Hemen zaude

Bidaiak online kontratatzea

Asteartea, Ekaina 11, 2019

Interneteko bidaia-eskaintzan aukera asko konpara dezakezu eta, gainera, ez da bitartekarien komisiorik ordaindu behar zerbitzua zuzenean kontratatzen baduzu. Bidaia konbinatu bat aukeratzen baduzu, zure eskubideak ere ezagutu behar duzu.

Bilatzen hasten zarenean, honako aholku hauek eduki behar dituzu kontuan:

  • Bilatu webguneari buruzko informazio garrantzitsua. Ziurtatu enpresak legezko baldintzak betetzen dituela eta helbide fisikoatelefonoa eta posta elektronikoa erregistratuta dituela zuzeneko harremana izateko. Bidaiei buruzko foroak edo beste pertsona batzuen iritziak dituzten bestelako webguneak lagungarriak izan daitezke enpresaren irudi orokor bat izateko.
  • Irakurri arretaz baldintza guztiak. Ondo irakurri letra txikia.
  • Webguneak bidaiari buruzko informazio argia eta zehatza eman behar du. Publizitatea loteslea denez, gorde egin behar duzu: zalantzaren bat izanez gero, froga gisa erabili ahal izango duzu erreklamazioa egitean.
  • Hartu segurtasun-neurriak:
  • Beti kontratatu web-orri seguru eta fidagarrietan. Webgunearen segurtasun-maila honako adierazle hauek erabiliz identifika dezakezu: web-orriaren helbidea https:// letrekin hastea eta nabigatzailearen pantailaren angeluetakoren batean giltzarrapo itxi bat edo giltza oso bat azaltzea
  • Erabili ordaintzeko modu seguruak, esate baterako, PayPal.
  • Garrantzitsua da antibirusa eta Interneteko nabigatzailea behar bezala eguneratuta edukitzea. Ez erabili ordenagailu publikoak eta Wi-Fi sare irekiak.
  • Erosketa-prozesua egiteko beharrezkoak diren datu pertsonalak soilik eman.

Egilea:Kontsumobide

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/gaiak-zerbitzuak/-/bidaiak-online-kontratatzea/