Hemen zaude
EKIPAJEAREN GALERARI BURUZKO EPAIA
Ostirala, Maiatza 7, 2010
EKIPAJEAREN GALERARI BURUZKO EPAIA Bartzelonako epaitegi batek epai bat eman zuen, eta horren arabera, Air France konpainia zigortu egin zuen lau bikoteri 12.255,17 euroko kalte-ordaina ematera, itsas bidaia batean ontziratu aurretik aireportuan ekipajea galtzeak eragin zien kalte moralagatik, handik hilabete batera zortzi demanda-jartzaileetatik zazpiri maleta horiek itzuli zizkieten arren.Epaiaren arabera “bidaiariek bizi izandako egoera ezin daiteke haserrealditzat edo asperralditzat jo, ezjakintasuneko egoera batean zeudelako, beren oporraldi osoan luzatu zena eta atseden eta dibertsioko egonaldiari kalte eta ondorio saihestezinak ekarri zizkiena, eta beraz, garraiolariak badu erantzukizunik garraiatutako pertsonen gainean”.Epaileak entzungor egin die aire-konpainiaren alegazioei, arropetan eta gutxieneko baldintzetan bidaiatu ahal izateko erosi behar izan zituzten gauza desberdinetan gastatu behar izan zuten dirua bakarrik baitzegoen prest bikote horiei ordaintzeko.Lau bikoteek itsas bidaia egitera Errusiara abiatu aurretik Parisko aireportuan eskala egin behar izan zutenean gertatu ziren aipatutako jazoerak. Air Francek “ezinbesteko” arrazoia alegatu zuen, fakturatutako maleten kontrolaz arduratutako enpresa arretazko greban zegoelako, baina epaileak uste du konpainia hori zela maleten erantzulea eta greba lehenagotik ezaguna zela.Epaiak dio, horrekin loturik, “ekipajeen erantzukizuna une oro aire-konpainiarena dela, fakturatutako ekipajeen aire-garraioa edo beste edozein eratakoa erdiesteko egin ditzakeen kontratuek arazoak izan ala ez izan. Izan ere, ekipaje horietako bat betiko galdu da.Epai horrek dioenez “galdutako ekipajearen inguruko ezjakintasun horrek oporraldi osoan iraun zuen, eta ez da ahaztu behar gidarien edo beste bidaiari batzuen laguntza behar izan zutela eta beste pertsona batzuen arropak eraman edo besteenak ziren higiene-artikuluez baliatu, eta hori, kalte-ordaina jasotzeko kalte moral nahikoa dugu”.Era berean, arropatan eta beste tresnetan gastatu behar izan zuten dirua ordaintzera zigortu du epaileak konpainia hori.