Dei komertzialak (elektrizitate edo telefono konpainienak edo beste edozein motatakoak) debekatuta daude asteburuetan eta jaiegunetan, baita gauez ere. Astelehenetik ostiralera bakarrik egin daitezke dei komertzialak, 09:00etatik 21:00etara. Telefonoa eskegitzea ez bazaizu nahikoa iruditzen, salaketa aurkez dezakezu Kontsumobiden.
Elektrizitatea, gasa, telefonoa edo beste zerbitzu batzuk kontratatu ditzakezu Internet, telefono, posta elektroniko edo whatsapp bidez, baita merkataritza-gune batean ere; nolanahi ere, establezimendutik kanpoko kontratazioak dira edo urrutitik eginikoak, eta, beraz, atzera egiteko eskubideak babesten zaitu. Horrek esan nahi du 14 egun natural dituzula iritzia aldatzeko eta kontratua hausteko, erabili duzuna baino ez duzu ordaindu beharko.
Eskaintza aplikazio baten bidez egin diezazukete, Internet bidez, telefono bidez edo merkataritza-gune batean, edonola ere, eskaintza bera eta, jakina, kontratua idatziz jasotzeko eskubidea duzu, gorde, irakurri eta aztertu ahal izango duzun euskarri "iraunkor" batean (hori beti egin behar duzu). Exijitu! Enpresen betebeharra da kontratua zuri helaraztea, hala egiten ez badute, ez zaitez fidatu, eta beharrezkoa ikusten baduzu, salaketa bat jar dezakezu Kontsumobiden.