Kontsumobiden esteka honetan aurki ditzakezun benetako kasuak argitaratzeari ekin diogu. Badakigu ez dugula egoera horrek kontsumitzaileengan eragiten duen kontsulta-sorta osoa hartuko, baina gehien errepikatzen diren kontsultak eta erreklamazioak argitaratzen ari gara.
Zalantzarik gabe, hegaldiak, bidaiak eta egonaldiak bertan behera uzteak kontsulta eta kexa ugari eragiten ditu, baina beste zerbitzu batzuk ere badaude, hala nola, akademiak edo gimnasioak, eta horiek ere jarduera eten behar izan dute, kontsumitzaileak zerbitzua ordainduta ere.
Egoera horrek kontsumitzaileei eragiten dizkien zalantzak eta erreklamazioak sortzen ari dira. Gure lehen gomendioa beti da negoziazioa, are gehiago, oraingoa bezalako egoera batean.
Garrantzitsua da honakoa kontuan hartzea:
Erantzunak estatikoak dira, baina egoera egunetik egunera ari da aldatzen, horregatik, egunean mantentzen saiatuko gara. Edonola ere, aipatutakoak ezin dira lotesletzat hartu, lehen zalantzak argitu nahi dituen orientaziotzat baizik.
Kontsulta guztietan denbora erabakigarria da, baliteke gauza bera ez izatea hegaldi bat bertan behera uztea gaur edo hiru egun barru, tokiaren arabera edo gobernuak, EBk edo, are, helmugako herrialdeko gobernuak denbora horretan hartu dituen erabakien arabera, ondorioak ezberdinak izan litezke.