti: - elikagaiaren izen edo izendapena.- Europar Batasunean helbidea edukiko duen ekoizle, ontziratzaile edo saltzailearen izena eta helbidea Kasu gehienetan:- osagaien zerrenda.- eduki garbia (bolumena edo pisua).- ahal dela kontsumitu beharreko data edo iraungipen-data.- fabrikazio-lotea. Batzuetan (produktuaren arabera):- kontserbazio-baldintza bereziak.- erabiltzeko modua.- nutrizio-etiketa (elikadura-ezaugarriak). Nola interpretatu etiketaProduktuaren izenaHonelakoa izan daiteke:- Europako arau baten arabera ematen zaion izena (txokolatea, zukuak...),Espainiako araudiak (turroia, olibak, gozokiak...), araurik ez badago, erabilerak ospetsu egin duen izena (fabada, eltzekoa...) edo produktuaren deskribapen bat.Noiz edo noiz, betiere kontsumitzailearentzat nahasgarri ez bada, jatorrizko herrialdean produktu hori ekoiztean eta merkaturatzean erabilitako izena erabiltzea onartuko da. Osagaien zerrendaElikagaia prestatzeko orduan erabilitako lehengai eta gehigarrien zerrendabeheranzko hurrenkeran, gehien erabiltzen denetik hasita. Eduki garbiaHonela agertu behar du:- Likidoetan: bolumenaren unitatea (litro, zentilitro...).- Solidoetan: pisuaren unitatea (gramo, kilogramo...). Daten adierazpena- Iraungipen-data: Nahitaezkoa da produktu oso galkorretan, eguna eta hilabetea adierazita. “Iraungipen-data...” (og/SEP). Adierazitako egunaren biharamunetik debekatua dago saltzea eta ez da kontsumitu behar.- Data hau baino lehen kontsumitu: produktuaren ezaugarri guztiakzein egunetaraino bermatzen diren adierazten du. LoteaProduktu baten salmenta-unitateen multzoa, baldintza homogeneoetan ekoitzi eta ontziratu dena. Erabilera: osasunarentzat arriskuren bat igarriz gero, lotearen zenbakia adierazteak eragindako produktu hori topatzea eta merkatutik ezabatzea ahalbidetzen du.