Hemen zaude

BERANKORRAK: HARRAPATUTA ETA IRTEERARIK GABE?

Larunbata, Abendua 22, 2007
Zer dira berankorren zerrendak?Nork ez du inoiz Onarpen Ordaindugabeen Erregistroari (RAI) buruzko zerbait entzun? Gaia ezagutzen ez dutenei esango genieke jende asko azaltzen dela (gogoz kontra, seguruenik) kitatu gabeko zorrak dituzten fitxategietan. Onarpen Ordaindugabeen Erregistroa Espainiako ondare-kaudimen eta kredituzko informazio-fitxategi garrantzitsuenetako bat da. Banku-erakundeak eta entitate finantzarioak baliatzen dira fitxategi horretaz eta Entitate Finantzarioen Elkartearen (ASNEF) fitxategiaz, hain zuzen ere, beren bezeroen egoera ekonomikoa ikusteko.LegediaDatuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren 29. artikuluak berankorren fitxategiak arautzen ditu, partikularrei hainbat berme eskainiz:- Hartzekodunak bakarrik sar ditzake datuak berankorren fitxategian.- 30 eguneko epean doakionari fitxategian sartu dutela jakinarazi behar zaio.- Eskatzen duenean, doakiona bere datuetara iritsi ahal izango da. Era berean, datuak zein pertsona edo erakunderi eman zaizkion eta horien helbidea ere eskatu ahal izango du.- Datu kaltegarriak ezingo dira inola ere fitxategian 6 urte baino gehiago gorde.Berankorren fitxategietan ezingo dira pertsona baten datuak sartu dokumentuzko froga batek pertsona horrek zorrik ez bide duela erakusten duenean.Doakiona nola irits daiteke bere datuetaraDoakionak bere datuetara iristeko hiru modu ditu: zuzenean berankorren erregistroari eskatzea, kreditu-harreman bat duen edo hasi nahi duen banketxe eta erakunde finantzarioei eskatzea, edo datuak eman dituen hartzekodunari eskatzea.Berankorraren eskubideakBerankorren erregistroetan dauden pertsonei Legeak eskubide hauek aitortzen dizkie:- Berei buruzko edozein datu eskuratu ahal izatea.- Okerrak diren datuak zuzentzea.- Egia ez diren edo 6 urte baino gehiago duten datu guztiak deuseztatu ahal izatea.Erreklamazioa nola eginKontsumitzaileen elkarteek eta Datuen Babeserako Agentziak, hots, legeak jasotzen dituen printzipioak bete daitezela bermatzen duen erakunde publikoak, zenbait formulario erraz dituzte datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak gauzatu ahal izateko. Beraz, oker bategatik edo dagoeneko kitatuta dagoen zor bategatik gure izena fitxategi horietan azaltzen bada, fitxategiaren arduradunari idatzi beharko diogu, N.A.N.aren fotokopia erantsiz. Arduradunak hilabete bateko epean erantzuteko obligazioa dauka. Gure eskaria atzera botatzen badu, Datuen Babeserako Agentziarengana jo beharko dugu; agentziak eskaria fitxategiaren arduradunari bidaliko dio, eta arduradunak 15 eguneko epea izango du behar diren alegazioak aurkezteko. Agentziak gure erreklamazioa atzera botatzea erabakitzen badu, auzitegietara jo dezakegu administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko.Helbide interesgarriakDatuen Babeserako Agentzia RAI Cálculo y Tratamiento ASNEF Equifax Ibérica C/ Sagasta, 22 de la Información CTI, S.A. S.L.Apdo. 28004 MADRID C/ Proción, 1 C/ Cardenal MarceloTfno. 91 3996200 Apdo. 28023 MADRID Espinola, 6 Tfno. 91 3729262 Apdo. 28016 MADRID Tfno. 902 300414