Kontsumobidek atzeman du askotariko hegazkin-konpainiak aurreikusten ari direla aldaketak egongo direla bidaiatu ahal izateko baldintzetan (aire-espazioa ixtea, aireportuak ixtea, mugimendu-muga gehigarriak…) eta, ondorioz, hegaldien data-aldaketak eskaintzen ari zaizkie bezeroei, horretarako batzuetan gehiago ordaindu beharko luketen arren.
Horregatik, Kontsumoko Euskal Institutuari hainbat kexu heldu zaizkio jokabide horren aurka. Salatu den jokabidea hauxe da: konpainiak gure hegaldiaren data-aldaketa eskaintzen du eta, horretarako, pixka bat gehiago ordaindu behar dugu; aldiz, data berriko prezioa konpainiak eskaintzen diguna (jatorrizko hegaldia + ordainketa gehigarria) baino apalagoa da beste pertsona erabiltzaileentzat.
Hori ikusita, Kontsumobidek gomendatzen du hegazkin-konpainiek eskaintzen dizkiguten epeak agortzea: benetan, ezinbesteko kasuetan hegaldia ezereztuta geratzen bada, pertsona kontsumitzaileak eskubide osoa du hegaldiagatik ordaindutako zenbatekoa berreskuratzeko, eta beste hegaldi bat kontratatu ahal izango du batere ordainketa gehigarririk egin gabe, une bakoitzeko baldintzetan eta berak erabakitzen duen datetan.
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/faqs/covid-19-ezeztapenak-ohiko-galderak/y10-kb2faq/eu/