Europako Batzordeak komunikazio bat egin du bidaiarien eskubideen arloan EBk dituen erregelamenduak interpretatzeko jarraibideak emateko. Laburpen hau interesagarria izan daiteke krisi egoera honetan pertsonek izan ditzaketen bidaia-ezerezte edo beste era bateko egoerei aurre egiteko.
Orientabide orokorrak garraiobidea edozein dela
Aukeratzeko eskubidea: dirua itzultzea edo ordezko garraiobidea.
Zehazten du egoera honetan “ahalik eta lasterren ordezko beste garraiobidea bat eskaintzea” aukera atzeratu edo zaildu egin daitekeela eta, beraz, litekeena dela pertsonek nahiago izatea txartelagatik ordaindutakoa itzultzea edo komeni zaien beste garai baterako ordezko beste garraiobide bat eskaintzea.
Pertsonek bidaiatzerik ez badute edo bidaia ezereztu nahi badute.
Egoera horiek ez daude jasota EBren erregelamenduetan; horrenbestez, txartel-kontratatuaren baldintzetan jasota datorrenaren arabera itzuliko dute dirua. Onartzen da garraiolari batzuk bonuak ari direla eskaintzen dirua itzuli ordez.
Nabarmentzen du bestelako egoera bat dela bidaia bidaia-operadoreak ezereztea. Bonua eskaintzeak ez du esan nahi dirua itzultzeko eskubiderik ez dagoenik, hori nahiago bada.
Arau nazional espezifikoak, COVID-19aren agerraldiaren testuinguruan.
Jarraibide hauetan ez zaie estatuen arau espezifikoei heltzen.
Aire-bidaiarien eskubideak
(261/2004 (EE) ERREGELAMENDUA)
Bidaiariei informazioa ematea.
Konpentsazio-eskubideak aldez aurreko jakinarazpenik ez izatearekin daude lotuta, eta, beraz, erregelamenduak babestua du alderdi hori.
Dirua itzultzeko edo ordezko beste garraiobide baterako eskubidea.
Hegaldia airelineak ezerezten badu, aukera hauetakoren bat eman behar du:
dirua itzulib
este garraiobide bat eskaini ahalik eta lasterren
beste garraiobide bat eskaini geroagorako, bidaiariari komeni zaionerako
Dirua itzultzea aukeratzen denean, eta joaneko bidaia eta itzulerakoa erreserba berekoak badira (nahiz eta konpainia desberdinek operatuak izan) eta itzulera ezerezten bada, bidaia-zati horri dagokion zatia soilik itzultzeko eskubidea izango da, baina joaneko bidaia ezerezten bada, bidaia osoa (joan-etorria) itzultzeko eskubidea izango da edo kontsumitzaileak nahi duen joaneko ordezko beste garraiobide bat hartzekoa.
Joaneko hegaldia batetik eta itzulerako beste batetik hartu badira (erreserba desberdinak eginda), ezereztu den hegaldiari dagokion dirua soilik itzuliko da.
Ordezko garraiobidea eskaintzeak arazoak eragin ditzake bizi dugun egoera honetan, eta, horrenbestez, aire-konpainiek inguruabar horien berri eman behar diete bidaiariei.
Arreta jasotzeko eskubidea.
Aire-garraioko konpainiek erreta eskaini behar diete hegaldi bat ezerezteak eragiten dien pertsonei. Arreta horren barruan sartzen da:
Behar adina jateko eta freskagarri jasotzea.
Ostatua ematea.
Ostatura iristeko garraioa.
Pertsonak dirua itzultzea hautatzen badu edo berak nahiagoko duen beste data batean bidaiatzea (ez ordezko lehenengo garraiobidean) arreta-eskubidea galduko du.
Txartelaren truke ordaindutako prezioak edo eragozpenak areagotzeak ez du eraginik izan behar arreta jasotzeko eskubidean.
Konpentsaziorako eskubidea.
Ez da konpentsazio eskubiderik izango koronabirusaren hedapena geldiarazteko agintaritzek hartutako erabakiengatik ezerezten diren hegaldietan edo hartutako erabaki horien ondorio zuzenagatik ezerezten direnetan (nahikoa bidaiari ez izatea hegaldi baterako, adibidez).
Tren-bidaiarien eskubideak
(1371/2007 (EE) ERREGELAMENDUA)
Informazioa jasotzeko eskubidea.
Pertsonek informazioa jasotzeko eskubidea dute, bai txartela erosi aurretik, bai bidaiatzen ari diren bitartean, bai bidaia etetea eragin dezaketen neurriak hartu aurretik ere.
Dirua itzultzeko, bidaiarekin jarraitzeko edo ordezko beste bide batetik eramateko eskubidea.
Egin gabeko ibilbidearen txartelaren kostuari dagokion dirua itzultzeko eskubidea izango da edo bidaia osoari dagokiona, bestela, zati bat bertan behera uzteagatik bidaiak zentzua galtzen badu. Kasu horretan, abiagunera eramateko eskubidea ere izango du pertsonak.
Bidaiarekin ordezko beste bide batetik jarraitu nahi bada, ahalik eta lasterren egin behar da, kontuan hartuz egoera zehatz honetan zer zailtasun izan daitezkeen. Edozein kasutan ere, bidaiariari informazioa eman behar zaio.
Laguntza jasotzeko eskubidea.
Nolanahi ere, pertsonei informazioa eman behar zaie beti, baina hirurogei minutu baino gehiagoko atzerapenetan, laguntza jasotzeko eskubidea ere izango dute, zehazki:
Behar adina jateko eta freskagarri jasotzea.
Ostatua ematea.
Ostatura edo gertueneko geltokira garraiatzekoa.
Kalte-ordainerako eskubidea.
Kasu honetan kalte-ordainari ez dio egoteak eragiten.
60 eta 119 minutu bitarteko atzerapenetan, txartelaren prezioaren % 25 izango da kalte-ordaina.
120 minutu baino gehiagoko atzerapenetan, txartelaren prezioaren % 50 izango da kalte-ordaina.
Autobus-bidaiarien eskubideak
(181/2011 (EB) ERREGELAMENDUA)
Informazioa jasotzeko eskubidea.
Pertsonei beren bidaiaren gorabeherei buruzko informazioa eman behar zaie.
Bidaiarekin jarraitzeko edo ordezko garraiobide bat eskaintzeko edo dirua itzultzeko eskubidea.
250 km baino gehiagoko zerbitzu erregularrak. 120 minutu baino gehiagoko atzerapena badago, pertsonek aukeratu egin behar dute zer nahiago duten: edo bidaiarekin jarraitu edo ordezko beste bide batetik eraman edo ordaindutako dirua itzuli. Aukera dute, halaber, abiagunera ahalik eta lasterren garraia ditzaten.
Pertsonei bidaiaren ezaugarrien berri eman behar zaie, bai eta gaur egungo egoeran “ahalik eta lasterren” eramateko ordezko garraioak izan ditzakeen zailtasunen berri ere.
Laguntza jasotzeko eskubidea.
3 ordutik gorako distantzia luzeko bidaietan, baldin eta 90 minutu baino gehiagoko atzerapena badago, laguntza hau jasotzeko eskubidea izango dute: mokadu bat, jatekoa eta freskagarriak zentzuzko neurrian, baldin eta autobusean edo geltokian jan-edatekorik baldin badago edo hornitzeko modua badago.
Ostatua izateko eskubidearen barruan, gehienez ere 2 gauetarako ostatua emango da, eta ordainduko den prezioa, gehienez ere, 80 euro izango da gaueko.
Orain bizi dugun ez ohiko egoeretan ere badago laguntza jasotzeko eskubidea.
Kalte-ordainerako eskubidea.
Zerbitzua ezerezten bada eta garraiolariak dirua itzuli edo ordezko beste garraio bat eskaintzen ez badu soilik izango da kalte-ordaina jasotzeko eskubidea. Txartelaren prezioaren % 50 emango da kalte-ordain gisa.
Itsas garraioko edo bide nabigagarrietako bidaiarien eskubideak
(1177/2010 (EB) ERREGELAMENDUA)
Informazioa jasotzeko eskubidea.
Pertsonei egoerari buruzko informazioa eman beharko zaie gehienez ere programatuta dagoen irteera-orduaren ondorengo 30 minututan.
Ordezko garraiobide bat eskaintzeko edo dirua itzultzeko eskubidea.
Bidaia ezereztuko dela edo irteera-ordua 90 minutu baino gehiago atzeratuko dela aurreikusten bada, bidaiariari hau eskaini behar zaio: helmugara antzeko baldintzetan eta kostu gehigarririk gabe eramatea edo txartelaren prezioa itzultzea, eta, hala badagokio, abiagunera doan itzultzeko zerbitzua ere eskaini behar zaio.
Arau hau ez zaie gurutzaontziei aplikatuko.
Laguntza jasotzeko eskubidea.
Aperitiboak, jatekoa edo freskagarriak jasotzeko eskubidea itxarote-denboraren arabera, eta eskura badaude edo hornitzeko moduan.
Ostatua izateko eskubidea, gehienez ere 3 gauetarako; ordainduko den prezioa, gehienez ere, 80 euro izango da gaueko.
Ostatu hartuko den lekuaren eta portuko terminalaren arteko joan-etorrietarako garraioa.
Kalte-ordainerako eskubidea.
Ez da konpentsazio eskubiderik izango koronabirusaren hedapena geldiarazteko agintaritzek hartutako erabakiengatik ezerezten diren bidaietan edo hartutako erabaki horien ondorio zuzenagatik ezerezten direnetan (nahikoa bidaiari ez izatea ontziratzeko, adibidez).