Asteartea, Apirila 29, 2014
Argiaren ordainagiriaren fakturazio-sistema berria indarrean hasteak eragindako zalantzen aurrean (2014ko apirilak 1)Elektrizitate-konpainia batzuek merkataritza-jokabide erasokorrak eta gardentasun txikikoak egin dituztela ohartarazi du Kontsumobidek, eta 2014ko urtarril-martxoko argi-ordainagiriko itzulketen berri eman duKontsumitzaileen energia elektrikoaren kontsumoa fakturatzeko sistema berri bat hasi da indarrean 2014ko apirilaren 1ean. Besteak beste, 2014ko uztailean (elektrizitate-konpainiek dagozkien doikuntza teknikoak egindakoan) aplikatzen hasiko den sistema berriaren bidez Azken Baliabidearen Tarifaren (ABT) ordez Kontsumitzaile Txikiaren Borondatezko Prezioa (KTBP) ezarriko da.Kontsumobidek kontsumitzaileei ohartarazi nahi die kontsumoko agintariek egiaztatu dutela elektrizitate-konpainia batzuk, fakturazio-sistema berrira igarotzeak eragindako nahasmena baliatuta, merkataritza-jokabide erasokorrak eta/edo gardentasun txikikoak erabiltzen ari direla kontsumitzaileei sinestarazteko ABT desagertuta merkatu librera igaro behar dutela.Honako aholku orokor honi jarraitzeko beharra helarazi nahi die Kontsumobidek kontsumitzaileei:Agente batek merkataritza-eskaintza bat egiten digunean etxera egindako bisita baten bidez edo telefonoz deituz, eskaintzaren edo kontratuaren kopia bat idatziz emateko (edo etxera bidaltzeko) eskatu behar dugu beti, sinatu aurretik lasaitasunez azter dezagun, eta gure beharrei benetan erantzuten dien ikusteko.Gainera, horrelakoetan gogoan izan behar dugu kontratua sinatu ondoren egiaztatzen badugu ez dela guk espero genuena, atzera egiteko eskubidea erabil dezakegula 7 egun balioduneko epearen barruan –14 egunekoa izango da ekainaren 13tik aurrera–, ezeztatzeko kosturik gabe eta gure erabakia justifikatzeko beharrik gabe.